Zubietako erraustegiraino eramango dute protesta maiatzaren 14an, agintariek egia kontatzen ez dutela salatzeko

  • Errausketaren Aurkako Mugimenduak Zubietako erraustegiko atariraino eramango du herritarren haserrea, Lasarteko karrikatik abiatuta, maiatzaren 14an. Asteazkenean egindako prentsaurrekoan EAMeko arduradunek salatu dute erraustegiaren kudeatzaileek eta Gipuzkoako zein EAEko agintariek ez dutela egia esaten Gipuzkoako hondakinekin egiten dutenari buruz.Tartean, adibide oso berritzat, EAMek aipatu du Gipuzkoako agintariek ez dietela herritarrei esan apirilaren 26tik geldirik dauzkatela Zubietako labeak, ezta horren zergatiak ere.


2022ko maiatzaren 04an - 15:02

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Gipuzkoako herritarrei dei egin die beraiekin batera maiatzaren 14an, larunbata, bil daitezen Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegiraino egingo duten ibilaldira. Goiburutzat "Zubietako erraustegiaz, zer ez digute esaten" salaketa daraman deialdia EAMekin batera egin dute Donostia Bizirik, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Greenpeacek ere.

Maiatzaren 14an lehen elkarretaratzea Lasarte-Oriako Okendo plazan egingo dute 11:00etan, hortik ordu erdi beranduago abiatzeko Zubietako mendialdean dagoen errauste plantaren atariraino. Antolatzaileen nahia da ibilaldi alai eta zaratatsu bat izan dadila Lasarte-Oriako karrika zeharkatuko duena, 2021eko martxan egin zuenaren antzera.

 

EAMeko ordezkariek esan dutenez, asmoa da "Erraustegiraino oinezko martxa batean mobilizatzea, agintariei esijitzeko geldi dezatela erraustegia, ez dezatela gehiago hondakinik erre, ez Zubietan, ez Añorgan, ez Bergaran eta ez inon. Aurtengo martxaren deialdian honako galdera jarri dugu: “Donostiako Erraustegiaz…zer ez digute esaten?”.

Ondoren prentsaurrekoan zerrendatu dute erraustegiaren aurkako militanteen ustez agintariek eta hondakinen kudeatzaileek aitortzen ez dituzten eta ezkutatzen duten hainbat egia. Baina zerrenda hasi baino lehen aurreratu dute azken orduko albiste bat, inork oraindik publikoki esan gabea: Zubietako erraustegiaren bi labeak itzalita omen daude apirilaren 26tik, hondakinik erre gabe. Datu gehiago ez dute aurreratu EAMeko arduradunek. Hauek esana konfirmatzen baldin bada, pentsa daiteke matxura edo istripuren bat gertatu dela hondakinak erretzeko prozesuan. Ikusi beharko da GHKko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako agintariek zer dioten gaiaz.

Gainerakoan, hau da EAMek herritarrei zabaldu nahi dizkien agiri eta argudioak, osorik:

Donostiako Erraustegiaz…zer ez digute esaten?

Zubietako erraustegiaz, artean egitasmoa zenean adituek eta herri mugimenduak iragarri genuena, orain jada egunero gertatzen ari da. Tamalez, erraustegiak ez du konpondu hondakinen arazoa eta, aldiz, Zubietan eta inguruetan eguneroko ogia da hondakinen errekuntzak eragiten duen kutsadura. Eta agintariek esaten ez diguten arren, errausketaren kalteak munduan barna zabaltzen dihardute. Bai: ingurumena kutsatu, bizidunon osasuna kaltetu eta klima aldaketa larriagotzen duten isuriak airera botatzeaz gain, Nafarroara, Bizkaira eta Espainiako Gaztelara benetako hondakinen turismoa antolatu dute Zubietatik, eta hor barna barreiatzen ari dira hondakinen errekuntzak eragindako eskoriak eta beste errauts toxikoak.

Erraustegiaren kudeatzaileek eta Gipuzkoako eta EAEko agintariek hainbat gauza ilun ezkutatzen digute herritarroi:

Ez digute esaten… Zubietako labeetan erretzen duten hondakin tona bakoitzeko zenbat CO2 kopuru isurtzen duten airera. Eta CO2 asko da, jadanik zoratuta dabilen gure klima are gehiago kaltetzen duena.

