Zientzia Museoa, Ekogunea eta Arotz Enea itxiko ditu Kutxa Fundazioak

  • Hiru erreferentzia gune garrantzitsu dira Gipuzkoan eta, fundazioak jakinarazi duenez, haietan egiten diren jarduerak Donostiako Tabakaleran dagoeneko duten 5.600 metro koadroko espaziora eramango dituzte. 2001ean ireki zen Zientzia Museoa 2023an itxiko da.


2021eko urriaren 29an - 13:32
Azken eguneraketa: 15:38
Eureka zientzia museoa 2023an itxiko da. (Arg.: Donostiako Udala)

 

Kutxa Fundazioak prentsa oharrean jakinarazi duenez, berregituraketa hau 2030 Plan Estrategiko berriaren barruan sartzen da. Ondorioz, “Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, Tabakaleran, izango duen presentzia “birformulatu eta indartuko” dute. Kutxa Fundazioaren gune hori diziplinarteko ezagutza sustatzeko birpentsatuko da, “gizartea eraldatzen lagundu dezan, arte, kultura, zientzia eta teknologian oinarrituta, lurraldeko ezagutza eta berrikuntza-ekosistema zabalaren eskutik”.

Ekoguneari dagokionez, ez du informazio zehatzik eman, baina azaldu du beste eragile batzuekin batera ari dela bertan zerbait egiteko. COVID-19a hasi zenetik itxita dago Nafarroan duen Arotz Enea udaleku-etxea, eta orain behin-betiko itxiko da. Donostiako Kursaaleko kuboetan garatzen diren ekimenek eta programek, aldiz, aurrera jarraituko dute.

Kutxako zuzendari nagusi Ander Aizpuruak jakitera eman duenez, “Kutxa Fundazioak erabaki du erakundea eraldatzeko unea dela, Gipuzkoa eraldatzeko eragile gisa duen zeregina indartzeko, hots, Gipuzkoa kultuagoa, sortzaileagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa izan dadin erantzunak sustatu eta laguntzeko, pentsamendu kritikoan eta konpromiso kolektiboan oinarrituta”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutxa
Tabakaleran diziplina anitzeko ‘Atenea’ espazioa zabalduko du Kutxak 2026an

Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dituen 6.300 metro koadroak erabiliko ditu Kutxa Fundazioak espazio berriarentzat eta 15 milioi euroko aurrekontua du proiektuarentzat. 2026ko udazkenean ireki asmo dute Atenea, eta hori baino lehen itxiko dute Miramongo... [+]


Euskaltelek Xabier Iturbe izendatu du presidente, Kutxabanken pribatizazioan rol garrantzitsua izan zuena

Iturbe Kutxa enpresa gipuzkoarreko lehendakaria zen, Kutxabank pribatizatu zenean. Finantza zuzendaria izan da Euskaltelen, eta azken urteetan Kutxabankeko presidenteorde lanetan aritu da.


2018-10-31 | ARGIA
EH Bildu Kutxaren patronatuan sartuko da, banku fundazioa sortu zenean uko egin ostean

Koalizio abertzaleak lau ordezkari izango ditu Kutxaren patronatuan, Gipuzkoako Batzar Nagusietan daukan ordezkaritzari dagozkionak. Hamabi eserleku ditu Kutxaren patronatuak eta Elkarrekin Podemosek ere ordezkari bat proposatu du, Kutxaren gobernu-organoa berritzera doan... [+]


Kutxak ez ditu bere gastuak ordaindu Tabakaleran ia bi urtez, EH Bilduren arabera

Kutxa Fundazioa Tabakaleran edukitzen ari den jarrera “guztiz desegokia” salatu du EH Bilduk. Finantza erakundea ia bi urtez ezer ordaindu gabe egon da kultura garaikideko zentroan, Amaia Almirallek salatu duenez.


