Interes tasak %0,25 igoko ditu Europako Banku Zentralak uztailean, eta lehen aldiz hamaika urtetan zorra erosteari utziko dio. Prezioen gorakadari aurre egiteko neurria dela argudiatu dute bankuaren agintariek, baina horrela izango al da?
“Bere moneta politikaren ildoari jarraituz, Gobernu Kontseiluak aurreikusi du EBZren interes tasa ofizialak igotzea 25 puntu basiko uztaileko batzarrean”. Halaxe iragarri du Europako Banku Zentralak interes tasak igo eta hamaika urteko ibilbidearekin amaituko duela, interes negatiboak eskaintzeari utzi eta zor erosketa masiboen politika abandonatuz. Arrazoia? Inflazioa.
Azaldu dutenez “aurreikuspenek erakusten dute inflazioa nahi baino maila goragotik mantenduko dela denbora batez”, eta moneta politika horren “normalizazioa” prezioak jaitsarazteko aldagaietako bat direla diote.
Zehazki, uztailean %0,25 igoko ditu interes tasak EBZk, eta irailean beste igoera bat egingo du. Erakunde horren arabera, Europar Batasuneko urteko inflazioa %6,8koa izango da 2022an eta uste dute 2023an %3,5era eta 2024an %2,1era jaitsiko dela.
Christine Lagarde EBZko presidenteak egungo Europako testuinguruan kokatu du neurria, eta esan du “Errusiak Ukrainari egindako eraso injustifikatuak” are ziurgabetasun handiagoa ekartzen duela europar ekonomian. Hortaz, uztailaren 1etik aurrera zorra erosteari utziko dio eta Mario Draghiren garaian hasitako diru politika hedatzailearekin amaituko du europar bankuak.
Zergatik ez duen balioko
Espero zen horrelako neurri bat, eta azken asteetan adituak aritu dira hori aztertzen. Gainera, AEBetako erreserba federalak ere %0,5 igo ditu interesak, eta azken 22 urtetako igoerarik handiena egin du. Baina balioko al du horrek hiru hamarkadotan izandako prezioen garestitze handienari aurre egiteko?
Mikel Zurbano ekonomialariak ARGIAn azaldu digu “ohiko ikuspegi liberalarekin” ateratako ondorioa dela hori, baina “interes tipoak emendatzea edo soldaten igoerak mugatzea, sozialki bidegabeak izateaz harago, ez dira neurri eraginkorrak prezioen hazkundeari muga jartzeko”.
Izan ere, ekonomialariaren arabera, igoera horren sorburua eskaintza da: dela petrolioaren prezioak lehertu direlako, beste energia arloko lehengaien prezioak ere igo direlako, edo pandemiaren ondoren balio kateetan arazoak izan direlako. Baina baita enpresa eta oligopolio handiek gehiegizko etekinak izan dituztelako ere; horiek ari dira “prezioak akuilatzen”.
Isidro Esnaolak Gara egunkarian idatziriko analisian dio interes tasek prezioen gorakada gelditzeko gaitasunik ez izateaz gain, “handitu” ere egiten dutela igoera hori, eta Turkia jarri du horren adibide: “Tasa altuek ez dute lortu bizitzaren garestitzea apaltzea”. Hortaz, ondorio bat atera du analistak: “Balio edo ez inflazioa jaisteko, erabakia hartuta dago. Garrantzitsua da egoera kontrolatzen den itxura ematea”.
Europako Banku Zentralak interes tasak jaitsiko ditu ostegun honetan, bi urtetako etengabeko gorakadaren ondoren. Diruaren garestitze edo merkatzeak zuzeneko eragina du Euriborrean eta herritarrek ordaindu behar duten hipoteketan. Baina nola nabarituko da aldaketa hori?
