Zubietako erraustegiaren kutsaduren kontrolerako bigarren ikerketa independentea abian jarri dute

  • Zubieta Lantzen elkarteak eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta, 2019an ekin zitzaion Gipuzkoako erraustegiak sortu ditzakeen kutsaduren kontrol independenteari, Herbeheretan gaiotan berezituta dagoen TowicoWatch fundazioaren laguntzarekin. Orain mugimenduak publiko egin ditu erraustegia martxan jarri aurretik bildutako laginen emaitzak eta adierazi du jada martxan dagoela bigarren ikerketa, erraustegia piztu zenetik lehenbizikoa.


2020ko abenduaren 01ean - 12:30
ToxicoWatch fundazioak jada entregatu du erraustegia piztu aurretik ingurua kutsagaien aldetik nola zegoen azaltzen duen informea; orain erraustegia martxan hasi ondorengo lehenbiziko kontrola egingo dute.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak 2020ko azaroan abian jarri du Zubietako Erraustegiak sortutako kutsadurak neurtzeko kontrolaren bigarren fasea eta asteotan ari dira laginak biltzen, ondoren laborategira bidali eta ToxicoWatch fundazio holandarrak analizatu ditzan, hala adierazi du mugimenduak abenduaren lehenean zabaldutako oharrean.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak crowdfundingez dirua bildu zuen ikerlan independentea finantzatzeko.

2019ko lehenbiziko kontrola egin zuten erraustegia martxan jarri aurretik inguruan egon zitekeen kutsadura neurtu eta zero puntua markatzeko, bere garaian ARGIAk zabaldu zuenez. Orain, jada erraustegia abian jarrita, lehenbiziko hilabeteen ostean erreferentzia berak erabilita kutsadura nola dagoen ikertzeko laginak biltzen ari dira.

Bigarren kanpaina hastearekin batera eman dituzte lehenbizikoaren emaitzak, ToxicoWatchek txosten mamitsu batean bilduak. Bertan azaltzen dira Zubietako erraustegiaren inguruetako oilategietako arrautzetan, landareetan, uretan eta lurzoruan aurkitutako kutsadura mailak, baita inguruetako ama talde baten bularreko esnean hautemandakoak ere, erraustegia piztu aurretik inguruotan zegoen egoeraren mugarritzat erabiliko direnak. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak bere oharrean laburbildu ditu emaitzok eta ToxicoWatchen ikerlana osorik argitara emango duela aurreratu du, bai ingelesezko bertsioan eta bai zati nagusiak euskaratutako bertsioan.

Besteren artean, erraustegiaren inguruetako hainbat oilategitako arrautzak ikertu dituzte kutsagai mailak finkatzeko.

Egunotan ari dira Zubieta inguruetako oilo, lurzoru, ur eta abarren laginak biltzen, egoera 2020ko udazkenean nola dagoen finkatzeko ikerlanaren oinarri izango direnak. Hona EAMen agiria osorik:

Erraustegia zabaltzen ari den kutsadura konparatzen hastera doa Toxicowatch fundazioa, inguruetan lagin berriak hartuta

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak 2020ko azaroan abian jarri du Zubietako Erraustegiak sortutako kutsadurak neurtzeko kontrolaren bigarren fasea eta asteotan ari dira laginak biltzen, ondoren laborategira bidali eta ToxicoWatch fundazio holandarrak analizatu ditzan.

Lehendik informatu genuenez, Zubieta Lantzen elkarteak eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ToxicoWatch (TW) fundazio holandarrari eskatu zioten Zubietako erraustegiaren biomonitorizazio ikerketa bat egitea…herritarrak ezin direlako fiatu ez Erraustegia kudeatzen duten enpresen eta ez Gipuzkoako agintarien kontroletan; enpresak eta agintariak denak saltsa berean nahastuta baitaude, Arkaitzerrekan zientoka arrain hil dituen kutsaketaren kontrolik eza lotsagarriak erakutsi duen moduan.

Kontrol independentea egiteko, herri mugimenduetako kideek ToxicoWatch fundazio holandarra hautatu zuten. ToxicoWatchek parte hartzen du Basilea eta Stockholmeko Itunetan, Nazio Batuen Erakundearen barruan.

Erraustegia martxan jarri aurretik ToxicoWatcheko adituek 2019ko udazkenean egin zuten lagin-bilketa Zubietako eta inguruko kutsaketa mailaren abiapuntuko erreferentzia ezartzeko, eta 2020an entregatu dituzte beren analisien emaitzak. Zenbait erakundek eta herritar askok beren diruz lagundu dutenez proiektua, hemen eskaintzen diegu lehenbiziko analisi horren emaitzaren laburpena eta osorik irakurri nahi dituenarentzako ikerlana oso-osorik zabaldu dugu Interneten.

2019ko udazkenean egin zen lagin-bilketa, Zubietako erraustegia martxan jarri aurretik, kontrolaren abiapuntua (base-line delako) markatzeko. Biomonitarizazio ikerketa honetarako honakoak aztertu dira: Erraustegitik hurbil bizi diren emakume-amen esnea, oilategietako oiloen arrautzak, landareak eta orriak (Pinus radiata pinuenak, Ilex aquifolium gorostiarenak, Ulex europaeus otearenak), goroldioa, lurra, errekako sedimentua eta ura.

Alde batetik arrautzak kontrolatu dira. Libre hazitako oiloen arrautzak erabili dira indikadore onak direlako lurreko dioxina bidezko kutsadura ezagutzeko eta arrautzak direlako inguruan diren dioxina eta beste POP gaiak gizakiengana iristeko bide nabarmena.

