Aurten ere, Zuberoako Eperra ikastolak bertako produktuez osatutako saskiak salduko ditu Zuberoako ikastolei laguntzeko helburuz. Eskaerak abenduaren 4a baino lehen egin beharko dira. Ikaskoli webgunetik egin daiteke, bertako azalpenak jarraituz.
Saski kopuruaren arabera, ordainketa transferentzia bidez edo webgunetik bertatik txartelarekin egin daiteke. Email bidez zehaztu behar da non jaso nahi duzun saskia. Behin eskaera eginda, saskiak abenduaren 12an bidaliko dituzte eskaera egin duenarengandik hurbilen dagoen entrega-lekura. Mapa honetan ikusi daitezke entrega-lekuak. Hogei saskitik gorako eskaria eginez gero entrega-leku berria zehaztu daiteke. Edozein zalantza izanez gero nikere@ikaskoli.eu email helbidera bideratu.
Bi otarre daude aukeran: Irati otarrea 51 eurotan eta Ahüzki otarrea 39 eurotan. Bi saskiek Zuberoako produktu ezberdinak eskaintzen dituzte. Besteak beste, ardi gazta, eztia edota patea.
Gastuei aurre egin, eta tokian tokiko produktuak ezagutzera eman
Ekimenaren helburua ikastolen egoera ekonomikoa hobetzea eta urteko gastuak ordaintzea da, baita Zuberoako produktu eta ekoizleak ezagutaraztea ere. Ekimen honekin ikastolaren funtzionamendurako beharrezko dituzten sarreren %5a estaltzea espero dute. Gurasoek finantzazioaren %30 jartzen dute eta administrazioek %20. Gainerako %50 gizarte ekimenen bidez eskuratzen da.
Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.
Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.
Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.
Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]
Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.
Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]
“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.
Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.
Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]
Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.
"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]
Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.