Zobaran eta Goieaskoetxea presoen alde elkartuko dira Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean

  • Aletxu Zobaran Arriola eta Ibon Goieaskoetxea Arronategi presoek protestaldia abiatu zuten pasa den abuztuaren 8an Valenceko espetxean, sakabanaketa politika salatzeko. Beren buruak isolamendu ziegetan sartu eta bisitei uko egin diete. Zobaranek gose greba ere abiatu zuen Goieaskoetxearengandik banatu ostean, baina espetxe-zuzendaritza egoera lehengoratzeko prest agertu ondoren bertan behera utzi zuen baraua.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abuztuaren 18an - 09:52
Pasa den barikuan dozenaka lagun batu ziren Amurrion, Zobaran eta Goieaskoetxearen alde (argazkia: Amnistiaren Aldeko Mugimendua).

Ostegun honetan sostengua erakutsiko die Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak; horretarako, elkarretaratzea antolatu dute 19:00etan, Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean.

Ekainetik Valenceko espetxean

Zobaran eta Goieaskoetxea pasa den ekainean eroan zituzten Valenceko kartzelara, Alpeen ondora, Euskal Herritik 962 kilometrora. Hausnarketa baten ondoren uztailaren 20an salaketa publiko egin zuten. Preso bien ustez, "probokazio berria" eta "sakabanaketaren areagotzeari larria" zen hara bidali izana: "Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aurkako eraso zuzena". Gainera, Valencera eroateko "agintari frantziarren argudio nagusia 'familiak gerturatzea'" izan zela gogora ekarri zuten, haien ustez "gure familiaz eta gure herriaz trufatzen dira". Biak prest agertu ziren sakabanaketa-politika borrokatzeko eta "laguntza praktikoa eta sostengua eskatu" zieten euskal herritarrei.

Pare bat aste geroago, abuztuaren 8an, Zobaran eta Goieaskoetxea "mitard"-ean sartu ziren, isolamendu ziegetan, preso politikoen sakabanaketaren areagotzearen aurka protesta egiteko. Era berean bisitei uko egin zieten. AAEAMk jakinarazi zuenez, isolamendu ziegetan "'istiluen aurkako' arropaz jantzitako txakurrak agertu ziren (kaskoak, eskudoak,...)". Zobaran eta Goieaskoetxea "ez zituzten jo baina euren ziegetara eraman zituzten besotik helduta eta patio orduan patiora eraman zituzten ere". Horren aurrean, bizkaitarrek "beste planto bat egin zuten zigor ziegara eraman zitzaten". Kasu horretan, modulu ezberdinetan banatu zituzten eta Zobaranek gose grebari ekin zion neurri berri horren kontra.

Egun bi beranduago, Gorlizko preso politikoak bertan behera utzi zuen astelehenetik mantendu zuen gose greba. Espetxeak emandako azalpenaren arabera, Ibon Goieakoetxea eta Aletxu Zobaran banatzearen arrazoia moduluko zigor ziegak beteta zeudela izan" zen. Halere, biek urruntzea eta sakabanaketaren aurkako borrokaldiari eutsi diote.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Baldintzapeko askatasunean aske geratu dira bi preso iruindar

Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.


Mikel Mundiñano (Sare)
“Zigorrak bateratuko dituen erreforma urrats handia da presoen egoeran”

Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.


Sareren kalkuluen arabera
52 presori eragingo lieke 7/14 Legearen erreformak, eta zazpi berehala aterako dira

Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


EBko zigorren bateratzeak 45 euskal presori eragingo die

Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]


Marixol Iparragirreren kontrako epaia artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


Eguneraketa berriak daude