Gipuzkoako Ingurumen diputatu eta GHKko lehendakari Ignacio Asensiok aitortu duenez, Zubietako erraustegiak jarraitzen du argindarrik sortu gabe eta ofizialki abian jarrita dagoela adierazten duten baimen guztiak lotu gabe. Baina, gainerakoan, hondakinak erretzeko baimen probisionala indarrean dela eta labeak martxa normalean ari direla azpimarratu du.
Berrikitan zenbait hedabidek zabaldu zuten –GuraSOS elkarteak haiei jakinarazirik– Zubietako erraustegiaren kudeatzaileek ez lutela lortu Industria Sailak eman beharreko baimen bat eskuratzea eta baimen probisionala iraungita egonik hondakinak modu ez-legalean ari direla erretzen. GuraSOSek gaia auzitegietara eramatea ere aurreratu zuen.
Baimena zehazki Iotuta dago erraustegiaren sistema elektrikoarekin. Instalazioak argindarrez elikatzeko funtsezkoa den transformadore nagusia bigarrenez erre zen joan den irailean eta geroztik espreski bertara ekarritako sistema elektrogeno batez lagunduta ari da Zubietako labea hondakinak erretzen, Eusko Jaurlaritzaren Industria sailak horretarako emandako baimen probisional batekin. Berrikitan erraustegiaren kudeatzaileek baimen hori berritzea eskatu zion Jaurlaritzari eta honek ukatu egin dio eta, beraz, Ekondakin kontsortzioa bere lanean baimen horren faltan ari da.
Baimenaren iraungitzearen garrantziaz gain, badauka arazoak beste osagai nabarmen bat: balorizazio energetikoa eufemismoa darabilten erraustegiek beren jarduera justifikatzeko diote hondakinak kiskaliz argindarra sortzen dutela milaka etxebizitzaren argi eta berokuntzazko hornidura baimenduz. Zubietako erraustegiak, GuraSOSek salatu duenez, ez du horrelakorik lortzen: abian jarri zenetik ez du kiloWatt bakar bat ere sortu, aitzitik, eregai fosilez funtzionatzen duten generadore bidez eskuratu behar du zaborrak erretzeko makinak piztuta atxikitzeko argindarra. Erraustegien diru-laguntza ugariak justifikaziorik gabe leudeke berriro ere, Bizkaian Zabalgarbirekin gertatzen den moduan.
Bi egunen buruan –tartean EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek gaiaz galdera egin ostean– hartu du hitza Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatu eta GHKko lehendakariak. Haren ustez, GHKren zerbitzu juridikoek esan diotenean oinarrituta, GuraSOSek salatu duena administrazio mailako tramite kontu soil bat besterik ez da, Zubietako erraustegiaren martxari batere eragiten ez diona. Zubietako instalazio guztiak baimen guztiak ordenean omen dauzkate eta normaltasun osoan ari omen dira lanean. Argindarra sortzeko ordez kontsumitu egiten duela dioen albisteaz ez du deus esan.
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.