"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak entzuten ziren. Giza kateak hiriko arteria nagusiak zeharkatu zituen atzo goizaldean, eta besteak beste, atzerritartasun legea, Arabako erakundeen zuriketa morea eta gaueko aisialdirako Ertzaintzaren aholku matxistak salatu zituen. Gobernu militarraren aurrean egin zuen azken geldialdia kateak, aldarrikapen argi batekin: "Hiltzen gaituen gerrarik ez, zapaltzen gaituen bakerik ez".
Katean parte hartu zutenen artean, Amaia Barrero eta Miren Fernandez de Landa zinegotziak zeuden, Gasteizko Udalean Mugikortasun eta Espazio Publiko eta Berdintasun zinegotziak. Biak dira mugimendu feministak San Migeleko balkoia, hiriko leku enblematikoa, erabili ezin izanaren arduradun politikoak. Martxoak 8 baino egun batzuk lehenago, mugimendu feministak udalari eskatu zion hura erabiltzeko baimena. Ukapen txostenean, ordea, argudiatu zuten "balkoiaren berezitasuna eta sinbolismoa kontuan hartuta, ez dela onartzen megafoniarik edo ekintzarik, salbu eta udal jarduerak edo ekitaldiak". Abuztuaren 4an, ordea, Zeledonen jaitsiera ospatzen da, eta Alavesek eta Baskoniak han ospatu dituzte euren garaipenak. Mugimendu feministari bere egun garrantzitsuenean erabiltzea debekatu diote.
Indarrak Santa Barbara plazan burututako herri bazkari feminista eta autogestionatuan berreskuratu ondoren, aldarrikapen anitzen artean abiatu zen arratsaldeko manifestazioa. Manifestazio buruan ez daudenentzat espazio bat gorde zen. Siluetak zituzten kartelen bidez, azken urtetan hildako emakumeak eta Mediterraneoan migrazio prozesuan hildakoak gogoratu zituzten. Arabako egoitzetako zaintzaileak eta langileak ere lehen lerroan egon ziren; horiek, gainera, paper nagusia izan zuten ekitaldian. Arabako egoitzetako langileak Espainiar Estatuko hitzarmenari atxikita daude, ia 1.800 ordu egiten dituzte lan, ez dute 1.000 euro ere kobratzen, eta gehienak kontratu partzialak dira.
Andre Maria Zuriko enparantzako bi balkoitatik hasi zen solasaldia bi feministen artean, bat gaztea eta bestea pentsioduna, milaka lagunen begiradapean. Aldarrikapen eta salaketa politikoz beteriko elkarrizketa izan zuten. "Neoliberalismoari eta indibidualismo basatiari aurre egiteko feminismoan emakumeen auto-antolaketa" beharrezkoa dela adierazi zuten, batetik, eta "hondamendi ekologikoen, gerra suntsitzailearen eta lur desjabetzearen aurka feminismoa bultzatzen duen estrategia” dutela aldarrikatu zuten, bestetik. “Planeta osoko gure ahizpa feministekin konektatuta” borrokatu nahi dutela iragarri zuten, azkenik.
Eguna, hain zuzen ere, udalak saihestu nahi zuen tokian amaitu zen. Hainbat ekintzaile feministak pankarta jarri zuen San Migeleko balkoian,"Antolatu indarrak, batu borroka feministara" leloarekin. Aurretik, feministek udalaren jarrera salatu zutenean, Gorka Urtaran alkateari ozen egin zitzaion txistu plazan.
Ekitaldia amaitu eta etxera bidean euri zaparrada gogorraren pean nindoala, ondoko gogoeta egin nuen: beste urte batez Arabako hiriburuko mugimendu feministak indartsu dagoela erakutsi du, agenda argia, eraldatzailea eta erradikala duela, eta ez dagoela prest erakundeen zuriketa morea jasateko. Euskal Herriko periferiatik erradikal dabil borrokan Gasteizko mugimendu feminista.
Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.
Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]
Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]
Dani Blanco ARGIAko argazkilariak igandez Donostian ateratako argazki sorta duzue ondoren.
Azken urteetan mobilizaziorako gaitasunari dagokionez nabarmendu den mugimendurik bada, feminista da horietako bat. Bi urtez segidan, greba tresnatzat, martxoaren 8 arrakastatsuak burutu ditu; kapitalaren logikari bizitzarena gainjartzea exijitzeko, milaka emakumek lan orori... [+]
Martxoaren 8an Leitzaldean egin zen greba feministan parte hartu zuten bi lagunek 600na euroko isuna jaso dute. «Mobilizazio egunari hasiera emateko gauerdian egin zen kazeroladan herria aztoratu, errepideko ibilgailuak oztopatu eta ondorioz bai gidarien baita beraien... [+]
2018ko otsailaren 2an kazkabarra gogor jotzen ari zen Donostiako kaleetan. Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8ko greba feministaren deialdia egiteko agerraldi publikoa abian. Garai bateko Tabakalerako zigarrogileen borrokari aitortza zen hura: dozenaka emakumek*,... [+]
Ekonomia ikastean ez dut inoiz greba kontzeptua ikusi, nahiz eta hauen arteko lotura erabat zuzena izan. Arrazoia agerikoa da: botere ekonomikoak definitzen du zer den ekonomia. Emakumeek egindako grebatan ikusezintasuna bikoitza da, analisia gizonen eta kapitalaren... [+]
Ikusi dugu lehenago. Ekologismoa da adibide paradigmatikoa. Halaber, pink washing-a edo gaypitalismoa. Merkatuak gure borrokak irentsi, digeritu eta gorotz moduan produktu kapitalista bat iraizten digu, salmentarako prest, sistemari funtzionala egiten zaiona.
Hedabideek... [+]
2018ko Martxoak 8ak aurreikuspenak hautsi zituen. Aurtengo greba feministan ere, txiki geratu dira egindako kalkuluak. Begi-bistakoa izan da. Hiriburuetan zer gertatuko geunden, eta horietako indar erakustaldiek iazkoa gainditu badute, aurtengo sorpresa auzoetakoa eta... [+]
Bi greba feminista bizi izan ditut. Bi baino ez dira izan, baina dagoeneko urrun geratzen zaizkit bestelako martxoaren 8ak, “zorionak” ematen zizkigutenak, lore edo bonboi forma zutenak, etxeko zaintzailerik onena izaten jarraitzera gonbidatzen zintuztenak. Ez dago... [+]
Greziar mito zaharrak dio Medusa emakume ezinago eder eta erakargarria zela. Poseidonek Medusa bortxatu ostean, Atenea Jainkosak, amorruaren amorruz, Medusa zigortu eta munstro bilakatu zuen. Ilearen partez hamaika sugedun mataza ezarri zion buruan eta begietara begiratzera... [+]