31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.
Berak hala eskatuta, Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin du asteazken goizean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. EAEko polizia jardueren Kontrol eta Gardentasun Batzordeak Donostiako Manterola kalean gertatukoaren inguruan eginiko ikerketaren ondorioak azaldu ditu: bertan zeuden ertzainen testigantzak kontuan edukita, Zupiriak adierazi du agenteek ez zutela "indarra modu desegokian edo gehiegikeriaz" erabili.
Ertzaintzaren esku hartzeak arautzen dituen prozeduraren arabera, ordea, Karen Daniela Ágredo ertzain etxera eraman zuten ertzainek "akatsa" egin zutela aitortu du Zupiriak: protokoloaren arabera, atxiloketa "indarrez" egiten denean edo atxilo eramandako pertsonak "lesioak, alterazio psikikoak edota abstinentzia sintomak" baditu, atxilotua erietxera eraman behar da ertzain etxera eraman aurretik. "Ez daukat azalpenik akats edo zabarkeria horretarako", azaldu du Segurtasun sailburuak.
Otsailaren 2ko gaueko gertakariaren inguruan Ertzaintzak bildutakoaren kontakizuna egin du Zupiriak: bi gizonezkoren arteko liskar bat zela eta bertaratu ziren ertzainak Manterola kaleko diskoteka baten atarira. Orduan, emakume bat [Karen Daniela Ágredoz ari da] "bere onetik aterata" eta "mozkortuta" agenteen aurka oldartu zen, eta ondorioz agente batek borra "era proportzionatuan" erabilita emakumearen eskuineko izterra "kolpatu" zuen. Egoerak "okerrera" egin ondoren, autoan sartu eta eta ertzain etxera eraman zuten, bertan identifikatzeko.
Gardentasun eta informazio falta
Zupiriak salatu du "akusazio larriak" egin direla Ertzaintzaren aurka, eta gogorarazi du hiru ikerketa zabalik daudela oraindik: Ertzaintzaren barne ikerketa, polizia jardueren Kontrol eta Gardentasun Batzordearena eta emakumearen familiak Donostiako Udaltzaingoen aurrean jarritako salaketarena.
EH Bilduk "gardentasunez ez jokatzea" leporatu dio Segurtasun sailburuari, hiru aste beranduago egin baita gertakaria ezaguna, emakumearen familiako kideek El País egunkariaren Kolonbiako edizioari eginiko adierazpenen ondoren. EAJk eta PSE-EEk Segurtasun Sailaren jarrera babestu dute.
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]
Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.
Azahara Domínguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Antolamendu Saileko diputatuak iragarri du, Jabier Zabaleta Ertzaintzaren buruarekin bildu ostean. Besteak beste, sexu erasoei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkiete, biktimak "azkarrago artatzeko... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.