Erraustegiaren inguruko 5 kilometroko radioan 10 oilategi aukeratu ziren arrautzak analizatzeko, denak ere herritarrek beren autokontsumorako dauzkaten oilategiak, bakar bat ere ez arrautzak komertzializatzen dituena. Kokaleku guztiak bisitatu dira ikusteko bakoitzaren inguruan ba ote den beste dioxina edo PCB iturri nahastailerik. Segurtasunezko biltegia osatzeko, hartu dira leku bakoitzeko lurraren, oiloen janariren eta zenbait landare zehatzen laginak ere.

Ikertu diren hamar oilategien arteko bostetan oiloen arrautzek osorik betetzen dituzte Europar Batasunak dioxinez dauzkan arauak. Beste bi oilategitako arrautzen dioxinek berdintzen dute mugatzat ezarritako maila. Eta hiru kokagunetako arrautzetan dioxinek gainditu dituzte arriskurik gabe jan ahal izateko mailak. Gipuzkoa bezalako lurralde oso industrializatu eta hiritartuan inor ez luke harritu behar arrautza eta beste jakietan kutsagarriak aurkitzeak, izatekotan hori da arrazoi are larriagoa Erraustegia bezalako alferrikako enpresa kutsagarri berri gehiago ez eraikitzeko.

Arrautzek neurriz kanpoko dioxina kopuruak dauzkaten kokaguneetako jabeei jakinarazi zaie egoera eta ToxicoWatchek iradoki du, gainera, oilategien inguruetan kutsagarri horien presentzia esplikatu dezaketen zein fabrika edo azpiegitura egon daitezkeen.

Landare, lur, ur eta sedimentuei dagokienez, laginak hartu dira Zubietako erraustegiaren 2 kilometroko inguru batean, analizatzeko dioxinak, dioxinak bezalako PCBak, aktibitate estrogenikoa eta metal astunak. Dioxinek eta dioxinak bezalako PCBek kopuru txikiak erakutsi dituzte lurzoruan eta Pinus Silvestris pinuaren orrietan ez dira iritsi detektatu ahal izateko kopurura ere. Uren laginetan ez da kasik jarduera estrogenikorik aurkitu, soilik igoera txiki bat erraustegiaren oso inguruko sedimentuetan.

Metal astunei dagokienez, lurzoruan eta landareetan ageri dira inguruotan urteotan zenbait industriak eduki duen jardueraren arrastoak. Lurzoru eta landareei dagokienez, aurrez hautatutako sei kokaguneetatik bost erabiltzeko egokitzat jo ditu ToxicoWatchek.

Amen bularreko esnearen ikerketa 39 parte hartzailerekin egin da, hiru taldetan bilduta, eta horien emaitzek dioxina eta PCB maila txikiak erakutsi dituzte. Atal hau kontrolatzeko asmoa dago, bularreko esnea emateko prest dauden amekin elkarlanean.

Jakinda ondorengo urteetan beste ama ezberdin batzuk izango direla emaileak, alderaketak zorrotz egiteko neurriak zehaztu ditu ToxicoWatchek, esnea eskaintzeaz gain ama horiek beteko duten galdetegia prestatuz.

Egunotan bildutako laginen artean, erraustegi ondoko Arkaitzerrekako urarenak. (Argazkia: EAM)

Zergatik da hain inportantea Zubietako erraustegiaren kutsaketa oso hurbiletik kontrolatzea? ToxicoWatch fundazioak bederatzi arrazoiok aipatzen ditu:

• Erraustegiek gaur egiten dituzten kontrolek , –jabeari aurretik abisatuta egiteaz gain– ordu gutxi batzuetako emisioak neurtzen dituzte: erraustegiak 8.000 ordu egiten baditu lanean, horien %0,1 baizik ez.

• Erraustegien jabeek beren nahieran erabiltzen dituzte Airearen Kutsadura Kontrolatzeko Mekanismoak.

• Kontrolak egiten dituzte soilik erraustegia “ohiko funtzionamenduan” ari denean, baina jakina da kutsagarri gehienak emititzen direla “ohikoak ez diren uneetan, labeen piztu-itzalietan, filtroen aldaketetan, eta abar. OTNOC).

• Europar Batasunak soilik dioxinak eta furanoak soilik arautzen ditu baina ez beste kutsagarri organiko iraunkorasko: dl-PCBak, dioxina brominatuak eta PFOSak.

• Erraustegien aldekoek diote tenperatura jakin batean desegiten direla dioxinak eta beste kutsagaiak, baina gero ez dago behar bezala bermatuta erretako masa guztian gutxieneko tenperatura hori lortzea.

• Gaur egun etxeetako hondakinak gero eta neurri handiagoan jo ditzakegu hondakin industrialtzat, kiskaltzera bidaltzen diren materialen osaketagatik. Horregatik tenperatura handiagotan erretzea eskatzen dute, esaterako 1.100ºC harrapatuz konbustio osteko gunean, eta ez gaur eskatzen diren 800ºCetan.

Zubietan jada erretzen hasi diren hondakinak Gipuzkoa osoan sortuak direnez, Gipuzkoako instituzio eta herritar guztiei dagokie horien erreketak inguruan barreiatzen duen pozoiaren ardura ere.

Hori dela eta, kutsaduraren kontrola eta osasunaren eta ingurumenaren babesa dagokien instituzio nagusiek (Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak) beren ardurak betetzen ez dituztenez, Zubieta Lantzen eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak dei egiten die bai Gipuzkoako udalei eta bai Gipuzkoako herritarrei diruz babestu eta lagundu dezatela jadanik hasi eta ondoko urteetan jarraituko dugun kontrol herritar hau.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Eguneraketa berriak daude