Zero zabor eredurantz ala errausketarantz?

  • Instituzio hurbilenetan garatuko diren politiken norabidea erabakiko da bihar: herri bakoitzeko etxe bakoitzeko sukalde bakoitzean izango du eragina bozketak.  Hauteskunde kanpainako kinielak albo batera utzi eta bost gai giltzarritan jokoan dagoena jaso du ARGIA aldizkariak: hondakinen kudeaketa Gipuzkoan, euskararen plana Araban, lurralde garapena Urdaibain, udalen zorpetzeko eskubidea Nafarroan eta aurrezki kutxen etorkizuna Hego Euskal Herrian. Hondakinen kudeaketari buruzko analisia da hau.


2011ko maiatzaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Atez atekoa

Herritarrek sortzen dugun zaborraren gestioa garrantzi handiko gai bihurtu da udaletan eta aldundietan. Gipuzkoan berebiziko intentsitatea izan du eztabaida horrek, batez ere Txingudin errauste planta egiteko proiektua hasi zenetik eta Gipuzkoako Aldundiak ere bere hondakinen planean errausketa aurreikusten duenetik.

Gipuzkoan 2002an onartu zen hondakinen plana (PIGRUG). Europako zuzentarauetan nagusi den definizioarekin bat egiten du plan horrek, eta hondakinak energetikoki balioztatu daitezkeen gai gisa hartzen ditu, besteak beste, intzinerazioaren bidez. Bilketa selektiboaren arloan ere sakontzen du. Esaterako, 2008an, plana berrikusi zenean, hondakin organikoa biltzeko proiekzioa handitu zen, “bosgarren kontenedorea” deiturikoa hedatu ahala. Dena den, zaborren bereizketa herritarren borondatearen eta ohituren esku uzten du sistema horrek, eta ondorioz, birziklapen maila apenas igo da martxan jarri den herrietan. Plan eta sistema horren aldeko dira Batzar Nagusietako EAJko, PSEko, PPko eta H1!-eko taldeak –gaur egun gehiengo dira–, udaletan ere nagusiki bilketa eta tratamendu sistema hori defendatzen dute alderdi horietako zinegotziek.

Erraustegi proiektuek berehalako oposizioa sortu zuten Gipuzkoan. Baina alternatibak ere jarri dira praktikan legealdi honetan, Zubietan egitekoa diren plantari aurre egiteko hain zuzen. Italia eta Kataluniako adibideak eredu hartuta, hainbat udalerritan zaborrak atez ate biltzen hasi dira (Usurbilen, Hernanin, Oiartzunen eta Antzuolan) eta beste zenbait herritan sistema bera jartzeko asmoa agertu dute. %80tik gorako birziklatze maila dakar zaborra anonimotasunik gabe biltzeak eta erraustegia bideraezin bihurtzen du, “zero zabor” ideiarekin bat eginez.

2010ean alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile ugarik Usurbilgo Ituna sinatu zuten, errausketaren kontra eta atez ateko bilketaren alde. Erraustegia ez eraikitzeko moratoria eskatu zioten Aldundiari eta “zero zabor” programa bat has zezala. Itun horretan kokatzen dira honako indar politikoak: Ezker abertzalea, Alternatiba, EB, Berdeak, Aralar, EA eta Zutik. Moratoriaren eskaera izango da, zalantzarik gabe, datorren legealdiko eztabaidagai nagusienetakoa eta erakunde publikoetako korrelazio politikoak baldintzatu ditzake.

Mankomunitateetan bataila

Hondakinak gestionatzeko eskumena udalena bada ere, auziak bete-betean harrapatu ditu mankomunitateak, sistema bat edo beste bultzatzeko ahalmena baitute. Udal bakoitzak erabakitzen du mankomunitateetan zein ordezkaritza eduki eta negoziaketek eta paktuek egundoko garrantzia dute. Horren adibide da, esaterako, San Marko Mankomunitatean izandako norabide aldaketa, legealdiaren amaieran PIGRUGaren aldekoak egin baitziren zuzendaritzako jabe.

Eskumenen kontua korapilatsua da ordea. Udalen autonomia zalantzan jarri izan dute errausketa defendatzen dutenek, hondakinak biltzeko eta tratatzeko ardura udalen gainetik dauden erakundeen esku utziz. Zentzu horretan, 2007an Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa sortu zuten Aldundiak eta mankomunitateek. Partzuergo hori ari da Zubietako plantako proiektuaren gurditik tiraka. Zubietako plantak 580 milioi euro kostako du, 260.000 tona zabor erretzeko gaitasuna izango du, eta bi kilometroko erradioan 25.000 lagun baino gehiago bizi da.

Kontuak horrela, hainbat fronte daude zabalik, eta gauza asko jokoan: konpostatze planta berriak eraikitzea; erraustegia finantzatzeko bankuekin sinatutako akordioaren baldintzak argitzea; atez atekoa sistema edo bosgarren kontenedorea ezartzea; mankomunitateen eta Partzuergoaren kontrola zeinen esku geratuko den... eta jakina, erraustegia eraiki edo moratoria onartuko den.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzuola
2024-12-10 | Jon Torner Zabala
Avanza autobus enpresari kontratua ez luzatzea eskatu dute Debagoieneko alkateek

Gipuzkoako Foru Aldundiak Avanza enpresarekin duen kontratua amaitzear denean, hura ez luzatzeko eta “zerbitzuan hobekuntzak” jasoko dituen kontratu berria onartzeko eskatu diote Debagoieneko alkateek.


