Zizelkariak dokumentala: sei ertz, sei borroka, sei gazte, erdigunera

  • Euskal Herriko periferiak erdigunera ekartzeko asmoz, sei gazteri eman die ahotsa Topatuk Zizelkariak dokumentalean. Proiektua finantzatzeko crowdfundinga martxan dago eta Durangoko Azokarako egongo da prest.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 08an - 08:33

Euskal Herriko periferietan, ertzetan, gazte mugimenduetako hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa emango die Zizelkariak dokumentalak: Arkaitz, Martta, Edurne, Maika, Jon eta Ibai dira protagonistak.

  • Maika Alfaro, Alduden bizi eta lan egiten duen gaztea.  Aldudeko ibarra bizi eta gazte ikusi nahi luke. Despoblazioaz, etxe hutsen auziaz eta herri txikietan saretzen diren harremanez hitz egingo  du.
  • Edurne Sanchez Leon, Tuterako mugimendu feministako kidea.  Feminismoaren beharra euskaldun gisa jasaten zuen zapalkuntzatik sentitu zuen. Erribera Intsumisa taldeaz eta feminismotik Euskal Herria eraikitzeaz arituko da.
  • Ibai Osinaga Gogorcena, Irunberriko musikari gaztea.  Gitarra eskutan duela begiratzen dio bere inguruari. Gubia eta mingaina zorroztuta mintzatuko da; musikan gazte hasteaz, Euskal Herriko eszenaz eta Irunberritik euskaraz kantatzeaz.
  • Arkaitz López Sanchez, Mamariagako gazte langilea. Ezkerraldetik begiratzen dio Euskal Herriari. Desindustralizazioaren ondorioz, gazteon lan prekarietateaz eta antolatu eta saretzeko beharraz arituko da solasean.
  • Jon Marauri Aranburu, Moretako gaztea.  Jai herrikoiak antolatzen hasita Arabar Errioxako gazte asanblada sortu zuten, ingurua eraldatu eta euskaldundu nahian. Turismoaz, ardoaren ekoizpenak sortzen duen prekarietateaz eta etorkizuneko ametsez mintzatuko da.
  • Martta Irigoien Arrabit, Arberatzeko gaztea.  Diglosiaren ondorioak bizi ditu. Libertimenduan parte hartuz, kolektiboan euskara Amikuzeko paisaian gorpuztu nahi izan du. Aldaka gaztetxean ere euskararen eta kulturaren aldeko borrokan dihardu.
Crowdfunding kanpainia martxan

Dokumentalaren ekoizpenak sortutako gastuei aurre egiteko crowdfunding finantziazio kanpainia martxan jarri dugu itsulapikoa.eus plataforman. Norbanakoek zein kolektiboek egin dezakete ekarpena.

Bildutakoa dokumentala jasoko duen USB-liburuxka eta aurkezpen bira finantzatzeko erabiliko da, eta bueltan, hainbat opari jasotzeko aukera izango dute norbanako eta kolektiboek: dokumentala bera, oroigarriak, kamisetak, laminak, aurkezpenak egiteko aukera… Durangoko Azokarako egongo da prest dokumentala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2024-12-20 | Gedar
Eraso faxista Irungo Lakaxita Gaztetxearen aurka

 Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.


Ernaik dio bere kontrako operazioa egon izana frogatzen dutela Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenek

Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-16 | Leire Ibar
Durangoko gaztetxea desalojatu dute eta Ertzaintzak foam jaurtigailuekin tiro egin du bertan zeudenen aurka

Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]


2024-12-09 | Gedar
Asteburuan zehar, ehunka lagun hurbildu dira Durangoko gaztetxe berrira

 Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


2024-11-14 | Julene Flamarique
32 eragilek babestu dute Ernai eta Jaurlaritzari eskatu diote “jazarpen estrategia” amai dezala

Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]


2024-11-12 | Hala Bedi
Iñigo (Sastraka Gaztetxea): “Gaztetxeak beti gaude arriskuan”

Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.


2024-11-06 | Julene Flamarique
Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideen aurkako karguak kendu ditu Fiskaltzak

Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.


2024-11-04 | Julene Flamarique
Sastraka gaztetxeko bederatzi gazteen absoluzioa eskatu dute Portugaleten

Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]


2024-11-01 | Gedar
Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi kide epaituko dituzte

2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.


2024-10-10 | Leire Ibar
BIDEOA | Tuterako Osborne zezena bota du Ernaik

"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.  


Gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak
“Azken urteotako desadostasunek gaztetxeen eraldaketarako gaitasuna eta erakargarritasuna murriztu dute”

Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gazteek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]


Eguneraketa berriak daude