Euskarazko komunikabideen diru-laguntzez hitz egin du Hekimen elkarteak Eusko Legebiltzarrean. Zuzeneko jarraipena egin dugu.
#HedabideakLagundu etiketa erabiliz jarraitu dugu Alberto Barandiaran Hekimeneko ordezkariak egin duen agerraldia. Beheko leihoan ikus ditzakezu adierazpen esanguratsuenak.
#HedabideakLagundu TweetsEspainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Eusko Jaurlaritzak Gazteen Emantzipazioa Laguntzeko 2030 Euskal Estrategia aurkeztu du asteazkenean, emantzipazio adina 28ra jaisteko eta soldatak 2010ko kopuruetara iristeko helburuz. Diru laguntzak ematea aurreikusten du, eta gazteei zuzendutako 13.500 lanpostu berri... [+]
Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk aurkeztuta, enpresa estrategikoei lagunduko dien banku publiko baten sorrerari buruzko mozioa eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarrean. Euren esanetan garrantzitsua da enpresa horiek EAEn errotuta eta funts putreen eraginpetik kanpo egotea... [+]
Ohiko teoria ekonomikoaren arabera, inbertsio pribatuak publikoak baino eraginkorragoak dira. Inbertitzaile pribatuek beraien enpresatan inbertitzen dute ekoizpena bizkortzeko eta ondorioz mozkin itxurosoak eskuratu ahal izateko. Alabaina, gauza bat da teoria interesatuak dioena... [+]
Ostegun honetan grebara deituta zeuden 26.000 irakasletik %70 ez da lanera joan, sindikatuek jakinarazi dutenez. Jaurlaritzak lantaldearen erdira murriztu du jarraipena.
Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzarik (DBL) ezingo da gehiago eskatu uztailaren 1etik aurrera Gipuzkoan –seme-alabak dituztenen kasuan, abenduaren 31ra arte luzatuko da epea–. Diputazioak dio prestazio ekonomiko honek ez duela gizarteratzeko balio eta kendu egin du,... [+]
Komunikabide euskaldunek egindako gomendioak kontuan hartu gabe ebatzi du Eusko Jaurlaritzak 2015eko diru laguntza deialdia. Iaz baino diru gehiago banatu du, baina hedabideek eskatzen zuten irizpide aldaketa kontuan hartu gabe.
Egoera ekonomikoak behartuta, Elhuyar aldizkariak maiztasuna murriztuko duela iragarri du. Hilabetekari izatetik hiru hilero argitaratzera pasatuko da.
Hedabide euskaldunetan egiten den inbertsio publikoa audientzien arabera banatzeak “zalantza metodologiko ugari” sortzen ditu, Euskal Herriko bost unibertsitate irakaslek egindako azterketen arabera.
Azken urteotako inbertsio publiko txikiena egingo dute Hego Euskal Herriko administrazioek euskarazko hedabideetan, Hekimen elkarteak jakinarazi duenez.
Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak proposamen zehatza egin die Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoei: datorren urteko aurrekontuetan milioi bat gehiago bideratu dezatela euskarazko hedabideentzat.
Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko irakasleak uste du diru gehiago behar dutela euskal hedabideek eta diru hori hizkuntza politikakoa ez den beste aurrekontu poltsetatik etorri beharko litzatekeela.
Ardanza I aroan audientzia esaten zitzaion. Horretan ez ginen txapeldun euskarazko hedabideok aspaldi urrun hartan eta gaur ere ez.
Hasteko eta behin, eskerrik asko Legebiltzarrari, Hekimen euskal hedabideen elkarteari foro honetan parte hartzeko aukera emateagatik, eta bereziki EH Bilduko taldeari, horretarako gonbitea egiteagatik.