Jatorriz euskaraz diren soilik lau film estreinatu dituzte Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan; gaztelerazkoak 564 izan dira. Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak neurriak hartzeko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari.
"Egoera gordina eta kezkagarria da". Horrela definitu dute zinema komertzialetan euskararen presentzia Pantailak Euskarazeko bozeramaile Alex Aginagaldek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak, astearteko prentsaurrekoan.
Pantailak Euskarazek eta bere parte den Zinemak Euskaraz herri ekimenak aztertu dute 2023an Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan egondako estreinaldi kopurua, hizkuntzari erreparatuta, eta euskarazko film eskaintzaren egoera makurra azaldu dute. Gazteleraz 564 pelikula estreinatu dira, eta horietatik hamalau euskaraz ere ikus-entzuteko aukera eman dute, alegia, %2,48. Emankizunei dagokienez, %1 baino gutxiago izan da euskaraz.
Jatorriz euskaraz diren lau film soilik estreinatu dira, horietatik hiru dokumentalak: Karpeta Urdinak, Tetuan eta Bidasoa 2019-2023. Fikziozko bakarra Irati izan da. Gainerako hamar filmak haurrei bideratutakoak izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programaren bidez euskarara bikoiztutakoak. “Haur txikiei zuzendutako euskarazko baliabide gehiago eskaintzen diren arren, adin batetik aurrera aisialdia gaztelaniaz jasotzera bideratzen dira, eta beraz, orain hartzen ez diren neurriek hurrengo belaunaldien ohiturak ere baldintzatzen dituzte”, nabarmendu dute.
Bestalde, jatorriz eleanitzak diren beste hiru film estreinatu dira; bi fikziozko, 20.000 especies de abejas eta Gelditasuna ekaitzean, eta animaziozko bat, El Sueño de la sultana. Euskarazko film guztiak gazteleraz edo gaztelerara azpidatzita eskaini dituzte.
Estreinaldietatik harago, aztertu dute zinema komertzialetan euskarazko filmak ikusteko dagoen aukera, eta emaitza okerragoa da: euskarazko filmen emankizun kopurua txikiagoa denez, eskaintzaren %1 baino gutxiago izan dira Hego Euskal Herrian. Prentsaurrekoan ziurtatu dute Ipar Euskal Herriko egoera “askozaz ere okerragoa” dela, baina ez dute datu zehatzik eskuratu.
Zine areto komertzialak dira ikusle gehien dituztenak, baina aztertzaileek gogorarazi dute esperientzia positiboagoa izan dela udalen menpe dauden eta euskararekiko sentsibilitatea duten beste hainbat areto txikitan. Esaterako, azpimarratu dute euskarak presentzia handiagoa izan duela Ataun, Azpeitia, Etxarri eta Igorre herrietan, hiru hilabetez astero euskarazko eskaintza bermatzeko “ZinUEMA” proiektu pilotuan parte hartu dutelako, UEMA eta Tinko Euskara elkarteak bultzatuta.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak kritikatu dute erakunde publikoen erantzukizuna dela euskarak ez izatea ia presentziarik zinematan, eta herritarren oinarrizko eskubideak urratzen ari direla. Gogorarazi dute bai EAEko 10/1982 Legeak bai Nafarroako 18/1986 Legeak zehazten dutela gobernuek erraztu behar dutela ikus-entzunezkoetan euskara bermatzea, eta instituzioei egotzi diete 40 urte egingo dituzten legeak oraindik ere ez betetzea.
Ikus-entzunezkoek egunerokoan gero eta presentzia handiagoa dutela jakinda, beharrezkotzat jo dute “euskararen presentzia legez bermatuko duten arauak jorratzea, baita euskarazko ekoizpen, bikoizketa, eta azpidatziei bideraturiko baliabideak biderkatzea ere”. Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari gogorarazi diete horretarako eskumenak dituztela.
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
78 urterekin hil da ibilbide oparoa izan duen euskaltzalea. Euskal Filologian doktore izateaz gain, hamarnaka lan argitaratu zituen, poesian, nobelan zein saiakeran, baita biografiak eta bertso bildumak ere. Lan handia egin zuen antzerkigintza ikertzen.
Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez,... [+]
Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]
Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.
Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]
Euskal Herrian sortzen den eduki guztietarako sarbidea eskaintzeko sortu du erreminta Izarkomek. Urtarrilaren 2tik aurrera egongo da erabilgai Begizta, oraingoz Izarkom eta Onaro operadoreetan. Edukia hainbat gailu ezberdinetan ikusteko aukera emango du, baita bost profil... [+]
Irungo Udalak barkamena eskatu eta asteazken honetarako bilerara deitu ditu hiriko elkarte euskaltzaleak, baina beste norabide bat hartu du aferak eta gaia ez du berehalakoan itxiko. Gabonetako ekitaldian euskara baztertzeagatik udala salatu duten elkarteak zeuden deituta... [+]
12 eta 16 urte bitarteko gazteak aisialdian euskaraz aritzea du xede Ametzagaiña eta Iametza enpresek sortutako jolasak. Gazteek egunero euskal erreferente bat asmatu behar dute eta gramatikaren inguruko galderak erantzun behar dituzte horretarako. Egitasmoa martxan jarri... [+]