"Erregimenaren indarrek" Nafarroako Gobernuaren "iniziatiba" mugatu nahi dutela kritikatu du sindikatuak, eta ez da harritu "aldaketaren kontrako indarrak era horretan erreakzionatu izanaz", bai, ordea, Ezkerraren kasuarekin: "Askoz gehiago harritzekoa da Ezkerrak zerrenda bakarraren kontra horrela jotzea, ulertu beharrean neurri eraginkorra eta diskriminazioaren kontrakoa dela, gainera Espainiako estatu osoan Nafarroan baino ez dira langileak hizkuntzaren arabera banatzen".
LABen aburuz, "garaiz da oraindik erregimenaren indarrek eta Ezkerrak parlamentuan lor ez dezaten, eskolan, kalean eta Administrazioan lortu ez dutena".
"Nafarroan, XXI. mendean, alderdi batzuk prest daude pertsona elebidunak eta hirueledunak bereizteko, historikoki jendea erlijio, arraza, gizarte edo genero arrazoiak erabiliz diskriminatu izan den bezala", kritikatu du LABek.
Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean atera da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta