Baztan-Bidasoa eskualdean lanean diharduen Xorroxin irratiari diru-laguntza ia osoa kendu dio Nafarroako Gobernuak. Murrizketa horrek eta krisiak bultzatuta, dirua bildu beharrean dira irratiko kideak. Eta zozketa berezia antolatu dute horretarako. Uztailaren 26an egingo dute, Elizondoko Santiago festetan. Behikaka izena jarri diote zozketari. Beste hainbat lekutan erabilitako formula bitxia errepikatuko dute: Xorroxin irratiaren egoitzaren aurrean dagoen zelaia 4.000 laukitxotan banatuko dute, eta bakoitzak zenbaki bat izango du. Antolatzaileen asmoa 4.000 zenbaki horiek saltzea da. Zenbaki saridunak nola erabakiko diren? Bada, hiru behi askatuko dituzte zelai horretan, eta haiek kaka egiten duten laukitxoak izango dira saridunak. Zozketari buruzko informazioa www.behikaka.com webgunean paratuko dute aurki.
Xorroxin Irratia Nafarroako euskarazko irratirik beteranoena da. 1981ean Erratzuko eskolan okupatutako areto batetik zenbait gaztek lehen saioa aireratu zuten eta egun Baztan, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdi eskualdean aditzen da. 40 urte uhinetan eta... [+]
Igande eguerdian Xorroxin irratiaren emisioa eten egin zen, Baztandarren Biltzarra eguneko zuzenekoan lanean zeudela. Argindarraren kaxako fusible bat ostu zuen norbaitek. "Ez dakigu nork eta zein asmorekin egin zuen", azaldu digu irratiko kide Josetxo Apezetxeak.
Erran.eus, Nafarroako mendialdeko agerkari digitala aurkeztu dute. Xorroxin Irratiak eta Ttipi-Ttapak bat egin dute proiektuan informazio “osatuagoa” eskaini eta entzule eta irakurleak atari bakarrean biltzeko asmoarekin: “Hango eta hemengo informazioa bilduaz,... [+]
Nafarroako irrati euskaldun beteranoak uhin bidezko emisioa berreskuratu duela jakinarazi du.
Xorroxin irratiak Legate mendian daukan errepikagailua erre egin da eta uhin bidez emititu ezinda geratu dira.