Ostegun honetan sartu da indarrean Espainiako Zigor Kodearen erreforma sedizioa, desordena publikoa eta diruaren erabilera bidegabearen delituei dagokienez. Erreforma PSOEk, Unidas Podemosek eta ERCk adostu dute Espainiako 2023ko aurrekontu orokorren onarpenaren testuinguruan.
Aldaketa esaguratsuak daude, batez ere espetxe zigorrari dagokionez, eta eragin handia du Katalunian 2017ko Urriaren 1eko Erreferenduma bideratu zutenen aurkako prozedura judizialetan. Vilaweb-eko Alexandre Solanok idatzi du erreforma honek errepresaliatuengan izango duen eraginaz, eta lan horren laburpena ekarri dugu albiste honetara.
Sedizio delitua ezabatu egingo da eta diruaren erabilera bidegabearen delituak espetxe zigorren beherakada dakar. 2015ean PPk delitu honen legea gogortu zuen, eta horren arabera, zigortzen zen diru publikoa finkatu gabeko helburuetara bideratzea, lehen bezala, baina oraingoan, gainera, nahiz eta diruaren erabilera oker hori irabazi-asmorik gabekoa izan. Lehen 12 urtera arteko espetxe zigorra jaso zitekeen, eta orain 4ra arte jaitsi daiteke irabazi-asmorik gabekoa bada, edo isun batekin buka dezake.
Bartzelonako 13 eta 18 instrukzio auzitegietan badira 20 bat pertsona erreferenduma antolatzeagatik diruaren erabilera bidegabearen akusazioarekin, horien artean Generalitateko goi karguak, teknikariak eta enpresariak: esate baterako, Joaquim Nin orduko lehendakaritzako idazkari nagusia, Antonio Molons Zabalkundearen idazkari ohia edota Ignasi Genovès, Zabalkundearen idazkari nagusi ohia. Auzian egiazkotzat jotzen bada diruaren erabilera bidegabeak kalte larriak eragin zituela, urte 1 eta 4 urte arteko espetxe zigorra jaso dezakete, eta bestela isuna eta hiru urte arteko kargugabetzearekin amai daiteke.
2021eko maiatzean ireki zen 18. Instrukzio Auzitegiko auzia, Espainiako Kontuen Auzitegiaren txosten batean Generalitatearen atzerriko jardueran funtsen erabilera bidegabea egin zela erabaki ondoren. Orduko Atzerri kontseilari Raül Romeva da auzipetuetako bat, eta harekin batera Albert Royo, Aleix Villatoro eta Teresa Prohias.
Ez dago garbi epaiketa hauek noiz egingo diren, pertsona batzuk bi auzietan daudelako eta akusazioak berdintsuak direlako. Batetik, Bartzelonako Auzitegiak erabaki behar du hori nola bideratu, eta bestetik, auzipetuetako batzuk gaur egun aforatuak dira eta, beraz, horiek Kataluniako Auzitegi Gorenak epaitu behar ditu: Josep Maria Jové eta Lluis Salvadó diputatuak dira egun, eta Natàlia Garriga Kultura sailburua da. Guztiek espetxe zigor eskaerei egin behar diete aurre, desobedientziagatik auzipetutako Garrigak izan ezik.
Erreformatutako delituengatik norbait zigortu bada, zigorra finkatu zuen auzitegiak epaia berraztertu behar du. Proces-aren kasuagatik zigortutako hamabi mendatarien kasuan Manuel Marchenak zuzentzen duen Espainiako Auzitegi Nagusiko bigarren salak aztertuko du zigorra. Lehenik fiskaltzak eta Voxek –akusazio partikularra– zigor eskaera berriak egin behar dituzte, eta horrek hilabete batzuk har ditzake.
Zigor Kodearen erreforma honekin, Meritxell Borràs, Carles Mundó eta Santi Vila kontseilari ohiek zigorra beteta dute jada. Gainerakoak 2021eko ekainean atera ziren espetxetik, Espainiako Gobernuak onartutako indultuari esker; hala ere, jarraitzen dute zigorrak finkatutako kargugabetzeekin, Oriol Junqueras lehendakariorde-ohiak 2031ra arte, adibidez.
Irakurketa berriekin, gerta liteke zigorrak kendu beharra, eta berriz ere hautagai gisa aurkeztu ahal izatea. Hala ere, izan liteke eragozpenik ere bide horretan PPk, Ciudadanosek eta Voxek indultuen aurkako helegiteak jarrita dituztelako eta onartuko balira, Proces-eko mandatariak espetxera itzuli beharko luketelako.
Proces-eko epaiketan bost pertsona sedizio delituagatik bakarrik zigortu zituzten: Jordi Sànchez, Jordi Cuixart, Carme Forcadell, Josep Rull eta Joaqim Forn. Gerta liteke absolbitzea, baina gerta liteke, halaber, orain desordena publikoagatik zigortzea, eta orduan 9 urteko espetxe zigorrari aurre egin behar izatea. Horrelako zigor berriek, dena den, helegite berriak ekarriko lituzkete, epaiketa berri bat eskatuz adibidez, kargu berriekin defentsa beste era batera antola zitekeelako.
