Ziurgabetasunaren garai ilunak

  • Izuaren mendean biziko den gizateria sortzeko beharrizana ageriagoa egin zaigu egunotan baina inor gutxik aipatzen du oraindik zer gertatzen ari den txertoen beharrizana eta koronabirusaren hedapenaren atzean. Bitartean, kontrol soziala areagotzeko eta muturrera eramateko mekanismoak indartu dira.


2020ko apirilaren 08an - 09:19
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ulrich Beck [1] soziologoak azaldu zigun beldurraren gizartea, fenomeno erabat kulturala dela, irudikapen sozialen bidez eraikitzen baita eta horretan berebiziko eragina du komunikazio eta emozio kolektiboen erabilerak. Izua sortzeko mekanismo guztiak  aktibatzen direnean gizarteak esanekoak bihurtzen dira, eta erakunde nagusietatik (nazio/estatuak eta menpeko erakunde instituzioak) sortzen den diskurtso era bakarra (nagusiaren diskurtsoa)[2] zilegitasun bermatzailea bihurtzen da jendartean. Autoritarismoak lur ongarria behar du beldurraren gizartea loratzeko. Hara nola, muturreko sistema neoliberalaren eraginaren ondoeza da gaur gizarteak bizi duen sintoma[3].  Gabilondok[4] dioen bezala, kontua da ulertzea zergatik aurkezten zaigun koronabirusak sortutako egoera hau ziurgabetasunaren eta antsietatearen aurrekaririk gabeko ortzimuga gisa, eta ez egiazki berez den bezala, jadanik badena, hots, koronabirusa, kapitalista, neoliberala eta heteropatriarkala deitzen den ordena ekonomiko eta sozialaren ondorio logiko, argi eta zuzena da.

Agambemek[5] oraintsu  dioskunez, Estatuko salbuespen egoera orokorra eta iraunkorra areagotu egingo da koronavirusaren aitzakiarekin. Gero eta joera handiagoa dago salbuespen-egoera gobernu-paradigma normal gisa erabiltzeko. Gobernuak "Osasun eta segurtasun publikoko arrazoiengatik" berehala onartutako lege-dekretuak […] eskualde guztien benetako militarizazioa eragiten du, ia ezinezkoa baita beste kasu batzuk ez gertatzea beste leku batzuetan. […] Badirudi terrorismoa salbuespenezko neurrien kausa gisa agortuta, epidemia bat asmatzeak muga guztietatik haratago hedatzeko aitzakia ideala eskain dezakeela. Bizi dugun egoera latzaren ondorioz, kuarentenan jarritako lurralde osoak ditugu, eskala handiko gizarte, hezkuntza,  kirol eta lan jardueraren etenaldia bizi dugu  erabaki instituzionalek eta gobernu dekretuek beharturik, “alarma egoerak” birusaren aurkako gerra deklarazioa eragin duenez gero diskurtso belikoa nagusi da agintari politikoengan, ejertzitoak, militarrek eta poliziek bereganatu dute gizarte zibilaren konfinamendurako ardura. Hori guztia, koronabirus-andui berriak sortutako izurritearen ondorioz gertatzen ari da.

"Geure begiz ikusten ari garena da azken hamarkadetan munduan zabaltzen diren izurrite guztien atzealdean alde ilun bat badagoela"

Bestalde, Munduko Osasun Erakundea zuzentzen dutenak lanean dihardute gobernu-erakundeek esaten dutenarekin bat eginda, baina tarteka badere, bat ez datorren informaziorik ere bada. Geure begiz ikusten ari garena da azken hamarkadetan munduan zabaltzen diren izurrite guztien atzealdean alde ilun bat badagoela. Batetik, marketin geopolitikoaren interesetara makurtzen diren estatu nazioen interesa dago, nazioen arteko botere harremanen jokoa  (Nazio botere indartsuena nor izatearen irrika, ordena ekonomikoaren nagusigo borroka eta abar). Bestetik, txertoen fabrikatzaile, gobernu-erakunde, eta finantza-erakundeek industria handi batean sarturik daudela dakigun arren, aldiro-aldiro izurriteen neurgailua geroz eta gehiago estutzen ari direla ikusten da. Hara nola,  izurrite berri bat zabaltzen denean, mundu mailako txertaketa-programa bat sortzea jomugan jartzen da behin eta berriz. Oraingoan halatsu, txertoa sortzeko lehia hasita denean, mozkinak zeinek handiagoak atera, hori da boterea eta nazioarteko interesen zelai jokoa. Ingurumari horretan lobby farmazeutikoen pribatizazioak merkatu mugak gainditzen dituela erakutsi digu, eta duten botere/interesa izugarria da. Oraingoan, eskala planetarioan zabalduko den txertaketaren negozioa, izen ezberdinekin urtez urte errepikatzen ari den ebidentzia handiena bihurtzen ari da, izan Koroa, GIB, HIESa, SARS, Ebola, Zika, etab.