Ez digute esaten… Zubietan erraustutako hondakin guztien %23a -labeetan sartutako guztiaren ia laurdena- zepa edo eskoria bezala ateratzen dutela… eta gero eskoria horiek, Arrigorriaga, Lemoa eta Añorgako porlan fabriketara eramaten dituztela, hor porlanari nahasi eta munduan barna zabaltzen jarraitzeko.

Ez digute esaten… tximinietako filtroetan biltzen diren errauts toxiko arriskutsuek, suposatzen dutela erretako guztiaren %3, eta gero, Gaztelara eramaten dituztela.

Agintariek esan digute, bai, TMBra 2021ean iritsitako 138.000 tona errefusetik berreskuratu omen dutela 6.380 tona… baina ez digute esaten beste 90.000 tona hondakin birziklagarri labeetara erretzera joan direla. Hauetatik, 60.000 tona organiko, zabor nahasietan Zubietaraino eramandakoak.

Ez digute esaten, ezkutatu egiten digute… Zubietako erraustegiko labeak, batez ere, hondakin birziklagarriak erretzeko daudela, hor erretzen den gehiena, %65a, birziklagarria bait da.

Hondakin organikoa… Gipuzkoako herri askotan oso ondo bereiztuta eta ia inpropiorik gabe biltzen dute. Eta agintariek ez digute esaten… ondo ari diren herri horietako primerako organiko garbia Zubietan biometanizatzeko nahastu egiten dutela borondatezko gaikako bilketa daukaten beste herrietakoekin, alegia, inpropio askorekin bildutakoarekin nahasten dutela. Ezkutatzen digute primerako konposta egiteko balio duen organiko asko, herritarrok ondo bereiztu eta udal askok txukun-txukun bildua, alferrik galdu egiten dutela.

Zubietako plantan biometanizatutakoan gelditzen den organiko hondarra, digestatoa deitua, ez dute konpostatzen: Nafarroako Artaxoako planta batera bidaltzen dute… baina honetaz ere ez digute ezer esaten agintariek.

Ez digute esaten… Gipuzkoan sortzen diren hiri hondakinen %87a birziklagarria izan arren, %55a bakarrik birziklatu zela. Horrek erakusten baitu inbertsioak benetako gaikako bilketa sistema eraginkorrak ezartzeko baliatu behar direla eta ez birziklagarriak diren baliodun hondakinak erretzeko labetzarren planta eraikitzen.

Ez dute esan nahi… Gipuzkoako hiriburua, Donostia, %42ko gaikako bilketa eskasean ainguratuta dagoela 2019tik mugitu gabe, Europak 2020rako jarritako %50eko birziklatze tasa lortzetik oso urrun. 

Esaten ez diguten bezala… Donostiak daukan gaikako bilketa sistema negargarri batengatik, urtean 20.000 tona hondakin organiko baino gehiago errefusaren edukiontzira nahasita botatzen jarraitzen duela.

Hau ere ezkutuan pasatzea nahiko lukete gure agintariek: Europako Hondakinen 2018ko Zuzentarauak jasota daukan arren, 2010eko emaitza erreferentzia bezala hartuta, 2020rako %10 murriztu behar zela hondakinen sorkuntza… Gipuzkoa oso urrun dagoela helburu hori lortzetik.

Eta Zubietako erraustegia eta beste azpiegiturak martxan dauden arren, 2021ean, Gipuzkoan, errefusa kopurua igo egin da, Sasieta mankomunitatean salbu.

Eta azken ordukoa! Erraustegiko bi labeak geldirik daude apirilaren 26az geroztik arazo teknikoak medio. Ez dakigu zein diren arazoak, zenbat denboran egongo den geldirik eta zer egiten ari diren zaborrekin. Hori ere ez baitute esaten.

Gipuzkoako hondakinak kudeatzen dituztenek eta agintariek diru asko xahutzen dute Zubietan eraikitako azpiegitura erraldoiak zuritzeko -eta berdetzeko- komunikazio, publizitate eta propagandatan. Hitzetik hortzera darabilte ‘Ekonomia Zirkularra’, ahoa betean aipatzen dituzte klimaren zoratzeari eta energia krisiari aurre egin beharra. Baina herritarrei ezkutatu nahi diete errealitatean sustatzen duten hondakinak kudeatzeko eredua xahutzailea dela, energia eta diru publikoa alferrik galtzen dituela eta herritarren osasuna kaltetzen duela. Agintariok… ‘Ekonomia Zirkularra’ diozue? Zuen ereduan benetan zirkularra dena da… diru publikoak poltsiko pribatuetara eramateko ibilbidea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Eguneraketa berriak daude