Zurikeria ez dago oporretan


2024ko uztailaren 19an - 12:03

Barrutik kiskaltzen nauen suari ezin diot eutsi, eta hitz trakets hauek idaztea dut bide bakarra etsipenak guztiz mendean har ez nazan.

Zurikeria gorroto dut; zuriak gorroto ditut. Arazoa hau da: zurikeria nonahi dagoela; denok garela zuriak.

Gauza jakina da erakunde guztiak zurikeriaz baliatzen direla lortu nahi dutena erdiesteko. Esaten duten gehiena (dena) gezurra da, eta badakite. guk ere badakigu. Hala ere, zurikeriari etekin handia ateratzen jarraitzen dute, denok zuriak garela badakitelako. Badakitelako prest garela edozer gauza sinesten dugun itxura egiteko, bai baitakigu gezurra dela eta sineste-plantak egiten ditugula komeni zaigulako, benetan erakundeek eskaintzen diguten hori delako guk nahi duguna.

Ba omen daude erakundeak, elkarteak, alderdiak... bestelakoak direla esaten dutenak: ezkertiarrak, aurrerazaleak... Ez dira beste batzuk bezalakoak: ez dira xenofoboak, ez dira arrazistak, guztion eskubideak babestearen aldekoak dira, eta, horretarako, horrelakoak direla garbi gera dadin, besteak beste, eskaerak egiten, salaketak jartzen, manifak deitzen dituzte... Horiei guztioi erantzuteko, horiekin guztiekin bat egiteko ba omen da ezkertiarra eta aurrerakoia omen den jendea, eta hori erakusteko eta aldarrikatzeko prest dagoena. Horretaz harro sentitzen dira; bestelakoak dira, hobeak, mundu hobea, bidezkoagoa nahi dutelako eta haren alde borrokatzen direlako.

Orain gutxi Trumpen kontrako atentatua (horrela deitu behar diot saltsa zikinetan sartu nahi izan ezean) eta Mendebaldeko demokrazia (bis) guztietako presidente guztiek ozen salatu eta atxikimendu beroa eskaini diote. Belarrian zauritxo bat baino ez zeukan arren (ziur bizarra egiten larriagoak egin dizkiola bere buruari).

Egun gutxira, bi adingabe hil ziren kayuko batean Kanariar Uharteetara heldu nahian. Hain justu ere, Espainian adin txikiko etorkinei buruzko afera puri-purian dagoela. Horren kontura, ezkertiar omen direnen jarrera bakarrik aipatuko dut: umeak besterik ez dira, eta babestu beharra daukagu. Gutxi gorabehera hori diote.

Nork salatu du bi ume horiek hil izana? Nork gogoratu ditu? Nork egin du zerbait haiek gogoratzeko? Haiek bezala beste ehunka, milaka umek (baita umeak ez direnek ere) jasaten duten tragedia salatzeko eta berehalakoan neurri eraginkorrak jartzeko eta ez hitz hutsaletan (beti bezala) gelditzeko?

Nork antolatu du ezer hilketa (bai, hilketa) horiek salatzeko? Berriz gerta ez dadin neurriak aldarrikatzeko?

Inork ere ez. Inork ere ez!

Zurikeria ez dago oporretan. Gurean ere ez. Hamaika aitzakia izan ditugu gure zurikeria zuritzeko eta bidegabekeria guztien aurkako borrokalari sutsuenak garela garbi uzteko. Jakina, ezkertiar omen direnei, udako oporrak direla eta, ezin eskatu borrokan jarraitzeko, horretarako iraila helduko da-eta.

Erakundeek zurikeriari etekin handia ateratzen jarraitzen dute, denok zuriak garela badakitelako. Badakitelako
prest garela edozer gauza sinesten dugun itxura egiteko

Barrutik suak kiskaltzen nau, amorruak, haserreak, eta ezin dut jasan. Ezin dut jasan, besteak beste, ezer egin ezin dudalako su hori itzaltzeko, bidegabekeria guztiak salatzeko eta haien aurka egiteko. Ezin dut ezer egin? Ezer gutxi, baina ezkertiar eta aurrerakoi guztien zurikeria ozen salatu ahal dut, agerian eta aurrez aurre jarri haien azal beltzaran bizi-bizia eta ume horien guztien azal beltzaran hila.

Beste hainbeste esan behar da palestinarren tragedia dela-eta. Asteburuan (egunero), Israelek ia 150 hamar palestinar hil ditu. Ukrainian, garaitsuan izan zen sarraskia Mendebaldeko erakunde guztiek gogor salatu zuten, eta Errusiaren aurka sutsu egin. Norbaitek gogoratu ditu Israelek eraildako palestinarrak? Norbaitek salatu du Israelen jarrera hiltzailea, Palestina osoa suntsitzea beste helbururik ez duena?

Non ote daude ikasturtea amaitzear zela Palestinaren alde eta Israelen aurka kanpaldiak egin zituzten ikasle borrokalari sutsuak? Oporretan.

Non ote daude hiri eta herri askotan helburu berarekin manifak behin baino gehiagotan deitu zituztenak? Oporretan.

Amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi kiskaltzen nauen beste zauri lazgarri bat. Palestinaren alde eta Israelen aurka omen dauden eta Espainiako Gobernuari babesa ematen dioten ezkertiar aurrerazaleek Israeli armak saltzeari ere eman diote babesa (1.000 milioi euro ez da ahuntzaren gauerdiko eztula). Zurikeriak ez die hori salatzen utzi ala?

Beste aipu bat egin beharrean nago. Zer esan aspaldion palestinarren aurka Israelek daraman sarraskiaz ezer aipatzen ez duen egunkari horri buruz? Ez dago oporretan. Ba ote dauka hori (a: ez dut erabaki kolorea ote den) zuritzeko arrazoirik? Esan ote dezakete zer dela-eta egiten duten? Izan ere, nahita harturiko erabakia da; ezin zaio ahanzturari horren errudun egin. Egunero-egunero aipatzea merezi duen zerbait baldin bada, palestinarren egoera tamalgarria eta mundu osoaren zurikeria dira. Ezin gara –sarri egiten dugun bezala– beste norabait begira izan, horrela amaierarik ez duen hilketa ikusiko ez dugulakoan, horrela zer ziztrinak garen erakusten digun sarraskia ahaztuko dugulakoan.

Sentitzen dut, ikaragarri; negar egiten dut, askotan. Baina erabaki dut sentitzen dudan ezintasuna nire buruaren aurka bideratu beharrean oporretan dauden zuri guztien aurka oihurik ozenenean bihurtuko dudala, malkoak isurtzen zaizkidala, begi bistakoa ozen salatzeko: zurikeria ez dago oporretan.

Zuria behin izan denak betiko zuria izaten jarraituko du, eta egingo duen guztia zurikeria estaltzeko ahalegin antzua besterik ez da izango.

Gu guztiok hain..., hain... gara-eta.

Pendejoak?

– Bai horixe!!

Maru

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Txikitasunean handi… handitasunean txiki?

2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.

Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-09 | Joan Mari Beloki
Ukrainan argitzekoak

Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


Eguneraketa berriak daude