Presidentea aukeratzeko lehen saioa azaroaren 9an izango da, astelehenean. Bitartean, CUPek hartu behar duen erabakiaren inguruko informazioak argitaratzen segitzen dute. Azkena Ara egunkariak; CUP alderdiko iturriak aipatuz dioenez, Junts Pel Síren hautagaia Artur Mas bada erabakia hartua dute, eta ez lukete babestuko.
CUPen eta JxSí-ren arteko negoziaketek aurrera jarraitzen dute, baina oraindik ez dute adostu nor izango den presidentea. Negoziaketek muga dute: urtarrilaren 9a. Egun horretan ez badute presidentea aukeratzen hauteskundeetara deitu beharko du jarduneko Gobernuak. CDCko sektore batzuek argi esan dute Mas dela euren hautagaia. Eulalia Reguant CUPeko diputatuak argi adierazi du ez dutela hauteskunde berririk egin nahi baina ez dutela ezta “xantaiarik” onartuko. “Zaila izango da hurrengo astean presidentea aukeratzea”, onartu du.
Mas presidente izango den edo ez, alderdiaren ezohiko asanblada orokorrean erabaki beharko dute. Asanblada horrek oraindik ez du datarik, baina seguruenik JxSí-rekin akordio “globala” adostu ostean izango da. Presidentearen hautagaitzaz gain, murrizketen aurkako neurriak, estatuarekin apurtzea eta prozesu eratzailea dira adostu nahi dituzten gaiak akordio “global” horretan.
Azaroaren 9an egingo den bozketan presidenterako hautagaiak Parlamentaren gehiengo osoa behar du, 68 boto. Hautagaitzak ez badu lortzen langa hori igarotzea, astelehenean Masen hautagaitzarekin gerta litekeenez, hortik bi egunera bigarren saio bat egin beharko dute. Bigarren bozketan nahikoa dute gehiengo sinplearekin, baina hala ere JxSí-k aurkezten duen hautagaiak CUPen bi boto beharko ditu.
ANC, Omnium Cultural eta AMI dagoeneko JxSí-rekin elkartu dira akordioaren egoeraren berri izan eta prozesua koordinatzeko. Erakunde independentistak ziur dira akordioa lortuko dutela bi alderdiek. Jordi Sanchez ANCko presidenteak adierazi du “esku hartuko dutela soilik akordiorik lotzen ez bada”.
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]
Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.