Gaur, Lobby farmakologikoentzat, koronabirusa, marketin eragiketa erraldoi bat egiteko aukera bihurtzeko bidean doa. Horretarako, herritarrak gaixotzea, abiaburuko premisa izan da; egoera honen aurrean edozeinek egindako galdera izan liteke honakoa, baina  andui berri hori  Txinako Wuham merkatuan berez sortu zen edo manipulatua izan den zinez jakitea ez da azaleko kontua. Komunitate zientifikoak indarrez ezeztatu du bigarren aukera. Ahots gutxi batzuk altxatu diren arren isilarazteko tenorean somatu ditugu. Hori bai, orain, irautea da gure ardura, gizateria osoaren on beharrez (itxialdiaren ezinbestekotasuna).

Orain bai, mehatxua, pertsonaren kontroletik kanpo dagoenez gero heriotzaren arrisku bizia  dakar, “Heriotza pultsioa”[6], gaixotasuna mehatxu kontrolaezin bihurturik, hedapenaren bideak pandemia bihurtu du, eta mehatxu kolektiboaren lekua bete du. Behinola, txerto edo sendagai  berri bat sortzeko mekanismoa abiarazteko premia larria denean, lobbyek, eskala mundialean emango den txertoaren beharrizana zuritzeko bidea irekita izan dute. Klein[7] “Shockaren doktrinamendua”  darabilenaren parekoa da ondorena, lehenbizi, “shock” egoera sortzen da jendearengan eta gero babesgabetasun egoerari etekina ateratzeko eragiketa (emozio kolektiboen kudeaketa eta beldurrari etekina aterako dion kapitala) dago. Gizabanakoen kontzientzietan zabaldu den beldur egoera da faktore eragilea, behin beldurraren gizartea ezarrita,  izurritea gelditzeko bideak dena zuritu bailezake. Aise gainditzen da esate baterako aintzat hartu gabeko hainbat kolektiboen oinarrizko beharrizan eta eskubide zapalketa. (Konfinamenduko egoera ez baita jendarte pribilegio eta baldintzatzaile berdinen abiaburutik inoiz ere gertatuko; batzuen pribilegioak beste askoren heriotza kondena ekar dezakete).

"Lobby farmakologikoentzat, koronabirusa, marketin eragiketa erraldoi bat egiteko aukera bihurtzeko bidean doa"

