14. Zinemaldi Alternatiboa izango da aurtengoa. Iaz hasitako bideari jarraipena emanez, gauero dokumental bat proiektatuko dute kalean, gaztetxeetan eta beste leku batzuetan. Proiekzioak egiteko pantaila eta proiektore profesionala eskuratzeko diru-bilketa abiatu dute.
Donostiako Zinemaldia baino egun bat lehenago hasi eta egun bat beranduago amaituko da Zinemaldi Alternatiboa, 14 urtez. Kalean zinema proiektatzean sortzen komunitatea indartzeko helburua du, eta ohiko zinema aretoetatik eta festibaletatik kanpo geratzen diren lanez gozatzeko aukera izaten da Zinemaldi Alternatiboa. Aurten ere gauero dokumental bat proiektatuko dutela aurreratu dute.
Helburu horietan sakontzeko baliabide hobeak eskuratzeko diru-bilketa kanpaina abiatu dute aurten, pantaila eta proiektore profesional bana erosteko asmoz. Baliabide horiek komunitatearen esku utziko dituztela aurreratu dute. Horregatik, herri mugimenduei diru-bilketan parte hartzeko dei zuzena egin diete, bakoitzak ahal duenaren arabera, gero baliabide horiek behar dituenak erabiltzeko modua egin nahi baitute.
Ordainsari gisa poltsa, kamiseta eta jertse berriak egin dituzte. Kalean “herri zinema eder bat” antolatzea da Zinemaldi Alternatiboaren helburua, eta horretarako behar diren elementuak eskuratzen jarraitzea. Itsulapikoa.eus webgunean abiatu dute diru-bilketa.
Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]
'Bi arnas' eta Salvador Seguí anarkistaren inguruko dokumentalak eskainiko dituzte, besteak beste. Horrez gain, gizarte mugimenduko hainbat eragileren protesta ekintzetara atxiki da Zinemaldi Alternatiboa, "elkarlan aktiboa" sustatzeko.
Igandean Donostiako Zinemaldi Alternatiboan Pablo González oroitu dute, Polonian ia zazpi hilabete preso daramatzan kazetaria. Horretarako Vivir la guerra dokumentala ikusi dute lehenik eta Oihana Goirienarekin solasaldia egin dute ondoren. Antiguako Txantxarreka... [+]
Aurtengoan hiri-ereduaren gaineko eztabaida bultzatuko dute, udalak abiatu duen hiri-antolamendu berriaren harira. Irailaren 15etik 25era egingo dute 14. edizioa, eta antolatzaileek gogorarazi dute lehen ediziotik erabaki “estrategikoa” izan dela zinema Donostiako... [+]