Zubieta inguruko hainbat herritako alkateak bildu ziren atzo Gipuzkoako errauste planta eraikitzeko hasita dauden Zubietan, erreboteko frontoian. Legez erdi batean Donostia eta beste erdian Usurbil den herri horretatik egin zieten eskaera errauskailuaren gainean ardura daukatenei, eta Gipuzkoako herritar guztiei, azpiegitura handi hori eraikitzeko asmoa betirako baztertu dadin.
Honako alkateak azaldu ziren hedabideen aurrean: Luis Intxauspe (Hernani), Mertxe Aizpurua (Usurbil), Pablo Barrio (Lasarte-Oria), Ana Carrere (Andoain), Andoni Gartzia (Astigarraga), Alazne Olaizola (Zubietak bere autonomiagatik daukan auzapeza). Donostiako alkateak ordezkari bidali zuen Nora Galparsoro. Bilkuran present egon zen Zubietako Herri Batzarreko kide Joxeli Aroztegi ere present. Han bildutako alkate guztiek prestatutako agiria -Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek ere sinatuta dago- irakurri zuten agiria .
Errauste plantaren gunea eta bere inguruak biltzen zituen argazki baten aurrean azaldu ziren ordezkariak, irudiak kolore biziagoz berezita zeuzkalarik “0 gune” horren inguruko 5 kilometroko erradioak harrapatzen dituen herri eta lurrak, tartean prentsaurrekoan ordezkatutako herrienak.
Hernaniko Kronikak bildu duenez, Hautetsiek aldarrikatu zuten hondakinen inguruan Gipuzkoan gaur dagoen eztabaidan haien udalak bereziki entzunak izateko eskubidea eta beharra: “Gure herritarrekiko dugun arduragatik, behartuta sentitzen gara erraustegiari buruzko eztabaida publikoan parte hartzera. Azken hilabeteotan erraustegia egiteko lanak geldirik egon dira, baina ez dugu mamua uxatzerik lortu”.
Aipamen berezia egin zioten udalerriotako herritarren osasunean errauskailuak edukiko lituzkeen ondorioek sortzen dieten kezka: “Hondakinak erretzea oso arriskutsua da osasunerako. Bat aipatzeagatik, Madrilgo Carlos III-ko ikerlariek orain gutxi esan dute, erraustegiak nabarmen handitzen duela minbizia izateko arriskua inguruko herrietan. Gure herritarrek ez dute hori merezi. Inork ez du hori merezi. Beraz, erraustegirik ez; ez Zubietan, ez inon”.
Zubietan irakurritako agiria –Zubieta inguruko alkateen adierazpena errauskailuaren inguruan– Usurbilgo Noaua! aldizkariaren gunean irakur daiteke osorik.
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.