1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe: Cristobal Colon eta beste konkistatzaile askoren espedizioen abiaburu, esklabo trafikoaren europar zentroa ere izan zen. Eta euskaldunek protagonismo berezia izan zuten horretan.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Amerikaren konkistaEuropako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellen jario arrazista eta eurozentristak ez du etenik. Oraingoan Amerikako konkistaren apologia egin du eurodiputatuen eta Hego eta Erdialdeko Amerikako parlamentarien aurrean.
Amerikako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatzen da urriaren 12an, eta, ARGIAn ez dugu bat egiten jai egun horren atzean dagoen ideiekin, ez dituelako gure balioak ordezkatzen. Horregatik, asteazken honetan lan egingo dugu. Lasarteko-Oriako egoitza zabalik egongo da... [+]
São Paulo, 1822ko irailaren 7a. Hiriaren kanpoaldean, Ipiranga ibaiaren ertzean, Petri Bragançakoa Portugalgo printzeak Brasilen independentzia aldarrikatu zuen, “Independência ou morte” oihukatuz.
Katalina/Antonio Erausoren ahotsa eta aurpegia ezagutzen ditugu, baina ez dakigu ezer bera moduko kolonoek sarraskitutako eta esklabo bihurtutako genero-disidenteei buruz. Lapurtutako memoria eta duintasuna berreskuratzeko artxibo historikoetan murgiltzea da Rio Paraná-ren... [+]
Erauso, Katalina (Moja alfereza deitua). Gipuzkoar abenturazalea”. 1603. urtean, nerabe izanda, komentutik alde egin eta, geroztik, gizonezko jantziekin bizi izan zela kontatzen digu Lur Entziklopediak. Ameriketan gizon zuriekin izan zituen liskarrak eta horiek eragin... [+]
Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.
Hainbat lan arkeologikoren bidez frogatu dute Hernán Cortésen konkistaren ondoren giza sakrifizioek jarraitu zutela Tlatelolco hirian eta aztekek jarraitu zutela euren erlijio eta usadioekin, guztiz debekatuta zuten arren.
Guanahani uhartea (Bahamak), 1492. Kolonen espedizioak "Mundu Berria" lehenengoz zapaldu zuenean, gero Amerika esango zitzaion kontinentean 60 milioi pertsona bizi ziren, gutxi gorabehera. Handik ehun urtera sei milioi ingurukoa zen biztanleria.