639 proposamen jaso ditu Bilboko Udalak hiriko kale, bide publiko eta plazak izendatzeko.
Izen horiek, Herritarrentzako Arreta, Parte hartze eta Barrutien Sailak alkatearen aginduz abian jarritako prozesuaren emaitza dira. Horretan talde politikoek zein herritarrek hartu dute parte.
Joan den asteazkenean, hilak 10, gauerdian kale, bide publiko eta plazen izenak proposatzeko epea amaituta, aipatutako sailek izen guztiak aztertu eta zerrenda batean izendatuko dituzte. Izan ere, hori hartuko baitu oinarritzak alkateak izendapen berria ebazteko, bera izango baita kale eta espazio publikoak izendatzeko eskuduntza izango duena.
Bilboko kale-izendegia Memoria Historikoaren Legea dela eta aztertu da, eta Udalak egingo duen lehenengo bi aldaketak Espainiako Printzea zubiaren izenaren ordez Salbe zubia jarri eta Aita Remigio Vilariño kalearen izena ere aldatuko du. Azken hau izango da izen aldaketa jasoko duen lehenengo kalea, eta horretarako, herritarren parte hartzearen ondorioz sortutako datu-baseaz baliatuko dira.
Alkateak, Julieta Berrojalbiz, Benita Asas, Adelina Mendez de la Torre, Juanita Mir Garcia edota Bizenta Mogel izenak proposatu ditu Bilboko kaleetako txapetan ikusi ahal izateko.
Beste alde batetik, talde politikoek ere proposamen ugari egin zituzten:
Partido Popular Udal Taldea: Josefa Cruz de Gassier sorpranoa; Matilde Raimunda de Orbegozo y Jugo poeta; Pilar de Zubiaurre y Aguirrezabal idazlea, Aurora Purificacion Mañanos Jauffret kantaria; Maria de Maeztu Whitney; Elisa Poirier Bolivar eta Alvaro Alcala Galiano y Vildosola.
Udalberria: Marivi Bilbao, Virginia Gonzalez Polo, Sabina de la Cruz, Indarkeria Matxistak Hildako Emakumeak, Benita Asasa Manterola, eta Juanita Mir Garcia.
Goazen Bilbao: Salbe Zubia; Juanita Mir Garcia.
EH Bildu: Euskaldun berrien Kalea; Aste Nagusia Kalea, Aurora Arnaiz Amigo.
PSE: Gesto por la Paz; Paulino Gomez Beltran; Juan Garcia Colas eta Clara Campoamor
Aurrekoetan aipatu bezala, urtarrilaren 25etik otsailaren 10eko gaueko hamabietara luzatu den prozesu honetan, 638 proposamen egin dira. Horietako 336 (%53) emakume-izenei dagozkie, 176 (%28) gizonenak dira eta 126 (%19) izen neutroak edo elkarte/erakundeen izenak.
Gehien aukeratu diren izena Julita Berrojalbiz izan da. Haren ostean, Gesto por la paz, eta azkenik Benita Asas Manterola.
Jasotako beste proposamenak askotarikoak dira, batez ere, musika, euskara, kirola... Besteak beste, Jose Angel Iribar Athletic Club Bilbao taldearen futbolaria aipatu behar da, hamazazpi proposamenekin; gehien proposatu den gizon-izena.
Balmasedako Udalak ere proposamen bat bota dio Bilboko Udalari, izan ere, 2015eko apirilaren 29ko Ezohiko Osoko Bilkuran Balmasedako hiribilduari Bilbon kale-izena ematea eskatu baitzuen. Beste proposamen batzuk Begoña auzoari lotutakoak izan dira, bertan baitago Memoria Historikoaren Legearen arabera izenez aldatu behar diren bi bideetako bat.
[Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Larunbatean Irala auzoko koarteleko ekintzarekin, #BotaKuartelak koartela eta armada guztiak desagertzea eskatu du. Gune horiek “benetako mehatxuetatik” babestuko dituen auzorako proiektuetara bideratzeko proposatu dute beste behin ere, hala nola desberdintasunetik,... [+]
Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]
Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.
Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]
Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]
Ehunka pertsona mobilizatu dira ostiralean Santutxun ireki berri dutenMcDonald’s jatetxearen itxiera eskatzeko. Enpresa amerikarraren aurkako boikot kanpainan aktiboki parte hartzea eskatu du mobilizazioa deitu duen Bilbo-Palestina herri ekimenak.
Mendebaldeko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Faxismoaren gorakadaren aurrean mobilizatzeko deia egin du.
Abenduaren 13an mobilizazioa antolatu dute Santutxun (Bilbo), enpresa amerikarra palestinarren aurkako genozidioaren parte dela salatzeko. Auzoko kideek azpimarratu dute ez dutela nahi auzoan sarraskiari sostengua ematen dion enpresa multinazionalik.