Baliteke erreka baten ondoan egindako ibilaldiren batean, zurtoin edo landare baten muturrean, “botoi urdin distiratsu” bat ikusi izana. Baliteke ere, zer ote zen jakinminez, bertara inguratu izana... Eta, gertutik ikustean, harriturik gelditu: ba al da bada zeru koloreko kakalardorik gure lurrean? Sarritan, urruneko faunaren distira, kolore eta aniztasunez beteriko dokumentalak ikusten ditugu, baina halako bitxirik gure artean badagoenik…! Jakina, txikia da, baina bitxiek horrelakoak izan behar omen dute.
Taldea: Ornogabea / Intsektua
Neurria: 8 mm inguru.
Non bizi da? Ur-lasterren ertzetako landaredian, edo gertu.
Zer jaten du? Ez dakigu, bere biologia oso gutxi ezagutzen baita.
Babes maila: Europan babestua.
Hoplia coerulea bizimodu interesgarriko kakalardo bat da, koleopteroen ordenakoa. Intsektu talde horretako 300.000 espezietik gora ezagutzen ditugu. Maiatza eta abuztua bitartean ikusi daitezke espezie horietako helduak, aktibotasunean egun osoan. Intsektu helduak diren tarte horretan izan ezik, lurrazpian bizi dira, hau da, larbak direnean. Maiatza inguruan arrak, erabat heldu eta gero, lurrazpitik atera eta landare edo lore baten muturrean jartzen dira emeen zain. “Borrokalaria” deitu diogu artikulu honen izenburuan, arrek ostikadaz bidaltzen baitituzte bere zain-lekua lapurtu nahi dioten arerioak (izenean daraman “hoplon” hori "arma" da antzinako grekeran). Horretarako, bere atzeko hanka indartsuak beti prest izaten dituzte ostikadak banatzeko. Horrela, ar indartsuenek behaleku onenak eskuratzen dituzte, eta lehiaketa horri esker espeziearen etorkizuna indarturik suertatzen da.
Zer jaten duen edo, hobeto esanda, zer ez duen jaten, ez dago batere garbi. Eta horregatik elikagai askoz elikatzen direnen multzoan sailkatu dute (polifagoen artean, hain zuzen ere).
Arrak urdin argiak dira, kolorazio urdin metaliko ikusgarrikoak. Emeak berriz, Natura jakintsuak gehienetan erabaki duen modura, kolorazio apalekoak dira, marroixkak, eta hori bere alde daukate beraien eta espeziearen biziraupena lortzeko. Emeen kopurua, halere, arren kopurua baino dezente txikiagoa izaten da (batzuen ustez, mila ar eme bakoitzeko!). Ar ugaritasun hori engainagarria suertatu daiteke, oso azalera txikian asko ikusi baitaitezke, kontzentrazio jokabidearen eraginez. Bere hedapen mapak espeziearen urritasuna adierazten du: Frantziako Estatuko beheko erdia eta Iberiar Penintsulako ipar-ekialdea, Asturiastik hasita (Leonen ere ba omen da aipurik). Badirudi Suitzan ere aleren bat aurkitu dela. Hala eta guztiz ere, zaindu beharreko espeziea da, argi eta garbi.
Ederrak dira benetan arrak eta, tamalez sarritan gertatzen den bezalaxe, edertasun hori zorigaiztoa izan ohi da beraientzat, orratz batek zeharkatuta bildumazaleen koadroetara eraman izan baititu, asko eta asko.
Ur-lasterren inguruan aurkitzen da beti, normalean ibai eta erreka ertzetako landaredian. Leku horiek, sarritan, aldaketa eta degradazioa pairatzen dituzte, eta horrek kakalardo eder honentzako ondorio txarrak ditu.
Gaur egun Lur planetan bizi diren intsekturik handienek 30 cm inguruko tamaina izan dezakete, gizaki baten seiren bat, gutxi gorabehera. Horien artean daude tximeleta eta sits erraldoiak edo kakalardo potoloak. Halako izaki harrigarrien aurrean nola bada erreparatu lau... [+]
Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]
Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]
Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]
Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]
Badira hainbat espezie arrandegietan beti egotera derrigortuak diruditenak. Haien arteko arrain batek dirdira berezia du, urrezko koroarekin begiratzen baikaitu: urraburuak (gazteleraz ere, ezaugarri berari men eginez, dorada-k). Ondoan haien artean anaiak diruditen sorta dago,... [+]
Gaua da. Zuhaitzetan geratzen diren hosto gutxien artetik igarotzen da ilargiaren argia. Isiltasuna da nagusi. Txoriak sasi artean daude, babestuta lo, lo-edo. Baina bat batean zerbaitek kolpatu du sasia. Txori gehienak izutu diren arren, izoztuta bezala geratu dira, isilik... [+]
2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]
Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]
Antzinako greziar eta erromatarrek izaki mitologikotzat zituzten animalia hauek, itsas hondoan jaio eta hazi ostean, lehorreko zaldien tamainara heltzean, Neptunoren gurditik tiratuko omen zuten. Urrutian ikusten omen zituzten, olatu tontorretan jauzika.
Badoaz basoak kolorez aldatzen, haizea hozten eta egunak mozten. Badator negua, eta lur lehorrean ageri da; baita itsasoan ere. Animalia migratzaileak hasi dira hegoalderanzko bidean, eta zerutik kurriloak hegan pasatzen diren bitartean, itsasotik zerea doa, ur epelagotara... [+]
Sardina bat... bi sardina... topatu ziren...
Atlantikoan, Mediterraneoan, Indikoan, Pazifikoan… Gauez bada, 25-55 metroko sakoneran; egunez sakonago, 100 metrorainokoan, harrapariengandik babesteko.
Ürx’aphal bat badügü
herrian trixterik,
Nigarrez ari düzü
kaloian barnetik,
Bere lagün maitiaz
beit’izan ützirik:
Kuntsola ezazie,
ziek adixkidik.
Atal honetan behin baino gehiagotan aipatu izan dugu izaki txikien munduan (gurean bezalaxe) itxurak okerrera eramaten gaituela, sarritan. Eta gaur dakarkigun laguna horren adibide garbia da, animalia gutxi izango baita Lurrean itxura ahulagoa edo kalteberagoa duenik. Horrez... [+]
Bi argazki aterako dizkiogu gure memoriari: batak Nafarroako Bardeetara eramango gaitu. Bertan, hautsez beteriko pista baten aldamenean, belar luzez osaturiko zelaitxo bat aurkituko dugu. Argazkiak erakutsiko du herpetologo gazte bat bertan barneratzen: begiak erne, zer ikusiko... [+]