Langile Batzordearen bidez jakin dugunez, Xeyko langileek hiru soldata dituzte kontatzeko eta egungo zuzendaritzak ez omen die enpresaren egoeraren inguruko informaziorik ematen, "ez eta etorkizunaren aldeko konpromisorik hartzen".
Hori dela-eta, mobilizazio planteamenduak areagotzea erabaki zuten langileek atzo egindako batzarrean.
Ekainaren 27an, asteartea, egun osoko greba.
Ekainaren 28an eta 30ean, asteazkena eta ostirala, 8:30etik 13:00etara lanuzteak.
Uztailaren 3tik aurrera, greba mugagabea.
99 bozka jaso ziren eta horietatik 87k baiezkoa eman zuten, 8 ezezko izan ziren eta 4 zuriko.
Artikulu hau Baleike hedabideak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.