Azia elkarteak Zuberoako gazteek euren lurraldean lan eta bizi ahal izateko Xiberoko Lanbideen Gidalibürüa osatu du eta larunbatean, apirilak 7, aurkeztuko du Iribarneko jauregian, goizeko 9 orenetan egitekoa den ekitaldian. Diote antolatzaileek, batik bat gazteei lagundu nahi diete Zuberoan diren aberastasun eta eskaintzak ezagutarazten.
Egitasmoa ez da atzo herenegungoa, bada denbora bat zeregin horretan dabiltzala duela hogei urte sortutako elkartean. GALT Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldearen sorrera izan da Aziaren ekimenetako bat, herritarren artean diru bilketa eginda lekuan enplegua sortu eta finkatu nahi duten gazteei mailegatzeko.
Geroago Aziak heldu dio enpleguaren gidaliburuaren egiteari, honela kontatu die Euskal Irratiei elkarteko kide Joana Hokik eta Maider Larrorik: “Duela urte zenbait ohartu ginen gazteak Xiberoatik joaten zirela, ez baitzuten ikasketak egin ondoren euren sailean bortxaz lanik atzematen; baina bestalde hemengo enpresek ez zutela zuberotarrik atzematen beren lantegietan lan egiteko. Pentsatu genuen bazela zerbait egiteko: gazteei erakutsi zer lan dagoen Zuberoan”.
Aziak urteotan egin duena Topatu-n ere azaldu zuen Joana Hokik duela urte bete:
117 orrialdeko liburuxkan hain zuzen, lurralde horretako lanbideen panorama aurkeztu dute, iparrorratz moduko bat: “Bada lanbide franko Zuberoan eta posible da bertan bizitzea eta lan egitea”, ondorioztatu dute. Ikastetxeekin ere harremanetan dira orientazioa egiteko.
Xiberoko Lanbideen Gidalibürüa-ren aurkezpenean, ikerketatik eratorritako hainbat gai jorratuko dituzte bestalde bideo eta eztabaida bidez: “Adibide bat emateko industria sailean ekoizten da aeronautika, izan dadin jendearendako edo gerrendako hegazkinak, gasa, petroleoa, nuklearrak… Hori da gure lehentasuna? Ezin dugu beste ekoizpenik egin energia berriztagarrietan? Eztabaida hori sortu nahi dugu herritarren artean”.
Hauek dira puntuz-puntu hitz egingo direnak:
"Entrepresen transmisionea. Entrepresa bürüen %57ak 55 urtez goiti dü. Zer tresna balia genezake geroaren prestatzeko ?
Lanaren ikusteko manera berri bat? Lana ala inganioak, gazteek lehentarzün berriak dütüe. Jenteek ez düe haboro bizi orotan ber ofizioa begiatzen. Entrepreser dea kanbiamen horier lotzea?
Segürtarzünik gabeko enplegüak: Emazteen %28ak denbora ezosoko kontratüak badütü, gizonetan %9ko heina delarik. Lan eskazarengatik dea ala haütü bat da? Eraikuntzan langileen %95a gizonak dira, eta kontrarioa jenteentako zerbütxüetan : badieia gizonentako eta emazteentako lanak?
Lürraldearen beharretan bermatzen diren formakuntzak eta ikerka lanak eraiki. Asmagintza eta ikerka sailean, enplegüak %290az emendatü dira 10 urtez: Xiberoko ekonomiaren geroa hortik abiatzen dea?
Ekonomia berdea, biharko ekonomia? Xiberoan, energiaren parte handiena etxeetan gastatzen da (%37). Eraikintza sailak zer elkibide atzamaiten ahal dü ber zoinean ekolojia eta ekonomiaren joanarazteko?
Xiberotar indüstria janari bestelakatze, aeronautika eta energia ekoizpenetara (gasa, petrola, nüklearra) bideratü da. Zer bide merkatüer eta lürraldearen beharrer arrapostü emaiteko?"
Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]
Emantzipatu nahi duten baina ezin duten gazteen kopurua gero eta handiagoa da Europar Batasunean. Errealitate hori datutan jarri du Eurofund erakundeak argitaratu berri duen ikerlan batek, eta etxebizitzaren garestitzea da arrazoi nagusietako bat, baina ez bakarra.
Eusko Jaurlaritzak Gazteen Emantzipazioa Laguntzeko 2030 Euskal Estrategia aurkeztu du asteazkenean, emantzipazio adina 28ra jaisteko eta soldatak 2010ko kopuruetara iristeko helburuz. Diru laguntzak ematea aurreikusten du, eta gazteei zuzendutako 13.500 lanpostu berri... [+]
2021eko lehen seihilekoan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 16 eta 29 urte arteko %15,1 gazte zeuden emantzipatuta, eta Nafarroako %13,8; azken 23 urtetako tasarik baxuenak izan dira. Espainiako Gazteriaren Emantzipazio Behatokiak ateratako txostenaren arabera, bakarrik bizi den... [+]
Xiberotar gazteen beharrak ezagutu eta horiei erantzuna emanez gazteen parte-hartzea handitzeko helburuz, inkesta egin du Azia elkarteak. Garraioaz, kultur jarduerez, formakuntzaz eta etxebizitzaz aritu dira gazteak, besteak beste.
Pandemiaren ondorio ekonomikoak aztertu dituzten hainbat ikerketen arabera, gazteak dira kalte ekonomiko handienak pairatzen ari direnak. Esaterako, pasa den apirilean, gazteen diru sarreren beherakada helduena baino lau aldiz handiagoa izan zen.
16 urte zituela bere herria eta familia utzi eta patera batean sartu zen Europako ametsaren bila. Iruñera iritsi aurretik ere, argi zeukan bere adinkide askok baino gehiago ikasi eta lan egin beharko zuela. Hizkuntza eta lanbideaz gain, hemengo jendearen komunikazio kodea... [+]
Herri batek etorkizun ekonomiko, politiko eta soziala izan dezan, ezinbestekoa da gazteriaren aldeko apustua egitea. Azken urteotako krisi ekonomikoak eta Covid-19aren ondorioek, jendartekofuntsezko sektore horioso ukituta eta kaltetuta utzi dute. Gazteak emantzipaziotik oso... [+]
Iragan abenduan aurkeztu zuten GPS, Gasteizko Gazte Prekarioen Sarea. Larunbatean, urtarrilak 18, aurkezpen publikoa egingo dute Zaramagako M3moria Gunean antolatu duten hitzaldian, Jule Goikoetxeak eta Eragin-ek hartuko dute parte bertan.
Eragin Bilbo plataformak ostiralerako deialdia egin du, gazte langileek izaten dituzten "baldintza eta soldata eskasak" salatzeko asmoz.
Espainiako Lan Ministerioak langabezia jaitsi dela adierazi arren, LAB eta ELA euskal sindikatuek salatu dute sorturiko lan kontratu horien gehiengoa epe laburrekoa eta prekarioa dela.
Gamere-Zihigan (Zuberoa) sortua, Benoit Tauzin gazteak hargintzan zeukan lanbidea utzi du Zalgizeko baserri bat bere gain hartzeko. Ardi hazkuntzan hasi da, neguan haranean mantendurik udan artaldea mendietako larretan edukitzeko. Laster euskal arrazako txerriekin ere hastekoa... [+]