Nola bihurtu ekosistema oraingoz puzzlea dena

Pasa dira gaizkiulertuak, murrizketak, dimisioak, paralisia, obrak eta beste hainbat gorabehera: aste honetan zabalduko ditu ateak Donostiako Tabakalerak, kulturgune dinamiko izateko asmoz. Ontzia edukiz beteko duten erakundeen aukerak aztertu ditugu.


2015-04-22 | Igor Agirre
Xabier Iturberen izendapenaren aurkako auzia itxi du epaileak

Donostiako Lehen Instantziako Zortzigarren Epaitegiak atzera bota du EH Bilduk Xabier Iturbe Kutxako presidente izendatzeko prozeduraren aurka aurkeztutako salaketa. Epaileak ebatzi duenez, Iturbe Kutxako presidente berri izendatu zuen batzarraren erabakia atzera botatzeko... [+]


2015-03-25 | Igor Agirre
Iturbe epaitegian Kutxako presidente izendapenaz azalpenak emateko

Kutxako presidentea aukeratzeko prozesuan izandako ustezko irregulartasunen inguruan azalpenak emateko deklaratu du Kutxaren Presidente Xabier Iturbek epaitegian. 2012ko batzarrean aukeratu zuten presidente. Hautaketa prozesuan gorabehera handiak izan ziren eta EH Bilduk... [+]


2015-03-03 | ARGIA
Gipuzkoako enpresariek lobbya aurkeztu dute: Gipuzkoa Garaile

58 pertsonako taldeak Gipuzkoa Garaile ekimena abiatu du. “Gizarte zibiletik sortutako ekimena da, etorkizuneko erronkei hausnarketa kolektiboa egitetik sortu da”, adierazi dute.


Kutxabankek 100 milioi euro itzuli beharko dizkie HMEI aplikatutako familiei

Hipoteka maileguen erreferentzia indizea (HMEI) aplikatzeagatik jarri dizkioten salaketek aurrera eginez gero, Kutxabankek 100 milioi euro itzuli behar dizkie kaltetuei, HMEI Stop Gipuzkoa plataformak egindako kalkuluen arabera. Indize hori 2013an desagertu zen, baina entitateak... [+]


2014-10-27 | ARGIA
11 lagunek zuzenduko dute Kutxa banku fundazioa

Aurrezki kutxa izateari utzi eta banku fundazio bihurtu da Kutxa. Batzar orokorra desagertuta, 11 kideko patronatuak zuzenduko du erakundea.


2014-10-24 | ARGIA
Protesta artean ekin diote Kutxa banku fundazio bihurtzeko batzarrari

Kutxabank “publiko eta soziala” aldarrikatzeko mobilizazioak deitu dituzte hainbat eragilek ostiral honetarako.


Inertzia alderdikoietatik haragoko Kutxa

Kutxaren zuzendaritzak erabaki du batzar orokorrean ez eztabaidatzea Gipuzkoako Aldundiaren proposamena, Kutxa banku arrunt bilakatzea lekarkeena. Eskaria EH Bilduren ildoko Kutxako kontseilari orokorrek egin zioten Xabier Iturberi, Administrazio Kontseiluak proposamena... [+]


Xabier Iturbe Otaegi
"Ez gaitezen engaina, Kutxan alderdiak eta sindikatuak daude, eta berdin segituko du"

Urriaren 24an Kutxaren batzar orokorrak banku fundazio bihurtu ala ez bozkatuko du. Erabaki garrantzitsu horren aurretik bildu gara finantza erakundeko lehendakari Xabier Iturbe Otaegirekin (Pasaia, 1963), Kutxak eta Kutxanbankek hartuko duten norabideaz galdezka.


Iturbek onartu du Kutxako patrono izateko Batzar Nagusien proposamena ez dela loteslea

ARGIArekin izandako elkarrizketan (2434. zenbakian argitaratuko da) Xabier Iturbe Kutxako lehendakariak onartu du banku fundazioan aginduko duten patronoak legez ezin dituztela Gipuzkoako Batzar Nagusiek izendatu, baina hala izan dadin “mekanismoa” sortu dutela... [+]


Eguneraketa berriak daude