Zumalakarregi, Foruak, Independentzia


2021eko maiatzaren 25ean - 08:08

Makiavelok ongi idatzirik utzi zuen: konkista militar bati usurpazio politiko bat datorkiola, eta ondoren, inbasio kultural bat. Nafarroaren konkistaren garaikoa izanik, badirudi Printzea-ren egilea hartan inspiratu zela. Horrela, espainiarrek bost mende daramatzate gu doktrinatzen, hurbileko intelektual ugariren laguntzarekin. Gure berezitasun nazionala gogorarazten duen oro, edota askatasunaren aldeko iraganeko gure borrokak, historiagile horiek desitxuratu eginen dute kontakizun ofizial eta faltsu batekin, ondo apainduta, hori bai, akademizismoaren zelofanarekin.

Zumalakarregiren eta karlistaldien adibidea argigarria da. Ohiko korronte historikoaren kontra, duela hamarkada batzuk historiografia ofizialak dio Zumalakarregi espainiar patriota bat baino ez zela izan, Foruek ez zutela zerikusirik izan Euskal Herria astindu zuen altxamendu herrikoiarekin, eta soilik «Tronua eta Aldarea» defendatzeak bultzatu zituela borrokatzera euskal pobreak, aberats liberalen aurka. Hori bai, badiote Foruak, jende arruntarentzat, kinta, kontribuzio eta aduanetara mugatzen zirela, eta, gainera, liberalismoaren garaipenak inplizituki zekarrela, bertzeak bertze, herri-lurren pribatizazioa (eta halaxe gertatu). Haatik, gure aitona-amonak tuntunak izanen ziren, ez baitzitzaien axola gerrara zortzi urte joatea, kontribuzio gehiago ordaintzea edota oinarrizko produktuak garestitzea. Ez eta herri-lurrak galtzea ere. Haiei Foruak bost axola! Errege, Inkisizio eta Erlijioagatik baizik ez ziren hiltzen eta erailtzen. Zumalakarregik, orain diotenez, ez zuen nehoiz foru-banderarik altxa.

" Zumalakarregi handia euskal independentismoaren eta errepublikanismoaren aitzindaria zela onartzea irensteko apo handiegia zen. Eta katedrak mespretxuaren eta isiltasunaren artean hautatu zuen"

Nahita ahantzi egiten dute nolaz, gerraren hasieran (1833-11-14) akta bat egin zen Lizarran, zeinean buruzagi matxinatuek kontrakoa esaten baitzuten. Altxamendua «Karlos Nafarroako VIII.a eta Gaztelako V.a Erregearen» eskubideak defendatzeko zela, eta, hartara, tropen agintea Zumalakarregiren esku uztea erabaki zutela, erregeari atxikimenduaz gain, «Erresuma honetako foruei eta legeei atxikimendua» ere bazuelako. Aktaren kopiak bidali zitzaizkien lau diputazioei, eta, egun batzuk geroago, Etxarri Aranatzen bildurik, «denek batera erabaki zuten euskal indarretako buru izendatzea». Akta garrantzitsu honetan Erlijioa ez da aipatzen, gure historialariek akta hori aipatzen ez duten bezalaxe.

Areago: handik bost hilabetera, Zumalakarregi garaiezina da, Euskal Herria bere menera dauka eta, halarik ere, ez dago Erregearen berririk, denek Portugalen dagoela uste baitute. Eta preseski une horretan agertu zen eskuz idatzitako gutun famatua, Sorauren historialariak aurkitu zuena. 1834ko apirilaren 9an idatzi zuen Zurbanok, Madrilgo Diputazioko negozio-agenteak, José Basset idazkariari zuzendurik. Hau da, Nafarroako instituzio liberalen maila goreneko komunikazioa. Zurbanok jakinarazten duenez, Madrilera iritsi da «Zumalakarregiren aldarrikapen bat, non erraten baitu ezen, Don Karlosek bere kausaren defentsari heltzen dion ezintasun eta utzikeriagatik, Nafarroako Erresuma eta euskal probintziak Errepublika Federal gisan deklaratzen direla».

