Bere ibilbideko zazpigarren albuma kaleratu berri du Anari Alberdik: Giza Zarata. Eva Forest liburutopian izan da diskoa aurkezten, eta Hala Bediko estudioetara gerturatzeko ere probestu du. Disko berriari buruz, musika eta letrei buruz eta beste hamaika konturi buruz aritu gara solasean. Anari ezagutzen duenak bera aurkituko duela dio lan berrian ere, baina "beste gaitegi batetik, beste leku batetik begiratzen".
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
AnariMusikaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Victoria Eugenia Antzokian emango duen kontzertuaren aurretik jasoko du saria musikariak. Adarra Saria jaso duen lehen emakumea izango da.
Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortutako sariaren aurtengo irabazlea Anari Alberdi abeslaria izango da. Hogei urteko ibilbidean “hitzei emandako garrantzia” eta “musikari nortasuna” ematea nabarmendu dute. Saria jasoko duen lehen emakumea... [+]
Janis Joplin nola halaxe heldu zait Anari. Alderaketak gorrotagarriak direla jakinik, errealitatearen deuseztatzaileak. Edo, bestela nahi baduzu, Mikel Laboaren gisara heldu ere, generoz har(e)ago joanez.
Bernardo Atxaga eta Anarik Desertuko biztanleei buruz ikuskizuna eskaini zuten igandean Baigorriko Etxauzia jauregian. Ekitaldia Etxauzia egitasmoa sostengatzeko antolatua ederki lagundua izan zen.
Betidanik egin diote lagun arte bisualek musikari, bereziki kartelen eta disko-azalen bidez. Gurean ere, harremanak tradizio luzea du. 80ko hamarkadako punk mugimenduaren ondoren haria ez da eten; aniztu eta aberastu egin da garai digitalotan. Fortun, Arrate Rodriguez eta... [+]