AEB

Zimmerman kasuaren epaiak istilu gogorrak sorrarazi ditu Estatu Batuetan

  • Protesta ugari ari dira gertatzen Amerikako Estatu Batuetako hainbat hiritan Trayvon Martin gaztearen erailketa eta horren osteko epaiaren aurka. Trayron Martin gazte afroamerikarra iaz hil zuen George Zimmerman segurtasun zaintzaile boluntarioak tiroz Miamin (Florida).


2013ko uztailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Sare sozialen bidez milika dira Trayron Martinen hilketa salatu eta ondorengo epaia kritikatu dutenak. Argazkia: lahora.com

Epaiak hautsak harrotu ditu, AEBetako komunitate afroamerikarraren artean, protestak berehalakoak izan dira. Zimmermanen kasuak aurreiritzi arrazisten auzia ireki du berriz ere.

Epaiketa aurreko larunbatean izan zen Floridan, eta Zimmerman errugabea dela erabaki zuten epaileek.

Prostestak berehala etorri ziren eta askok manifestari eta polizien arteko borroketan amaitu dute. San Frantzisko, San Jose eta Oakland hiriak lotzen dituen autopista  erabat blokeatuta geratu zen besteak beste. Los Angelesen ere polizia alerta egoeran dago, gas negar eragileak ari da erabiltzen manifestarien aurka.

Erabakiaren aurkako gaitzespenak kaleetatik harago joan dira, sare sozialen bidez milaka dira Trayron Martinen hilketa salatu eta epaia kritikatu dutenak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


Trumpek %10 eta %50 arteko muga-zergak ezarriko dizkie mundu osoko herrialdeei: “Amerika berriz aberats egingo dugu”

Mundu osoarentzat %10eko muga-zerga globala inposatuko du Donald Trumpen administrazioak, eta hainbat herrialderen inportazioak are gehiago zergapetuko ditu, tartean Txinakoak (%34) eta EBkoak (%20). Baina Hegoalde Globaleko herrialdeak izango dira kaltetuenak: Lesoto (%50),... [+]


2025-04-03 | El Salto
Luigi Mangionerentzat heriotz zigorra eskatuko du fiskalak, osasun aseguru-etxe bateko buruaren hilketagatik

Heriotza-zigorra eskatzeko argudio gisa, "indarkeria politikoko ekintza" izan zela adierazi du AEBetako Fiskal Nagusiak.


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | El Salto
Itsaso Beltzean su-eten aurreakordioa adostu dute Ukrainak eta Errusiak, AEBak tarteko

Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


Kazetari estatubatuar batek AEBek hutien aurka eginiko erasoen berri zuen, gertatu aurretik

Signal aplikazioaren talde batera sartzeko gonbidapena iritsi zitzaion Jeffrey Goldberg The Atlantic hedabideko editoreari, Michael Waltz AEBetako Segurtasun Nazionalerako aholkulariak bidalia. Yemengo hutien aurkako erasoak koordinatzeko erabiltzen zuten taldea... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


“Su eten partzial” bat adostu dute Trumpek eta Putinek Ukrainako azpiegitura energetikoarentzat

Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.


AEBetako produktuei boikota egiten ari dira herrialde eskandinaviarrak

Tesla autoen salmentak, esaterako, %30 jaitsi dira urtea hasi denetik. Danimarkan beste hainbeste jaitsi da AEBetara oporretan joango direnen erreserba kopurua. Eta Suedian, inkesta baten arabera, hamarretik zortzi prest leudeke produktu estatubatuarrei boikota egiteko.


2025-03-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Trumpen ‘Kultur Iraultzak’ beste gotorleku bat suntsitu du

USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]


238 migratzaile venezuelar El Salvadorrera deportatzeko XVIII. mendeko lege bat erabili du Trumpek

1798ko Atzerriko Etsaien Legea aplikatu du, Washingtoneko epaile federal baten aginduaren gainetik. Ustez Tren de Aragua "talde terorristako" kideak dira; Bukelek eskatuta, Mara Salvatruchako 23 kide salvadortar ere deportatu ditu. El Salvadorko makro-kartzelara eraman... [+]


Eguneraketa berriak daude