Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate, Iruñea eta Atharratzen.
Zuberoako 15 bat dantza talde batzen dira Aitzindariak elkartean, eta, oinarrian, zuberotar dantzarien arteko elkarlana du helburu. Azken urteotan diagnosi baten beharra ikusi eta taldeetan inkesta bat pasa zutela azaldu digu Margarita Queheille, elkarteko bulegoko kideak. "Hainbat galderen artean, zer falta da Zuberoan galdetu genuen eta erantzunetan ikusgarriak, ikusgarrietan parte hartzeko aukera agertu zen".
Hortik abiatu da ikuskizun honen ideia, zuberotar dantzariek oholtzan elkarrekin dantzatzeko nahitik: "Taldeen artean ez dugu harreman ainitz, baditugu harremanak dantzatik. Dantzaren aldetik elkartzen gara maskaradetan, hori da topaketa nagusia Zuberoan. Jauzien Eguna urtean behin eta gero haurrentzako egiten ditugun ekintzak ere badira, baina berez ez da trukaketa handirik taldeen artean eta horregatik sortu nahi dugu ikusgarri hau".
Aitzina Pikatik Bigara
2006an Aitzindariak elkarteak Aitzina Pika ikusgarria aurkeztu zuen. Hainbat belaunalditako berrogeita hamar bat zuberotar aritu ziren dantzan, antzerkian edo kantuan. Hari segida emanez etorri da Aitzina Biga. Izenburutik aparte ikuskizunean ere badira antzekotasunak, "badira dantza batzuk berriz atzematen ditugunak ikusgarri honetan lehenean ere eman zirenak: godalet-dantza, barrikada, satan-dantza... Lehen ikusgarriko oroitzapen bat eman nahi genuen bigarrenean ere". Eta dantza berriak ere moldatu dituzte propio: "badira beste dantza ezagun batzuk, baita sorkuntzak ere. Guk, lan-taldekoek sortu ditugu, horietan ez da antzekotasun handirik lehen ikusgarriarekin. Kontatzen ditugun gaiak ere ezberdinak dira".
Dantza batzuk talde txikietan emango direla kontatu digu Queheillek eta hor homogeneotasuna bilatu dutela, baina beste dantza batzuetan, 50 dantzari elkarrekin dantzan ari direnetan, Zuberoako dantzakeren aniztasuna nabarmenduko da: "Ez da posible 50 dantzarik manera berean dantzatzea. Ikusten da bakoitzak bere manerak dituela, horrekin herri eta pertsona bakoitzaren manerak agertzen dira. Beraz, nahasketa bat egiten dugu, bakoitzak bere manera baitu eta horrekin aberastasuna ekartzen dugu".
Jantziei dagokienez, dantzariak zuberotar dantzarien arropekin dantzatuko dira, "bakoitzak berea hartzen du bere herrian. Gero izango dira beste arropa neutro batzuk, denak berdin beztituak izanen dira eta horiek erosi egin ditugu".
Ideiatik oholtzara
Ikusgarriari forma ematen hasi ziren herri bakoitzeko ordezkariek osatzen duten taldea, "talde hori sortua izan da ikusgarria sortzeko. Horrela hasi ginen gure artean eztabaidatzen zer nola egin, zein ziren gure ideiak... landu dugu hiru hilabetez eta hurrengo pausoa izan da horren aurkezpena dantza eskoletan". Dantzariei ez ezik antzerkian, musikan, kantuan eta bertsotan dabiltzan herritarrei ere ireki zitzaien proposamena, "bakoitzak bere kabuz ematen ahal zuen izena. Ez dantza talde oso batek, pertsona bakarrak eman zezakeen. Beraz nahasketa handia egin dugu, belaunaldi ezberdinak eta adierazpen ezberdinak".
Lan kolektiboa nabarmendu du Queheillek: "Lana banatu dugu gure artean, eta hilabete guztiz elkartzen gara dena amankomunean ezartzeko eta batak besteari azaltzeko zein izan diren bakoitzaren gogoetak, zergatik sortu ditugun. Talde lan bat izan da, ez pertsona batena".
Astean zehar bakoitza bere aldetik ari omen da lanean eta asteburuetan elkartzen dira denak. Hemendik aurrera errepika orokorrak hasiko dituzte. Entseguak herriz herri ari dira egiten, espazio handia dagoen herrietan: Sohuta, Pagola, Urdiñarbe...
Zuberotarrak lotzen
Aitzindariak elkartearen zein bere ikuskizunen helburu nagusia, zuberotarren arteko harremanak sendotzea da. Hainbat herri eta belaunaldietako dantzariak elkarrekin ari dira prestaketetan eta elkarrekin arituko dira oholtzan. Pertsonaren bat edo beste ari da lanean aurreko ikusgarrian ere aritu zena, musikari askok ere ordukoan parte hartu zuten, baina dantzari gehienak berriak dira, 18-30 bitartekoak. Duela ia 20 urteko ikuskizunean parte-hartu zutenen seme-alabak dira egungoak: "Kontent dira orain haien haurrak hor ikusteaz, eta harro ere haien haurrek beren bidea segitzeaz".
Hasierako asmoak bide onetik doazela dio, "gure harremanen lotzea herrien artean, zerbaiten sortzea elkarrekin, partekatzea... horiek ziren helburu nagusiak eta ari gara horiek betetzen. Ea gero eszena gainean jendeak hori ikusten duen".
Horretarako aukera bost emanalditan izango da:
Aitzina Biga emanaldiak
Azaroan estreinatu zuen bere lehenengo lana Nagore Tamayo dantzariak (Tolosa, 2000): Nondik abiatu inora izena du, eta Natalia Belén dantzariarekin batera gorpuztu du. Bere herrian egin dugu hitzordua, Zumardi Handian.
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
MOOR KRAD
Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.
---------------------------------------------
Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]
Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.
Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]