Zoroangarria

Txizatoki bat eszenatokian. Apirilaren 17an, Bilboko Bira kulturgunean. Argazkia: Tartean Teatroa.

2024ko maiatzaren 10ean - 08:00

Emanaldi baten ondorengo solasaldian partekatzen ditu publikoak ikusi eta entzundakoaren inguruko iritzi eta gogoetak; eta, nolabait, bilgune horrek iraun artean martxan jarraitzen du ikuskizunak. Hala edo nola, oroitzapen bihurtzen diren sentsazioek ematen diote zentzua obrari. Horren menpe bizi da, besteren artean, antzerkia. Emanaldi gogoangarria ontzea da sortzaileen kondena: unean ikuslea liluratu, eta bukatu ondoren emanaldia goraipatu, memorian eraman dezan. Esaten denez, ahazten ez dena ez baita inoiz hiltzen. Ikusleen gomutak iraunarazten du kontakizuna. Emanaldi gogoangarria osatu nahian azaldu da gaurko emanaldiko protagonista oholtzara.

Izenburuak aurreratu bezala, Patxo Telleria antzezlea agertu da eszenan, txizatoki bat eskutan. Txizatokia, kasu honetan behintzat, Bira kulturguneko komunetik hartu du zuzenean, itsasgarriz ondo hornituta. Jatorrian, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, artearen kontzeptua kolokan jartzeko asmoz. Antzerkira ekarri du Telleriak ekintza iraultzailea.

Bira kulturgunean elkartu gara 30 bat ikusle asteazken iluntzean. Elementu bakan batzuek osatzen dute eszenografia. Lurrean alfonbra bat, eta ezkerreko aldean asto batean pausatutako arbel bat; eskuinean, aldiz, mahaitxo beltz bat. Txizatokia mahai beltzean pausatu, eta traje urdinez jantzita bere egitekoa iragarri du antzezleak: antzerki ostekoaren erretratu zoroa osatu nahi du, oraindik bizi ez dugun geroa orainaldi bilakatuta.

Geroa den orainean antzezlana bukatua dago, eta Biraren kanpoaldean txutxu-mutxuka gabiltza denok. Berehala hasi da iritzi zaparrada: “Zapatero a tus zapatos” dio batek, “Oso ados, mierda bat!” erantzun aldamenekoak; eta, noski, “Aizue, goazen aurreko tabernara” da solasaldiaren protagonistetako bat. Antzezleak eta horien lanak epaitzen, kritikatzen eta sailkatzen gabiltza gu, eta antzera egin du Telleriak gurekin. Gutako bakoitzak rol bat gorpuztu du, eta gure hitzak jaso ditu antzezleka arbelean. Denetarik dago: aditu plantak egiten dituen sasi intelektuala, ezer ulertu ez arren gozatu duen ikuslea, ondorengo potearen aitzakian gerturatu dena, emanaldia zoragarria iruditu zaiona, sortzailearen sentimenduez arduratzen dena…

Emanaldia, arbelean jasotako esaldiek, horiek gorpuzten dituzten ikusleek eta Telleriaren hausnarketa eta hitz jokoek harilkatu dute. Akaso, txizatoki bat eszenatokian jartzea nahikoa delako emanaldi gogoangarri bat sortzeko. Elegantziaz eta umorez, emanaldi zoroangarria sortu du Telleriak. Zoroa izan da, gozagarria, gogoangarria; eta hitz batean, zoragarria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

-------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


Aitortza berantiarra, metamorfosi gauzatua

Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.

-----------------------------------------------------------

Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]


'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


Eguneraketa berriak daude