Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu dituzte, besteak beste. Eta Iruñeko Erresumak hegoaldeko bere mugak nola kontrolatzen zituen ere jakin dezakegu horiek aztertuta, galdera berriak zabaltzearekin batera.