Ziburuko IV. Euskal Liburu eta Disko Azokak badu eguneko egitarau zehatza

  • Baltsan Elkarteak eta ARGIA hedabideak antolatzen dute Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka  ekainaren 3an, Euskal Irratiak, Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Kultur Erakundea eta Ziburuko herriaren partaidetzarekin. Larunbatarekin, herriko plazan, aterpe pean, goizean 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 15:00etatik 19:00etara egingo da azoka. Hemen egitarau osoa.

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

2023ko maiatzaren 19an - 11:58
Azken eguneraketa: 2024-01-08 10:16

10:00. Irekitze ekitaldia: hitzaldia, Luzien Etxezaharretari omenaldia.

10:15. Zubiburu mahai-ingurua. Bi editorek parte hartuko dute: Luzien Etxezaharreta (Maiatz) eta Leire Lopez Ziluaga (Susa).

11:00. Makilakixki haurren ikusgarria, Iturri zaharrean, Maddi Zubeldia eta Bernadette Lurok emanik. Helburua da Ziburuko eskola guztietako haurrei euskaraz aritzeko parada ematea, edo bederen aditzeko eta kantatzeko, eskolatik kanpo.

11:30. Aurkezpena: Ño komikia (ARGIA), Eli Pagola, Maitane Gartziandia.

12:00. Aurkezpena: Maite Idirin, herrigintzan kantuz saiakera (UEU), Ur Apalategi Idirin, Jokin Apalategi, Paulo Iztueta.

12:30. Zirriborroka saioa: komikia eta bertsoa uztartzen dituen bat-bateko emanaldi eta balentria artistikoa. Marrakatue eta Aitor Txantxerina ariko dira marrazten, Unai Iturriaga eta Maddalen Arzallus berriz, bertsotan.

13:00. Eguerdiko pausa. Kaskarotenia ikastolak taloak salduko ditu.

14:00. Kontzertu laburra: Peio Erramuzpe (Usopop)

15:00. Arratsaldeko birzabaltzea.

Aurkezpena: Euskal Prentsa erakusketa, Etxepare lizeoko adar profesionaleko 2.eko ikasleen eskutik.

Kontzertu laburra: Adrian Perez (Balio Dute).

15:30. Umorezko saioa: Maryse Urruty autore eta antzerkilariak bazkal ondoko nagitasuna inarrosiko du bere umore zorrotzaz.

16:00. Aurkezpena: Nostalgia ez da salgai Ipuin bilduma (Maiatz), Xan Idiart.

16:30 Kontzertu laburra: Patxuko Nice (Baga biga).

17:00 Aurkezpena: Bichta Éder nobela (Elkar), Eneko Bidegain.

17:30 Aurkezpena: Petrokalipsia itzulpena (Txalaparta), Antonio Turiel. Joseba Barriola Zabaleta itzultzailea eta Garazi Arrula Ruiz editorea

18:00 Aurkezpena: Haragizko erreformak olerki bilduma, (Pamiela), Mari Luz Esteban.

18:30 Kontzertu laburra: Ixabe (Maitakultura).

19:00 Azokaren hestea.

20:00 Kontzertua: Adar taldea. Arnaud Bibonne gaskoiak eta Maider Martineau Zubieta euskaldunak osatzen duten folk taldeak boha, podoritmia, alboka, trikitia, panderoa eta kantua elkartuz bizitasun eta energiaz beteko dute plaza.

Egun osoan, Herriko Etxeko sartze edo patioan, ikastoletan egin bi erakusketak izango dira ikusgai: bata, euskal prentsari buruzkoa, Etxepare lizeoko adar profesionaleko 2.eko (DBH 4) ikasleek prestatua. Bestea, komikiekin osatuko da, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko 4.eko (DBH 2) ikasleen eskutik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Euskaltzaleen parte-hartze bizia nabarmendu dute Ziburuko Azokaren antolatzaileek

Euskara hutseko liburu eta disko azoka euskaraz “normalki, lasaiki eta naturalki” bizitzeko gunea bilakatu da. Urtez urte ekitaldiak aurrera egiten du eta euskaltzaleentzat ekitaldi garrantzitsuenetako bat bihurtu da, azokaren antolatzaileek nabarmendu dutenez... [+]


Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Zin degizut, euskara eta bagara

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka iragan da ekainaren 1ean, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkartuz herriko plazan. Euskara ala ezkara lelotzat zeukan bosgarren edizio horren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek: jendetza bertaratu da,... [+]


Kronika
Zin degizut, euskara eta bagara

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka iragan da ekainaren 1ean, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkartuz herriko plazan. Euskara ala ezkara lelotzat zeukan bosgarren edizio horren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek: jendetza bertaratu da,... [+]


Zubiburu mahai ingurua. Daniel Landart eta Arantxa Hirigoen
“Antzerkia emana izateko da, gordetzeko baino”


2024-05-31 | Euskal Irratiak
Maddi Zubeldia
“Ziburuko plaza euskararen arnasgune izatea erdietsi dugu azokarekin”

Berrogei argitaletxe eta diskoetxe, horietarik bederatzi berri, eta 120 salmahai bosgarren Ziburuko liburu eta disko azokan. Ekainaren lehenean ospatuko dute Baltsan elkarteak eta Argia hedabideak


2024-05-30 | ARGIA
Ziburuko Azokako kontzertuak: Lumi, Bloñ, Pelax eta Hegazkin

Argitaletxeez gain, diskoetxeak egonen dira Ziburuko Azokaren baitan. Horietariko batzuen sorkuntzak zuzenean deskubritzeko parada izanen da aurtengoan ere azoka.


2024-05-29 | Estitxu Eizagirre
Euskarazko 119 liburu eta disko berri eta 40 egile egongo dira larunbat honetan Ziburuko azokan

Urtean bertan argitaratutako lanak izaten dira protagonista Ziburuko Euskarazko Liburu eta Disko Azokan. 2024an argitaratu eta Ziburuko azokara eramango dituzten liburu eta diskoen zerrenda iragarri dute bertan egongo diren 33 liburu-argitaletxe eta 3 diskoetxeek. Era guztietako... [+]


Daniel Landart, kulturgilea
“Poeta naizen? Poesia sentimenduak dira, besteek erantzun beharko diote horri”

Elkarrizketa bat papereratzerakoan galtzen dira isilune eta esku keinuak. Pena da. Daniel Landart entzuten ari zela gogoeta hori zeukan kazetariak, eta gauza bera pentsatzen zukeen argazkilariak ere, ikusirik ondoko egunean esku keinuen argazki andana bidali ziola kazetariari... [+]


“Euskara ala ezkara”

Aurtengo Ziburuko Euskal Liburu eta Diska Azokaren aurkezpenean, irakurketa hau plazaratu dute antolatzaile diren Baltsan elkarteak eta ARGIAk. Baltsan elkartean, maiatzaren 7an.


2024-05-20 | Estitxu Eizagirre
Hauek dira Ziburuko 5. Euskal Liburu eta Disko azokan aurkeztuko diren liburuak

Ekainaren 1ean izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean antolatzen duten euskara hutsezko azoka, eta oparo dator bosgarren edizioa. Aurten 41 argitaletxe izango dira bertan (inoizko gehien) eta egitarauan ordu erdiro izango da ekitaldiren bat musikaz eta literaturaz... [+]


Eguneraketa berriak daude