Herritarrei azalpenak eman eta informazioa helarazteko formatu anitzak lantzeari ekin diote.
Uztailaren 5ean egindako asanbladan, besteak beste, gai hauek aztertu zituzten:
Herritarrak informatzea helburu
Erakusketa eta informazio puntu ibiltari bat martxan jartzeari ekingo dio Zumaia Zutikek. Lehenago osasunaren inguruan egin zuenaren moduan, bai arlo ekonomikoa eta bai birziklapena modu argian karteletara eramaten egingo dute ahalegina. Hurrengo asteko asanbladara eramango du kide bakoitzak gai hauetako informazioa eta forma emateari ekingo diote bertan.
Ekintzak, hitzaldiak eta kanpaldia aurreikusten
Informazioa zabaltzeko beste modu bat izan daitezke ekintzak, eta hauek lantzeari ere ekingo diote hurrengo asanbladetan. Ideien zakua betetzen hasiak dira, eta abuztu bukaeran kalean hitzaldiak emateko eta bi eguneko kanpaldia egiteko aukera ere ez dute baztertzen.