Euskara hutsezko liburu eta diskoen azokek eta ekimenek indarrak batu dituzte: Doinuele sortu dute guztien artean, Euskarazko Plazen Sarea. Oraingoz, zortzi herri edo ekimenek osatzen dute sare hau eta gaur elkarrekin aurkeztu dute Bilbon aurtengo ekitaldien egutegia. Euskal Herriko bost lurraldetan barreiatutako plaza hauei esker, aukera anitza du euskal literatura eta musikaren nobedadeak ezagutu nahi dituen kulturzaleak.
Hauek dira Doinuele sarean elkartu diren zortzi ekimen eta herriak: (H)ilbeltza (Baztan), "Geure Gelatik" (Azkoitia), "Sormene" (Galdakao), "Literaturia" (Zarautz), Ziburuko Liburu eta Disko Azoka, Hernaniko Liburu eta Disko Azoka, "Ikusi Mikusi" (Sara) eta Lazkaoko Liburu eta Disko Azoka.
Zortzi herri hauetako errealitateak ezberdinak direla adierazi dute prentsaurrekoan: "Batean euskara ofiziala baina derrigorrezkoa ez, bestean koofiziala edo soilik toleratua. Baina arazo bera: legezko babes ofiziala ukan edo ez, euskara hutsez bizitzeko nekezia edo ezintasuna eta euskaraz (ere) bizitzeko lanak! Hots, kasurik hoberenean gure hizkuntz eskubideak aitortuak badira ere ez dira bermatuak, ez aplikatuak". Testuinguru honetan, euskara hutsez aritzeko hautua egitea ez dela arriskurik gabea nabarmendu dute: "Sortzaileek, idazle nahiz musikariek, murritzagoa publikoa; editore eta diskoetxeek apalagoa bezero kopurua; plaza eta azokek bisitariena. Eta hala ere hor gaude, lehen eta orain aukera bera egin duten beste asko lez, euskara hutsak betetzen gaituelako. Aspertuta gaude gure hautua azaldu, justifikatu eta defenditu beharraz: euskaraz bizi nahi dugu normaltasunez, naturaltasunez eta lasaitasunez. Herri batzuetan, zorionez, hori gehiagotan lortzen badute ere, denei parada ematen diegu gure plazek irauten duten egunetan euskararen herrian murgiltzeko eta hartaz gozatzeko. Ez baita gutxi".
Hona Doinuele sareak aurkeztu dituen ekimenek urtean zehar eta Euskal Herrian barrena osatzen duten ibilbidea:
- Urtarrilean Baztanen (H)ilbeltza iragan berri da, (H)ilbeltza elkarteak antolatuta.
- Martxoaren 24 eta 25ean Azkoitian “Geure Gelatik”, Maxixatzenek antolatuta.
- Apirilaren 27tik 30era Galdakaon “Sormene”, udaleko euskara zerbitzuak antolatuta herriko liburudendekin batera.
- Maiatzaren 5etik 7ra Zarautzen “Literaturia”, Literaturia elkarteak antolatuta.
- Ekainaren 3an Ziburuko Liburu eta Disko Azoka, Baltsan elkarteak eta ARGIAk antolatuta.
- Irailaren 30ean Hernaniko Liburu Azoka, Dobera euskara elkarteak antolatuta.
- Urriaren 20an eta 21ean Saran “Ikusi Mikusi”, Kiribil, Pamiela, Galtzagorri, Euskokultur eta Denon Artean-ek antolatuta.
- Abenduaren 15etik 17ra Lazkaoko Liburu eta Disko Azoka, Gerriko elkarteak antolatuta.
Plaza hauen bidez zera lortu nahi dutela adierazi dute Doinueleko kideek: "Euskara hutsezko publikoa, irakurlegoa, entzulegoa, haur, gazte eta heldu, indartzea dugu helburu; euskaraz bizi den sarea zabaltzea; azokak errentagarri egitea, jendetsuak eta biziak, anitzak, euskararen komunitatearen topaleku eta ispilu; kultur sortzaileak, idazle eta musikariak, ilustratzaileak eta itzultzaileak, editoreak eta literatur aldizkariak sostengatzea; euskalduna den jendea liburu/diskora ekartzea eta liburu/diskoa herritarrei hurbiltzea; euskarazko liburu eta diskogintzaren aniztasun eta aberastasuna plazan ikusaraztea".
Oraingoz sarea zortzi herrik eta ekimenek osatzen duten arren, Doinueleko kideak jakitun dira Euskal Herrian zehar gehiago egon daitezkeela, ezagutzen ez dituztenak. Hain justu sarea ere horretarako sortu dute, besteak beste, ekimen hauetako bakoitzaren oihartzuna Euskal Herri osora hedatu dadin guztien indarrak batzeari esker. Horrez gain, sareak balio die "elkar sostengatzeko, elkarren berri ukaiteko, ideiak eta esperientziak elkarri trukatzeko eta egutegia adosteko". Doinuelera batu nahi duten ekimenentzat ateak zabalik daudela adierazi dute: "Gure txikian bagara nor, hemen gaude eta egon gura dugu".
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.
Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]