Arazoak egon dira hainbat ikastetxetako jangela zerbitzuan: Galdakaoko Gandasegi eta Urreta ikastetxeak, Andoaingo Ondarreta, Mungiako Legarda, Lezoko Herri Eskola eta Orozkoko eskolan.
Alarmak piztu dira berriro ikastetxeetako jantokietan, sei eskola-menuko plateretan zomorroak aurkitu dituztela jakin ostean. Ausolanek azaldu duenez, bost ikastetxetan zerbitzatutako azalorean aurkitu dute, eta partida bereko azalorea beste 10 ikastetxetara bidali zuten, baina ez zuten prestatu.
Enpresak "lehorteak sortutako aldaketa naturalei" egotzi die zomorroen presentzia, "azalorearen morfologia bereziarekin konbinatuta, intsektu horren presentzia antzematea oso zaila egiten baitute”. Jantoki-zerbitzuaren enpresa ziurtatu du, "dagokien agintariei" helarazi dietela informazio guztia eta "kaltetuak izan daitezkeen azalore partida guztiak berehala gelditu dira”.
Hain zuzen ere, joan den hilabetean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak erabaki zuen Serunion SA enpresak EAEko hainbat ikastetxetan zituen jantoki-zerbitzua eskaintzeko kontratuak deuseztatuko zituela, ikasturte honetan hainbat ikastetxetako menuetan salatu ziren askotariko arazoen ondorioz.
Sindikatuak adierazi du Hernani eta Duranako ikastoletako jantokietan izandako “gorabeherak” ez direla “gertakari bakan batzuk”. Lakuako Hezkuntza Sailari eskatu dio jangela-eredua aldatzeko prozesuari ekiteko.
Beskoitzeko ikastola txiki geratu dela, baina zentroa handitzeari Herriko Etxeak oztopoak jartzen dizkiola aspalditik salatzen du ikastetxeak. Gatazka honen erdian, Herriko Etxeak deliberatu du 3 urteko umeak ezin duela ikastolako kantinan bazkaldu. Protesta deitu dute astearte... [+]
Eskolak irekitzen diren bitartean, jantokiko beka zeukaten ikasleek elikagaiak jasoko dituzte, bai elikagai loteen bidez edo dendetan erosketak egin ahal izateko txartelen bidez. Banaketa hau bideratzen dutenak hauek dira, elkarlanean: Gurutze Gorriko boluntarioak, Hezkuntza eta... [+]
Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalek martxan jarri duten proiektua da Beterri Km0. Tokiko produktuen kontsumoa bultzatuz lehen sektorea indartzea eta ekoizle berriei aukerak zabaltzea dute helburu. Urtaro bakoitzean eskualdeko herri batean festa eguna antolatuko dute produktu... [+]