Batzuek uste genuen testu horrek euskal historiografia iraultzen zuela, garaiko autore askok erran zutenarekin bat zetorrelako (Mackencie, Xaho, Wilkinson, Laurens, Lassala, Legia, Somerville, Lataillade, Aviraneta, Viardot eta beste). Pirala famatuak ere erran zuen bazirela «probintzien independentzia deklaratzen zuten zurrumurruak». Bistan denez, Zumalakarregi handia euskal independentismoaren eta errepublikanismoaren aitzindaria zela onartzea irensteko apo handiegia zen. Eta katedrak mespretxuaren eta isiltasunaren artean hautatu zuen.

Baina puzzle bat balitz bezala, non pieza berriak gero eta hobeto ahokatzen baitira, 1834ko udaberrian gertatutakoaren irudia gero eta argiagoa da. Jose Antonio Urkijok berak, gure «independentismokeriaz» hitz egiten duten historialarietako batek, datu solteak ematen ditu, Soraurenek aurkitutakoa indartzen dutenak. Izan ere, Diputazioko goi-funtzionarioez gain, Harispe jeneralak, Pirinio Behereetako komandante nagusiak, gutun bat idatzi zion Frantziako Gerra ministroari maiatzaren 6an, esanez iritsi zitzaiola «bide desberdin eta nahiko seguruetatik, arras albiste berezia: Nafarroako Juntak, ikusirik nola Don Karlosek abandonatzen duen jokoa, Zumalakarregirekin akordio bat egin zuela, Nafarroako eta hiru euskal probintzietako independentzia aldarrikatzeko eta errepublika federal bat eraikitzeko […] Izan ere, ezin da ukatu banaketa hori oso erraza eta oso arrakastatsua izanen zela probintzia horietan, lotura oso ahulen bidez soilik lotzen baitzaizkio Espainiari».

Harispe Euskal Herriaren arazoaren inguruko aditua zen aspaldi. Baigorriarra zen, eta goi-kargua zuen zer gertatzen zen ikusteko talaiarik onena, bera baitzen mugaren arduraduna. Hortaz, hilabete geroago «bide desberdinetatik eta nahiko seguruetatik» Zurbanok zioen gauza bera erratea oso kontuan hartzekoa da. Albistea, gainera, Europa osora zabaldu zen: maiatzaren 14an, L’Europe Centraleegunkari genevarrak jakinarazi zuenez, «Zumalakarregik lau probintzietako biztanleentzat agiri bat argitaratu du eta, horren bidez, independenteak direla adierazi du, eta Karlos jaunaren edo Erreginaren agintaritzatik salbuesten ditu». Albistea hain zen garrantzitsua ezen egunkaria Von Metternich Austria-Hungariako Inperioaren kantzilerraren ohar batean erantsi gisa agertzen baita. Italian, ekainaren 14ko Giornale del Regno delle Sue Sicilie-k gauza bera egiten zuen, eta ez litzateke zaila izanen erreferentzia gehiago aurkitzea. Hau da, euskal aldundiek, prentsak eta Europako gobernuek jaso zuten gero kronista askok berretsi zutena: euskaldunek Erregea atera zezaketela ekuazio politikotik, ez ordea Foruak ez eta euskal libertateak ere. Louis Viardot hispanista frantsesak erran zuen, 1836an: «Behingoz onartzen bada Nafarroa eta euskal probintziak beren independentziagatik baino ez direla borrokatzen, eta ez kausa karlistagatik, auzia sinplifikatu egiten da».

Gainerakoa gauza jakina da: Karlos erregegaia azkenean sartu zen Nafarroan, eta Zumalakarregik baztertu egin zuen errepublika federal independente baten ideia, zeren berrikuntza politiko hura amildegirako jauzi bat zen erabat monarkikoa zen Europa hartan. Baina gertatutakoa hor dago, eta goiz edo berandu onartu beharko dute, Nafarroako konkista bortitza edo 1936ko sarraskiak onartu behar izan zituzten bezala.

Bitartean, alai gaitezen: udaberri hartan, herriak bultzaturik, etorkizuneko euskal errepublika federalaren, independentearen eta komunalariaren aitzindari bat sortu zen: Tomas Zumalakarregi.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude