Zorrotzaurre: Ezagutzaren irla, dirudunen interesen isla

  • Steilas oso kezkatuta dago goi-mailako prestakuntzarako eta teknologia garapenerako proiektu berrien inguruan instituzioek hartutako erabaki politikoekin, bereziki Zorrotzaurreri dagokionez. Izan ere, ekimen pribatuan oinarritzen den irakaskuntza eta ikerkuntza eredua  sustatzeak arduratzen gaitu.


2019ko maiatzaren 14an - 11:34

Horretaz gain, hiriaren garapen eredua beste behin errentagarritasun ekonomikoaren mende egoteak ere larritzen gaitu. Hori guztia posible egiteko baliabide publiko ugari (eraikuntzak, lurzoruak, dirua...) erabiliko dira, guztionak diren baliabideak, eta norabidea zuzendu ezean, onurak sektore pribatuen eskuetara baino ez dira joango.

Harrigarria iruditzen zaigu Zorrotzaurreko proiektuaren baitan unibertsitate publikoa, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), jasaten ari den ahanztura eta marjinazioa. Unibertsitate publikoa izan da, eta gaur egun ere bada, gure herrian prestakuntzaren eta ikerketaren eragile nagusia; gure herriaren garapen zientifiko eta kulturalari funtsezko ekarpena egiten diona; eta pertsona guztiek, haien jatorri sozioekonomikoa edozein dela ere, unibertsitate ikasketak egiteko oztoporik ez izatea bermatzen duena. Nolanahi ere, instituzioek Bilbo Unibertsitate Hiria eta Jakintzaren eta talentuaren uharte izeneko proiektuak ia bere osotasunean unibertsitate pribatuen inguruan sortu nahi dituzte.

Digipen, Kunsthal, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea,  Nafarroako Unibertsitatea eta Cambridgeko Unibertsitatea dira Bilbon egoitza ireki edo haien instalazioak zabalduko dituzten unibertsitateetako batzuk. Horretarako, eskura izango dute Udalaren, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa. Bien bitartean, UPV/EHUk Basurtuko Medikuntza Fakultate berria nola atzeratzen eta murrizten joan den ikusi behar izan du. Medikuntza Fakultaterako azpiegitura hori beharrezkoa da eskaintza publikoaren kalitateari eusteko, gaur egun instalazio hondatu eta zaharkituetan ari baitira. Hala ere, politika hau beste leku batzuetan dagoeneko gauzatu da: pribatizazioa sustatzea zerbitzu publikoak abandonatuz eta alde batera utziz.

Gure ustez bestelako politika mota bat egin daiteke. Urruti joan gabe, eta Bordele adibidetzat hartuz, ikasleak, gazteak eta jarduera ekonomiko berriak erakartzeko politika garrantzitsuak garatu dituzte, betiere parametro publikoen pean, unibertsitate publikoa proiektu osoaren ardatz gisa hartuta

Hori guztia, espazio berriak dakarren hiri-garapena kontuan hartu gabe egin da, gizartearen eta hezkuntzaren premiak ez baitira aintzat hartu. Egun, Zorrotzaurren 'ikerketa eta berrikuntza aplikatuari' loturiko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko bakar bat eraikitzea dago aurreikusita, baina ez dago proiekturik Haur Hezkuntzarako, Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako. Hori gutxi balitz, ez dago edozein auzotan beharrezkoak diren oinarrizko gizarte zerbitzurik.

Gure ustez bestelako politika mota bat egin daiteke. Urruti joan gabe, eta Bordele adibidetzat hartuz, ikasleak, gazteak eta jarduera ekonomiko berriak erakartzeko politika garrantzitsuak garatu dituzte, betiere parametro publikoen pean, unibertsitate publikoa proiektu osoaren ardatz gisa hartuta. Baina "Euskadiko jakintzaren Manhattanen" ez dago publikoarentzako lekurik. Goi-mailako hezkuntzan sartzeko bide bakarra gehiengoarentzat ezinezkoak diren diru-kopuruak ordaintzea bada, elitismoaz ari gara hitz egiten, hau da, herritar guztien eskubideak gutxi batzuentzako pribilegio bilakatzeko prozesuaz.

Erakundeen babesa izango duen, eta zientzia eta jakintza demokratizatuko dituen unibertsitate publiko eta sendo baterako sarbidea bermatu behar dugu. Garapen eta hedapen bidean, unibertsitate publikoa bazterrean utzi duen Zorrotzaurreko Unibertsitate Hiriaren proiektuak hezkuntzaren eta jakintzaren pribatizaziorako bidea hartu du; hezkuntza deskonektatu egin du herritarrengandik, eta merkataritzara eta interes partikularretara zuzendu du.

Ondorioz, STEILASek hezkuntza eta gizarte eragileekin, eta sindikatuekin batera plataforma anitza osatzeko urratsak emango ditu hezkuntza publikoa, inklusiboa eta kalitatezkoaren defentsan.

Ez dugu pribilegioen uharterik nahi, ez gure hirian, ezta gure politika publikoetan ere. Interes politiko-ideologikoen, zein merkataritza-interesen mende egongo ez den goi-mailako hezkuntza publikoaren alde lanean jarraituko dugu.

Artikulu sinatzaileak:
Susana Andino.
Patxi Azpillaga.
Ana Pérez.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Eguneraketa berriak daude