Erreserba Federalak interes-tasak bere horretan uztea erabaki du urtebetean lehen aldiz, orain arte etengabeko igoera egin eta gero. Argudio nagusia inflazioa jaitsi egin dela da, baina atzean badaude mamu gehiago, hala nola, atzeraldi ekonomikoa eragitea eta AEBetako finantza... [+]
Europako Banku Zentralak interes tasak puntu erdia igo eta %3,5ean jarri ditu. AEBetako Silicon Valley bankuaren kiebraren ostean zalantzak zeuden Frankfurtek zer egingo ote zuen, baina inflazioa jaitsiarazteko jarritako bideorriari eutsi dio, eta krisi ekonomikoaren kostua... [+]
Neurri progresibo eta eraginkorrak hartzeko ohartarazi dute EBZren blog batean hainbat ekonomialarik; bestela, murrizketa gogorrak egin beharko dira etorkizunean, edo inflazio altuari apropos eutsi, herrialdeen irabaziak zorraren gainetik mantentzeko.
Europako Banku Zentralak %2ra igo du ditu interes-tasak. Azken hilabeteetan hirugarren aldiz jarraian igoera handi bat egin du, inflazioari aurre egin nahian. Horrek, baina, hipoteketan eta herritarren poltsikoetan eragiteaz gain, atzeraldi ekonomikoa sor dezake aditu askoren... [+]
Diruaren merkatuko prezioa, interes-tasa, etengabe ari dira igotzen mundu osoko banku zentralak, baita Europan ere. Europako Banku Zentralak (EBZ) hainbat urtez dirua kasik doan eman ondoren, %0,50 igo zuen tasa hori uztailean eta %0,75 irailean, inoizko igoerarik handiena.
Europako jendartearen gehiengoa pobretu egin dela diote azken urteotako datu eta estatistika guztiek. Europako Banku Zentralak eta antzeko erakundeek darabilten politika ekonomikoak zerikusi zuzena du horrekin; eta desberdintasun soziala gehiago handituko da ondare apur baten... [+]
Espainiako Bankuko gobernadore Pablo Hernández Cosek Barakaldoko BECen egindako ekitaldi batean adierazi du Europako Banku Zentralak interes tasak %2,25 eta %2,5 artean igoko dituela aurreikusten ari direla.
Carlos Sánchez Mato Madrilgo Unibertsitateko ekonomia aplikatuko irakaslea da eta Ezker Batuko programazioa egitearen arduraduna. El Salto hedabidean idatzi duen artikulua euskaratu dugu. "Europako Banku Zentralak erabaki du diruaren prezioa 75 puntutan igotzea... [+]
Europako Banku Zentralak erabaki duen interes tipoen igoera historiako handiena da. Euriborra da interes aldakorra duten hipoteketan kuotak kalkulatzeko bankuek erabiltzen duten tasa eta irailaren 9an %2raino igo da. Honek ekarriko du milaka familiak etxebizitza ordaintzeko... [+]
Duela aste batzuk iragarritakoaren bikoitza igo ditu interes tasak Europako Banku Zentralak azkenean, %0,50. Hamaika urteko joerari buelta eman eta diru merkea eskaintzeari utziko dio, bere esanetan inflazioaren gorakadarekin eteteko.
COVID-19aren ostean ekonomia suspertzeko iragartzen ari ziren neurri ekonomikoak ezbaian jarri ditu Ukrainako gerrak. Azken asteetan mota askotako erabakiak hartzen ari dira Europar Batasuneko agintariak. Horietako batzuek zuzenean eragingo dute herritar arrunten bizimoduan... [+]
Covid-19aren krisiari aurre egiteko Europako Banku Zentralaren zor publikoaren erosketa planean aldaketak iragarri ditu Christine Lagarde bankuko presidenteak: inflazioaren gorakadaren eta aurreikuspen hobeen aurrean, erritmo motelagoan erosiko dute zorra.
Greziako Finantza ministro ohia susperraldi-funtsaren inguruko negoziazioez mintzatu da El Diario.es egunkariari eskainitako elkarrizketan. Asteburu hontan egingo da goi-bilera, eta Europar Batasuneko herrialdeek koronabirusaren efektuak leuntzeko funts komuna jasotzeko... [+]