Azkoitiko eta Zestoako udaletan eskaria egin du herritar batek, Urola ibaian eta inguruko errekatxoetan pilatzen den zaborra dela-eta.
Gorka Alberdi Zestoako Arroa auzoan bizi den azkoitiarra da. Azaldu duenez, ibaiaren eta bere ubide nahiz errekatxoen egoera “tamalgarria” da inguru horietan eta hori frogatzeko egunez egun ateratako dozenaka argazki eman ditu. Horietan ikus daitezke, plastikoak, altzariak eta zabor poltsak erreka bazterretan. “Ezin esan zenbat aldiz makurtu eta zenbat hondakin jaso dudan nire eskuz”, dio salaketan.
Honen arabera, “larriena” ez da pilaturik dagoen zaborra, baizik eta ibaian behera joan dena: “Ibai eta errekatxoen ertzak ikusteak aukera ematen digu liluratzeko zenbat kilo zabor eramango ote duen urtean itsasora”. Egoera hori, gainera, beste herrietan errepikatzen dela uste du salatzaileak.
Horren aurrean, Zestoako eta Azkoitiko udaletako ordezkari politikoei “irmotasuna” eskatu die egoerari buelta emateko. Nolanahi ere, jendartean sorturiko arazoa dela jakinik, “denon arreta eta laguntza” behar dela dio Alberdik.
Ibai garbiketa auzolanean
Hain zuzen, uda honetan ibai bazterrak garbitzeko deia egin du Zestoan gai sozialez arduratzen den Astindu elkarteak. Herritarren artean auzolana antolatu zuen uztailean eta horretarako Zestoako Udalaren laguntza izan zuen.
A ze fauna! atalaren lehen denboraldian, olatuz-olatu hainbat itsas izaki aurkeztu dizkizuet txoko honen traineruko kareletik. Ordea, bigarren denboraldiko nire lehen artikulua lagun bati gorazarre egin eta bere lanaren garrantzia azpimarratzeko erabili nahi dut:... [+]
Mugak Zabalduz karabanarekin, Bosnia Herzegovinako Bihac hirian, Nihad Suljic aktibistak Drina ibaia Balkanetako hilobi handiena dela azaldu zigun. Ahantzi ez daitezen, topatzen diren hilotzak identifikatzeaz eta ehorzketa emateaz arduratzen da, merezi duten duintasuna aitortu... [+]
Arturo Elosegi biologian katedraduna da, Ibai Ekologia ikerketa taldeko kidea eta unibertsitateko irakaslea. Egonarria saioan Eli Pagolarekin mintzatu da ibaiek duten garrantziaz, izan ere, ura garbitzeko gaitasun handia dute eta mundu mailan ekosistema dibertsoenetakoak dira... [+]
Ikasleekin uraren gaia lantzeak askorako eman du Legutioko Garazi eskolan: ikastetxeko komunetako iturri eta dutxetan ura alferrik ez galtzeko modua ezarri dute, eskolako ortuan euri ura aprobetxatzeko sistema planteatu dute eta herriko errekatik zaborra ateratzen 70 bat lagun... [+]
Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]
Ibai ondoan bizi dira Ainhoa Gutiérrez del Pozo eta Eli Pagola Apezetxea. Zentral hidroelektrikoekiko jakinminari tiraka hasita ikerketa eta zinema uztartzen dituen arte esperientzia prestatzen ari dira, Hernaniko Sormen Bekari esker: arte ikerketa honetan, harremanetan... [+]
Arrain hilak eta bitsa azaldu ziren Nerbioi ibaian iragan aste bukaeran, Markijanako industriagunearen parean, hain zuzen ere. Ertzaintzak ikerketa abiatu du isuriaren nondik norakoak argitzeko.
Donostiako Urumea ibaian zer gertatzen ari den argitu beharra dagoela salatu du Eguzki elkarte ekologistak. Hilik aurkitutako animaliak hegaztiak izateaz gain aingirak ere badira, neurri guztietakoak.
Asteazken goizean isurketa kutsakor baten berri eman du Eguzkik Urola ibaian, Zestoako Iraeta auzoan. Isurketatik metro gutxira dagoen hiltegian jarri du fokua talde ekologistak.
Europako ibairik garrantzitsuenetakoa da garraioari dagokionez, baina ur-maila baxuak itsasontzien pasabidea zaildu egin du. Alemaniako hainbat fabrikak haien produkzioa gutxitu edo gelditu beharko dute merkantzia faltagatik. Aditu batzuen arabera, baliteke Europako lehen... [+]
Murillotik Aragoi ibaia pasatzen da eta bere uretan murgiltzea maite izan du beti. Amuarraina deitzen zioten txikitan herrian. Ura eta naturarekiko pasioak bultzatuta, hainbat kolektibotan parte hartu du. Orain Urbizirekin ari da lanean eta beste hamahiru talde ekologistarekin... [+]