Txertoen fabrikatzaile, gobernu-erakunde eta finantza-erakundeek gero eta maiztasun gehiagoz "pandemiaren" botoia sakatzen ari dira eta emozio kolektiboen diziplinamendua eta jendarte kontrolaren erabilera beharrezkoa zaie, gorago esan dugun lez; bitartean, lobbyek, munduko txertaketa-programa erraldoiaren itxaropenarekin jokatzen dute uneoro, euren negozio iluna zuritze aldera. Lobby farmakologikoen ustelkeria ondo asko dokumentatua dago lehendik ere, aspalditik. Oraintxe da bada, hainbat aliantzen egitasmoetan estalian gordetako helburu ilun bat aipatzeko garaia, hots, lurreko gizaki bakoitzari identifikazio digitala ezartzea izan liteke egitasmo horien ondorena. Jendearengan zabaldutako izua baliatuz, nahitaezko txertoak mikrotxipekin konbinatzea litzateke negozio borobila, giza izaeraren robotizazioan eraginez: gizabanako bakoitza zenbakitua eta pantaila baten barruan kontrolatzeko zer gauza bihurtzea, subjektibotasuna bahitu eta gorputz biologikoa kontrolatzeko zientziazko parametro jakinen araberan. Bio-boterearen nagusitasunaren aroa bizi dugu honezkero, lehen urrutiko amesgaizto bat baino ez zena gero eta gertuago dago.  Zenbakizko identitate-programa, txertaketari etekina ateratzea helburu, pertsonen gorputzean mikrotxip txikiak txertatzeko egitasmoa bururaino eramateko gaikuntza baino ez da, jada kolapsora eraman gaituen muturreko sistema neoliberal honi muga jarri ezean. Eta bitartean, Softwarea ekoizle handienek, koronavirusaren aurkako txertoaren jabekide direla dakigu, Pirbright (Preventing and controlling viral diseases) Institutuaren bitartez bada ere. Ingurumari hori oso iluna da eta diruak agintzen duen interesen araberan elikatzen da soilik. Jabekide guztien interesak gurutzaturik daude honezkero eta hau izan liteke ondorena, ikerketa hipotesia gisa planteaturik: txertoa sustatzeko munduko aliantzek finantzan lagunduko zukeen eta txertoak erabili jendeari kontrol mekanismoak ezartzeko betebeharretan otzanduz, mikrotxiparen trantsiziorantz heldu arte. Gutxinaka egiteko bidea izango da baina bizi dugun garaiaren ilunak atalaia hori ikuskatzen hasteko tenorean jartzen gaitu. Gizakiaren robotizazioa eta kontrol osoa izatea bilatzen duen egitasmo beldurgarri hori, aurrekarien hipotesia gisa formulatu dezakegu oraingoz. Adi egotea dagokigu. Bitartean, beldurraren gizarteak urrats berri bat eman du eta hori guztia eskala mundialean gertatzen ari da. Gabilondok dioen bezala gaur egungo politikaren pentsamendu apokaliptiko bat behar da, hitzaren zentzu literalean: Apokalipsiak errebelazioa esan nahi du, hau da, estalita zegoena estali/desestaltzea, eta, horrela, errebelazioaren egintzan bertan egiara iristeko aukera ematen du, estalketa altxatzekoa.

  1. Ulrich Beck soziologo alemaniarra eta "Arriskuaren gizartea"-ren egilea izan zen. Municheko Unibertsitateko eta London School of Economics-eko irakaslea izan zen. Haren arabera, agintearen ardura nagusia arriskuaren banaketa izango zen.
  1. Jacques Lacan psikoanalista frantziarrak erabili zuen gisara, “Nagusiaren diskurtsoa”, menderakuntzaren eta dominazioaren borrokan kokaturik dago, nagusiaren aurrean esanekoa bihurtzea bilatzen duen diskurtso era. Diskurtso hori Hegelek garatutako ugazabaren eta esklaboaren dialektikan oinarritu zen.
  1. Sintoma zentzu psikoanalitikoan hots, izkutatzen duen gatazkaren adierazpena agerira ekartzen du. Sintomak agerira ekartzen du estali nahi duena. Gabilondok dio gaur egungo politikaren pentsamendu apokaliptiko bat behar duela, hitzaren zentzu literalean: Apokalipsiak errebelazioa esan nahi du, hau da, estalita zegoena estali/desestaltzea, eta, horrela, errebelazioaren egintzan bertan egiara iristeko aukera ematen du, estalketa altxatzekoa.
  1.  Apokalipsis, biopolítica y estado destituyente: la precarización en tiempos de cólera, La voragine.net
  1. Reflexiones sobre la peste,  Una voce blog (2020 martxoaren 27an)
  1. Bizi-pultsioak eta  heriotza-pultsioak – Sigmund Freudek bere Más allá del principio de placer (1920) lanean bereizi zituen bi pultsio-kategoriak, bigarren topikaren testuinguruan. Dualismo bat da, non kontrakoak proposatzen diren baina, aldi berean, bereizi gabe batuta doaz. Bizi pultsioa Eros eta heriotza pultsioa, Tanatos.
  1. Klein, Naomi. La doctrina del shock: El auge del capitalismo del desastre. Barcelona: Booket, 2012.

 

Jexux Larrañaga Arriola.

Gizarte antropologoa.

 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


Eguneraketa berriak daude