Atzerrian diren Carles Puigdemont, Toni Comín, Clara Ponsatí eta Lluís Puig agintari ohiei ere eragiten die erreformak. Espainiaratzeko euroaginduak egin dituen Pablo Llarena epaileak adierazi du euroagindu berria bideratuko duela Puigdemont, Comin eta Puin-gen aurka diruaren erabilera bidegabea eta desobedientzia delituetan oinarrituta. Bitxia da, zeren eta Puigdemont Alemanian atxilotu zutenean 2018an, Alemaniako justiziak ez zuen estradizioa onartu matxinada delituagatik, baina ireki zion atea erabilera bidegabeagatik onartzearena; azkenean, Llarenak atzera egin zuen eskaeran. Orain, Llarenak funtsen erabilera bidegabean jarriko du ahalik eta indarrik handiena, desobedientziak ez baitu kartzela zigorrik. Eta aurretik zehaztu den gisan, diruaren erabilera okerrarenean ere zigorrak asko txikitu dira.
Ponsatiren aurka sedizio delitua besterik ez dago, beraz, nahi duenean itzuli liteke. Llarenak desobedientzia ere egotzi diezaioke, baina delitu horrek kargugabetze zigorra besterik ez du. Marta Rovira Suitzan dago erbesteratuta eta haren kontrako estradizio eskaerarik ez dago, baina oraindik matxinada delituagatik auzipetua dago, nahiz eta proces-aren epaiketan delitu hori baztertu zen. Ponsatiri bezala, Llarenak desobedientzia leporatu dio, eta Rovirak adierazi du aztertuko duela egoera berria zein den eta horren arabera jokatuko duela.
Oro har, erreforma honek asko mesedetzen ditu proces-atik auzipetutako goi karguak, baina Irídia eta Alerta Solidaria elkarteek salatu dutenez, ez da berdin gertatzen manifestazioetan atxilotutakoekin. Bi elkarte horien ustez, desordena publikoaren delituaren erreformak manifestazio eskubide urra dezake eta mugimendu sozialen aurkako errepresioa erraztu dezake. Diotenez, gaur egun ohikoa da desordena publikoetako zigorretan 1 eta 2 urte arteko espetxe zigorrak izatea, eta beraz, espetxera ez joan behar izatea –zigorra 2 urtetik beherakoa bada ez dago espetxera joan beharrik–. Aurrerantzean, ordea, hori alda daiteke, delitu horren gutxieneko zigorra 1 eta 3 arteko espetxe zigorra izan daitekeelako.
Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.
Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]
Esan ohi da uda sasoia parentesia dela politikan. Agian politikaren ikuspegi instituzional hutsa duenak pentsatuko du horrela, baina oraindik ere amaitzear den aurtengo udak eman digu zer aztertu.
Uda sasoia hasteko zela osatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia... [+]
Salvador Illa Generalitateko president izendatzeko oinarrietako bat PSC-ERC arteko ituna izan da. Ez da itun subiranista inondik ere, baina hainbat alorretan ate berriak zabal litezke, ohikoa den PSC-PSOEren balaztaren estrategia politikoa berriz ere nagusitzen ez bada,... [+]
Baratzerako udako nagiak astindu ditzagun. Lehen udazkenean izaten zen sagardoaren txotx denboraldiaren hasiera, orain neguaren zilborrean izaten dugu. Ezagun katalanen bat duen edozeinek pentsa dezake sagardo gozoa calçot tipula erreekin dastatzeko atzeratu eta sortu... [+]
Irailarekin batera badator ikasturte berriaren hasiera eta milaka haur eta nerabek ikastetxeetarako bidea hartuko dute berriz ere, batzuk pozik, beste batzuk ez hainbeste, baina denek euren azterketak eta lezioak motxilan dituztela. Beste hainbeste espero zitekeen euskal... [+]
Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]
2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.
Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]
2017ko erreferendumaren harira, U-1aren auzi judizialean diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortutakoei ez zaie Amnistia Legea aplikatu behar, Espainiako Auzitegi Gorenaren esanetan. Puigdemonti ez ezik, Junqerasi, Romevari, Bassari eta Turulli ere eragiten die ebazpenak.
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Telefono-konpainiek serieko gurasoen kontrola nahitaez sartu behar dutela arautu du Espainiako Gobernuaren lege berriak. Legea aurrerapausotzat jo du kooperatibak, baina azpimarratuta ez duela ezertarako balioko gazteek hezkuntza digital egokia jasotzen ez badute.
Setio egoeran bizi gara euskaldunok eta katalanak Espainiako Estatuan, eta gainera ez dugu horren kontzientzia argirik, uste dut. Katalunian hori oso nabarmena izan da azken hauteskundeetan eta ondorengo egoeran.
Benetan aztertzeko modukoa da gertatu dena: Espainiako botere... [+]
ERCk hamahiru parlamentari galdu ditu joan den igandeko hauteskundeetan eta barne krisia ate joka du. Pere Aragonés Generalitateko jarduneko lehendakariak dimisioa aurkeztu du dagoeneko eta lehen lerrotik erretiratuko dela iragarri du.