Zundaketak gelditzea, gakoa


2024ko ekainaren 06an - 15:39

Iazko udaberrian, Sakanan, Izan eta Goierrin AHTaren obrendako zundaketa geologikoak egiteko eskaera uholde bat sartu zen zonaldeotako udaletxeetan. Sakanan, osotara hamabost zundaketa egiteko eskaerak egin zituzten udaletan, Erroztik hasita Olaztiraino. Berri larria izan zen hura, izan ere, STOP AHT Zundaketak ekimena osatzen dugun taldeok uste baitugu zundaketak AHTaren obren izatezko hasiera direla. Orain arte egindakoa ez da alferrikako lana izan. Zundaketa-lanek urtebeteko atzerapena omen daramate Garraiobideen Estatu Idazkariak berriki adierazi duenez. Haren ustez, arazoak dituzte azterketa horiek egin ahal izateko udaletxe zein partikularren aldetik egondako planto irmoa dela eta.

Lur publiko zein partikularretan egin nahi dituzten zundaketekin 27 eta 209 metro arteko sakonera duten laginak atera nahi dituzte. Gainera, orain arte jasotako informazioen arabera, zenbaitetan, zundaketak modu irregularrean egin izan dituzte, legezko bermerik gabe, bidezko administrazio-prozedurak bete gabe eta kaltetuen bizkar. Herritarron iritzia zundatu ordez, etekina besterik lortu nahi ez duten horiek lurrak, mendiak, bazkalekuak eta errekastoak zundatzen dituzte, horiek birrintzeko asmoz.

Sakanan hamabost zundaketa egiteko eskaerak egin zituzten udaletan, Erroztik hasita Olaztiraino. Berri larria izan zen, uste baitugu zundaketak AHTaren obren izatezko hasiera direla

Krisi klimatikoa, ekonomikoa eta soziala gogor jotzen ari den momentu honetan, krisia bera areagotzen eta inolako funtzio sozialik beteko ez duen azpiegitura batean dirua xahutzen ari dira, hots, orain arte 215 milioi euro baino gehiago. Gainera, ezin dugu ahantzi muga teknikoengatik merkantziarik eraman ezingo dituen AHTak funtzionamendurako energia kontsumo handia beharko duela, ohiko trenarena baino askoz handiagoa, eta bestelako makroazpiegiturak ekarriko dituela eskutik nahitaez gure ingurura, energia kontsumo neurrigabe horri aurre egin ahal izateko. Obrek, gainera, ehunka hektareako herri lurrak eta laborantza lurrak galtzea ekarriko dute, CO2 isuriak gora egitea, babestutako eremuak eta biodibertsitatea kaltetzea eta egungo trenbide azpiegiturak hilzorian uztea; jadanik horren guztiaren zantzuak argi ikus daitezke.

Udazkenean Lakuntza eta Arbizu artean egin genuen bezalaxe, oraingoan Errotz, Izurdiaga eta Urritzola artean dauden lau zundaketa puntuak ezagutzera joateko mendi martxa antolatu dugu, ekainaren 8rako, gure eskura iritsi den informazioa herritarrekin partekatzeko. Horrez gain, martxan jarri genuen zundaketen aurkako protokoloak indarrean jarraitzen du. Zundaketa baten berri izanez gero, lehenik eta behin, herriko udalarekin kontaktatzea ezinbestekoa da, aholkularitza jaso ahal izateko. Ondoren, AHT Zundaketarik Ez ekimenarekin harremanetan jartzeko deia egiten dugu honako telefono zenbakian: (0034) 656 71 11 30.

Ez dugu gure etorkizuna Sakanaren errealitatearen inguruan tutik ere ulertzen eta ulertu nahi ez duten enpresari batzuen esku utzi nahi, porlan, harri, legar eta abarrez beterik ikusiko duguna ez buru ez hanka ez duen makroproiektu honekin. Oraindik badugu zundaketak gelditzeko aukera. Orain da momentua indarrak batzekoa eta azpiegitura txikitzaile honen aurrean herritarron gaitzespen irmoa adieraztekoa.

Jule Goñi Montero, STOP AHT Zundaketak ekimenaren izenean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Eguneraketa berriak daude