Zorrotzaurreko uhartea inauguratuko dute Bilbon

  • Erriberako zubipean urik ez badabil ere, astelehenean egingo dute uhartearen irekiera ekitaldia. Eguerdiko 13:00ean izango da eta auzokideak 12:30ean elkartuko dira urbanizazio proiektuari desadostasuna erakutsi eta Erribera izena aldarrikatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 8an - 10:57
Erribera uharte bilakatu nahi duen proiektua irudikatzen duen infografia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Asier Abaunza Obra Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzi ordezkaria eta gainerako zinegotziak Frank Gehry zubira hurbilduko dira 13:00ean.

Ekitaldia baino ordu erdi lehenago elkartuko dira Deustu eta Erriberako bizilagunak,  "This is not Manhattan, Erribera bizirik!" lelopean. Elkarretaratzean Erriberaren izena eta izaera aldarikatuko dituzte, "komunikabideek desagerrarazi" dutena.

 

Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
2025eko azaroaren 5
Lurraldea eta arkitektura
Aukera bat da

2025eko urriaren 8
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

2025eko abuztuaren 19
Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

2025eko apirilaren 2
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Eguneraketa berriak daude