Ekintzailetza sozio-ekonomikoko zenbait erakundek Euskal Herria Digitala manifestua aurkeztu dute gaur, Errenterian egindako ekitaldi batean. Aurkezpenean esan dutenez, "ziberburujabetzari buruzko eztabaidarako oinarriak jasotzen ditu. Kapitalismo digitalaren aurrean alternatiba bat eraikitzeko helburuarekin".
Manifestua babesten duten elkarteen artean honako hauek daude, albiste honen arabera: IPES, OlatuKoop kooperatiba taldea, TEKSarea, Iratzar fundazioa, Ipar-Hegoa elkartea, eta Manu Robles Arangiz Fundazioa. Baina atxikimimenduetara irekia dago manifestua, eta hemendik eskain dezakezu zeurea.
Aurkeztutako manifestua "abiapuntu bat besterik ez da", bultzatzaileen arabera, baina aurkezpenaren unean, honela dio euskarazko bertsioan (gazteleraz eta frantsesez ere aurkeztu dute):
MANIFESTUA
Azken hamarkadatan hainbat fenomeno azkartu dira: globalizazioa, prekarizazio globala, demokraziaren pribatizazioa, erregai fosilen agortzea, klima aldaketa, zaintzaren krisia… Guzti horren erdian teknologiaren garapen izugarriak jauzi kualitatibo bat eman du azken mendean. Horrek hainbat kezka piztu ditu dagoeneko mundu luze zabalean: nora garamatza digitalizazioak? Ze aldaketa ekarriko ditu demokraziara eta bere materializaziora? Lana eta hezkuntzaren esparruak aldatuko ote ditu? Digitalizazioak zer ondorio izango ditu iraunkortasunaren aldetik? Gizakiaren harremantzeko moldean aldaketa bortitz baten aurrean ote gaude? Finean, gizateria aldatuko duen garaiko jauzi baten aurrean ote gaude? Manifestu hau plazaratzen dugunok uste dugu erronka digitala XXI. mendeko erronka nagusietako bat dela. Baina ez gara teknofiloak, ezta teknofoboak ere. Teknologia elite finantzieroen alde erabili daitekeela uste dugu, baina baita jendartearen zerbitzura egon daitekeela ere. Auzia oso konplexua da, eta gutxienez, lau esparruetan eragiten du: demokraziaren esparruan, lanean, hezkuntzan eta gizakian berarengan.
Demokrazia digitala
Digitalizazioak botere politikoaren saretze, lan egiteko modu, gobernugintza eta erakunde lokal zein pribatuen nolakotasunean eragina izan du, gizartearen egitura bera aldatuz. Teknologiak merkatuan zein herritartasun kudeaketan zerbitzu efiziente eta gertukoak ekarri ditu, baina aldi berean, datuen pilaketan oinarritutako kapitalismo globala indartu dute, egitura digitalak pribatizatuz.Teknologia berriek, eta arrakala digitalak, batez ere, gizartearen eta egungo demokrazia eta herritartasun ereduetan dute inpaktua, herritar eskubidedun erabakitzaile izateko baldintza bilakatu baita. Beraz, baliabide eta zerbitzu digitalak komunak izatea ezinbestekoa da: merkatuen zerbitzura baino, jendartearen zerbitzura egongo den teknologia izanik.
Lana eta robotizazioaren gaineko hausnarketa
Azken urteetan, kapitalak mozkinak handitzeko diru publikoarekin gidatutako digitalizazioa azkartu du, monopolio teknologikoa indartuz, plataforma kapitalismoa hedatuz, lanpostuen galera eta lan baldintzen kaskartzea areagotuz, langileen gaineko kontrola zorroztuz, arrisku psikosozialak biderkatuz… Hori gutxi balitz, Industria 4.0 egitasmoak arlo erreproduktiboa edo zaintza itzalean utzi du, automatizazioa eremu produktibora soilik bideratuz. Alor honetan ere, tresna eta prozesu horiek bizitza duin eta kolektiboen mesedetan jarri behar liratekeela uste dugu, robotizazioa zaintza lanen eremura ere zabalduz, automatizazioa lan orduen murrizketekin uztartuz.