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Meaka-Irimo herri plataformaren urtebetea

Batzuetan, mehatxua behar izaten dugu arriskuan dagoenaren garrantziaz jabetzeko. Eta mehatxu horren tamainaren araberakoa izaten da balizko erasoari erantzuteko barruan sentitzen dugun indarra. Konturatu orduko, zeure burua ikusten duzu lanean, buru-belarri, galtzeko arriskuan... [+]


2024-10-31 | Jon Torner Zabala
“Eskolak ezin dio heriotzaren gaiari bizkarra eman”

Iragan astean kontatu genizuen etorkizuneko hilerriaz gogoeta prozesua egin dutela Antzuolan, eta protagonista nagusietakoak umeak izan direla, Herri Eskolan heriotzaren bueltan 1980ko hamarkadaz geroztik egiten ari diren lanketaren ildotik. Hain justu, “hainbat urtetan... [+]


2024-10-23 | Jon Torner Zabala
Antzuola
Nolakoa eta norentzat izan behar du 30 urte barruko hilerriak?

Galdera potolo horren bueltako gogoeta parte-hartzailea egin dute Antzuolan (Gipuzkoa), eta oraintsu aurkeztu dituzte saio irekietan parte hartu duten herritarren ekarpenak. Helburuak izan dira, batetik, heriotzaren inguruko beldurrak eta ezezagutza gainditu eta gaiaz ahalik eta... [+]


2024-09-05 | Estitxu Eizagirre
Trekutz eguna egingo dute irailaren 7an Antzuolan

Meaka-Irimo herri plataformak antolatu du egun hau, Capital Energy multinazionalaren Trekutz proiektuaren aurka mobilizatzeko. Ekitaldiaren ondoren toka txapelketa, herri bazkaria, bertso saioa eta erromeria gozatuko dute Irimo eta Trekutzera igotzen direnek.


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Antzuolan 200 metroko haize errota irudikatu dute giza katean

Irimo mendian Cilda Energy SLU enpresak 200 metroko bi haize errota ezarri nahi ditu, Trekutz izeneko proiektuaren baitan. Dimentsioaz jabetzeko giza katea egin dute Antzuolan otsailaren 25ean, Meaka-Irimo herri plataformak deituta "berriztagarriak bai, horrela ez!"... [+]


2024-02-08 | ARGIA
Meaka-Irimo herri plataformak milaka alegazio aurkeztu ditu eta aerosorgailuen tamaina irudikatuko du herrian

Meaka-Irimo herri plataformak 3.022 alegazio aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Industria sailean, "Trekutz" izeneko proiektuaren aurka. Zera adierazi du: "Meaka-Irimo herri plataforman energia berriztagarriak behar-beharrezkoak direla argi dugu, baina ezin dira... [+]


Eskuz idatzita

Begi aurrean duzun hau eskuz dago idatzita, irakurle. Ordenagailuz idazten ditut normalean hemengoak, baina gaur gorputzak halaxe agindu dit, behar duela hemen bere arrastoa utzi, bere nekearen eta ezinen berri eman. Eta nor naiz ni gorputzari kontra egiteko, berak ere sufritzen... [+]


2023-11-06 | Estitxu Eizagirre
“Hausnarrean” liburuaren aurkezpenak Antzuolan, Urruñan eta hamar herritan

Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin... [+]


2023-10-06 | Estitxu Eizagirre
Josebe Blanco Alvarez "Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain" liburuaren egilea
“Guk, artzain bezala, bizi ditugun kezka, poz eta errealitateen lekukotasuna jaso dut liburuan”

Mendian, autoz kaletik orduerdira bizi den emakume artzain euskaldun-galegoaren eguneroko bizitzan nola eragiten dute gaurko munduan pil-pilean dauden gaiek? Klima larrialdia, berdez pintatutako kapitalismoa, basogintza, migrazioa, prekaritatea, begano mugimendua, elikadura... [+]


2022-12-30 | Garazi Zabaleta
Baserrira bisita bertsolariekin

2017ko urte bukaeran eman zuen ezagutzera Baserriko Uzta egitasmoa EHKOlektiboa elkarteak: urtaro bakoitzean Euskal Herriko baserri ekologiko eta txiki banatan kontzertuak iragarri zituzten orduan. Kulturaren eta musikaren bidez baserrietako ateak zabaldu eta beren errealitatea... [+]


2021-11-17 | Irulegiko Irratia
Aiherra-Antzuola eguna egin dute bi urteko geldialdiaren ostean

Bi urtez deus antolaturik geroz, berriz bildu ziren Aihertarrak eta Antzuolarrak azaroaren 13an, Antzuolan.


Eguneraketa berriak daude