Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako, beraiei eskatutako Whatsapp audioak eta berariaz antolatutako eztabaida saioak egin ditu. Irantzu Epelde izan du zuzendari. Baionan bizi den donostiarrak bizi den lekuko euskara aztertu nahi zuen, baita bere lagunen hizkera... [+]
Zazpi egunez iraun du Angeluko Amodioaren Ganbara hondartza inguruko luxuzko etxebizitzen okupazioak. Egun osoko egitaraua prestatu du Ostia kolektiboak ostegunerako.
Eguneroko joan-etorrietarako bizikleta garraio erabiliagoa izatea aldarrikatu dute, kutsadurari aurre egiteko. Ehunka txirrindularik bizikleta martxan Angeluko auzapezari eta Mugikortasunen Sindikatuko lehendakariari neurriak hartzeko eskatu diete.
Turismo masiboak dituen eragin sozial eta ekologikoak salatu dituzte Cinq Cantons auzoko turismo bulegoaren parean, ekainaren 22an.
Ingurumenaren egunean, ekainaren 5ean, aurkeztu du kanpaina: “Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez!”. Baionan, Biarritzen eta Angelun egiten diren ibilbideen %44 hiru kilometro baino gutxiagokoak dira. Hiri lasaiagoak aldarrikatu eta oinez,... [+]
Frantziako Gobernuak debekatu egin du saltoki handietan lehentasunezkoak ez diren produktuak saltzea, komertzio txikiekiko "konpetentzia desleiala" saihesteko. Herrietako denda txikiak urriaren 31tik daude itxita eta bi aste barru aztertuko du gobernuak irekitzea... [+]
Asteazken goiz honetan piztu da sua eta bertako bi langile ospitaleratu dituzte intoxikazioagatik, eta beste bat ere bai, "arinki" erre delako. Jean-Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko presidentea kutsaduragatik kezkaturik agertu da, ur edangarria bideratzen duen... [+]
Orotara 165 hektarea oihan erre dira eta sua kontrolaturik daukate suhiltzaileek uztailaren 31 goiz honetan. Bezperan piztu zen sua eta itzali nahian aritu ziren ehun bat suhiltzaile arratsaldetik gauera arte. Hala ere, guneka sua berriz pizten da artetan eta suhiltzaileak... [+]
Langileen hobari edo primetan "benetako lapurreta" egiten ari direla salatu dute. Uztailaren 20an hasi zuten greba, eta mobilizazioekin jarraitu dute pasa den asteburuan ere.
Etxebizitza sozialen ardura duen Office 64 egitura agertu da egitasmoaren alde eta beste hainbat egiturekin elkarlanean segurtatuko du aterpetxearen kudeaketa 2021etik goiti.