Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
Langilea eskualdekoa zen eta Zamalloa enpresa azpi-kontratatuarentzat egiten zuen lan.
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]
Hainbat saio zuzenduko ditu Col·lectiu kooperatibak urriaren 1, 2 eta 3an, eta espazio publikoetako segurtasun-pertzepzioan eragina duten elementu fisikoak eta sozialak identifikatzea izango dute helburu.
Amurrioko Udalak alde bakarrez dirulaguntza kendu zion eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari, eta ehunka herritarrek eta entitatek eskatu zioten dirulaguntza berrezartzeko. Aiaraldea Komunikabidea saiatu da udalarekin biltzen, baina udalak elkartzeari uko egin dionez,... [+]
Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik... [+]
Osakidetzako administraria eta ZIU mugikorreko medikua dira Sara Ruilope eta Uruko Blanco, hurrenez hurren. Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuen egoeraren inguruan hausnartu dute Aiaraldea Komunikabidearekin.
1934ko Asturiasko Iraultzan, Eusko Gudarostean eta militar faxisten kontrako gerran aritu zen Lezaman bizi zen komunista amorratu eta aktiboa.
Toki-administrazioek zalantzan jarri dute ingurumen-inpaktuaren azterketa, eta ohartarazi dute ingurumenean eragin larria izango duela eta baterako azterketa egin beharko dela etorkizuneko proiektuetarako.
Udaren amaierara arte (irailak 21) eman diote Udalari plazaratutako aldarrikapenei bide emateko tartea.
Hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra gogorra badirudi ere, akusazio partikularrak ahalegina egin du Lezamako polizia nazional ohia espetxera joan ez dadin. “Ez da garaia kartzelak betetzeko”, adierazi du bere abokatuak.