Frantziako estatuak Europako legedien aurka egitea erabaki zuen duela 10 urte, eta Schengen eremuan 1985ean ezarritako mugimendu askatasuna zapaltzen duten kontrolak berrezarri zituenetik eragindako sufrimendua salatuko dute larunbatean, 11:00etan. Erabaki horren urtemuga ilun honetan, "politika antimigratorio, arrazista eta hiltzaileak" salatzeko mobilizatzera deitu dute migratzaileak laguntzen dituzten eragileek.