Hezkuntzaren digitalizazioa
XX. mende amaieratik sakoneko eraldaketa batean murgildurik dago hezkuntza, bi ardatzen gainean: konpetentzia eta gaitasunetan heztea. Digitalizazioa eskoletara iritsi da eta eredu zaharraren pilareak kolokan jarri dira, IKTen garapen eta zabalpenekin. Edukien transmisioa hankaz gora jartzeaz gain, ingurunearekin harremantzeko bide eta lengoaia berriak ekarri ditu horrek, gazteen garapen kognitiboan eta heldutasun prozesuan oraino ebaluatzen zailak diren ondorioekin. Hezkuntzaren esfera digitala orokortu eta kezka berriak suertatu dira, adibidez, ingurune digitalaren subjektuari eta hezkuntzarako eskubidea bermatzeari dagokionean. Digitalizazioak erronka zaharrei erantzuteko galdera berriak planteatzen ditu hezkuntzan ere.
Humanitate digitalak
Konputazio teknologien eta humanitateen diziplinen arteko gurutzaketa du humanitate digitalak oinarri. Modako terminoa izan arren, korporazio erraldoiek erabilia, Euskal Herritik eginda eta pentsatua izango den kontzeptuak posibilitate handiak dituela iruditzen zaigu. Auzi honek sakon interpelatzen gaitu: zer suposatzen du ezagutza, sorkuntza eta kultura baliabide eta ahalmen teknologiko berri eta aldakorretatik pentsatzeak? Zer inplikazio ditu subjektibitate prozesuetan? Zer inplikazio memoria, historia, ondarea, hizkuntza, hezkuntza eta ikerketa esparruetan? Galdera deserosoak egiten bultzatzen gaituen eremu zabal honek azpiegitura teknologiko eta energetikoaz, ikerketa eta ezagutzaren muga eta zerumuga etikoaz, sorkuntza eta sortzaileez, informazioa gorde eta interpretatzeko erabileraz, eta beste hainbat erronkez pentsatzera eramaten gaitu.
Zer egin?
Lau esparru hauek kontuan hartuz, egitasmo honekin auzi honen erronka mahaigaineratu eta eztabaida irekitzea da gure helburua. Subiranotasunean eta demokrazia erradikalean oinarritutako gizarte baten zerbitzura dagoen teknologia batean pentsatu nahi dugu. Izan ere, teknologia ez da neutrala, noren eskutan dagoen eta noren mesedetan jarri den badakigu, baina ez dugu uko egiten prozesu hau gure alde jartzeari, bizitza duina helburu duen jendarte baten alde borrokatzeko. Beraz, kapitalismo digitalaren aurrean alternatiba bat pentsatu eta irekitzeko deia egiten dugu, alegia, eztabaidaren gako nagusiak aztertu, mahaigaineratu eta ekintzarako proposamenak egingo dituen sare bat artikulatzeko gonbita egiten dizuegu.
> Gehiago jakiteko: https://euskalherriadigitala.eus
Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]
Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]
Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]
2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]
Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]
Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]
ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak atxikimendu kanpainarekin.
Matx, tokiko kirolaren sare soziala, atzo jarri zen martxan. Urte hasieran app mugikor gisa jaio ondoren, orain Mastodon azpiegituraren gainean berregina azaldu da. Tokikom tokiko hedabideen sareko kirol albisteen biltegi gisa ageri da webgunea orain nagusiki,... [+]
EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software libreko sistema eragileen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzea eskatuz. Aurrera atera den EAJ-ren eta PSE-EE-ren osoko zuzenketan ez da jasotzen... [+]
X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]