Zergatik bihurtu begano?

  • William Gildea Britainia Handiko Vegan Society elkarteko zuzendaritzako kideak azaltzen ditu jendeak dauzkan arrazoi ugariak begano bihurtzeko, abereen produktuak murrizte hutsetik harago joanda. Artikulu hau Why Go Vegan izenburuz argitaratu du agroekologia britainiarrean erreferentzietako bat den The Land aldizkariak bere orrietan. (Why Go Vegan, The Land, 24 zenbakia, 12. orr).


2019ko abuztuaren 09an - 11:57
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zergatik egin begano? Arrazoi asko badira, baina ingurumenari dagokionez dieta beganoak lortzen ditu emaitza onenak negutegi eragineko gasen isurketei eta beste hainbat ingurumen arazori dagokienez.

Ekologista askok, arrazoiz, gutxitu nahi dute okela eta esnekien kontsumoa, baina zergatik ez saihestu osorik? Animalien produktuen erabilera zeroraino murriztea demostratu da dela Lurra planetan daukazun inpaktua txikiagotzeko bide sinpleetan onena.

Negutegi gasen isuriak

Klimaren aldaketa da, ezbairik gabe, gure garaiotako ingurumen arazo nagusia. Horri dagokionez zure pittina egin nahi baduzu, beganismoa da dietarik onena negutegi gasen isuriei dagokienez. Dieta beganoarekin ziurtatzen da Britainia Handian elikatzeak eragindako negutegi gasen isurien %60 moztea, alderatuz ohiko dieta omniboroarekin. Horrela erakutsi zuten Oxfordeko ikertzaileek “Climatic Change” izeneko azterlan batean. Ikerketak erakusten du dieta beganoak gainditzen dituela gainerakoak, haragi gutxiko dieta eta begetarianoa barne.

Berrikiago, Oxfordeko beste ikerketa batek erakutsi du ingurumenari laguntzeko daukagun “bide sinpleetan onena” dela dieta beganora pasatzea.

Arrazoi estrukturalak badaude horretarako. Dieta beganoak animalien produktuei egiten die uko eta abeltzaintzak berekin dakar hainbat inefizientzia. Animalien produktuak egiteko abereok elikatu egin behar dira, horiek [landareetatik] haragi, esne edo arrautza bihur dezaten, eraginkortasun tasa oso apalean. Abereari ematen zaizkion 100 kaloriatatik 12 eskuratzen dira; gainerako 88ak erre egiten dituzte animaliek beren mugimendu, zentzumen, arnas eta prozesu biologikoetan, Cassidy eta beste ikerlariek erakutsi dutenez. Horregatik da askoz ere eraginkorragoa landareak hazi eta zuzenean jatea horekin aziendak gobernatzea baino. Gainera, ukuiluetako abereek metano eta beste hondakin asko sortzen dituzte.

Batzuek diote larrean bazkatutako aziendek ez dutela laborerik jaten, kaloria galeraren arazoa saihestuz, eta larreko abelazkuntza klimarekiko abegikorra dela. Baina Tara Garnet Food Climate Research Networkekoak ikertu du abelazkuntzak karbonoa lurzoruan atxikitzearen kontu hori. Ikerketak erakutsi du ez dela egia: lurpean atxikitako karbonoa baino gehiago zen sortutako metanoa, alde handiz gainera. Honen arrazoietako bat da belarrak fibra asko daukala eta lixeritzerakoan negutegi gas horretako asko sortzen duela.

Datu horiek garbi hobesten dute beganismoa aukeratzea, batik bat IPCC Klimaren Aldaketarako Nazioarteko Panelak ohartarazi duenetik munduak 12 urte baizik ez dauzkala klimaren krisia konpontzeko. Gobernuen pasibitatea ikusita, eta bi graduko berotzea dagoeneko arrisku gabea ez dela jakinda, beganismoak hautu bikaina dirudi.

Lurra

Landare ekoizpenean oinarritutako nekazaritzak behar duen lurraren halako bi erabili behar du abereak hazteak. Izan ere, abelazkuntza da munduan lur gehien erabiltzen duen sektorea, Nazio Batuen Erakundearen arabera. Populazioaren ugaritzerekin elikadura sistemari eragiten dion presioa ere handitzen ari delarik, zertan darabilgun gure lurra gero eta garrantzizkoagoa da.

Horrez gain, lur zabalera oso handiak beharko ditugu zabaltzeko oihanak, lurraren birikak. Nazioarteko Energi Agentziaren eta OECDren datuek erakusten dute mundu mailako gas isurketak berehala jaisten hasiko balira ere eta 2060rako zeroraino murriztu, hala ere zortzi milioi kilometro koadro beharko genituzkeela oihan berrietarako eta emisio negatibozko teknologietarako. Alegia, Indiaren lurrazala adinako bi.

Beraz, trantsizioa egin beharra daukagu abelazkuntzatik atera eta lurrari ahalik eta neurri handienean presioa gutxitzeko. Hau lortu beharko dugu batetik gaurko deforestazioa etenda, eta bestetik oihanen lurrazala zabaltzen hastea lortuta.

Ura

Abelazkuntza da, lur gehien erabiltzen duena izateaz gain, urik gehien behar duena. Edateko uraren kutsaduraren eragile handia ere bada. Ur eskasia eta uraren kutsadura ere konpon ditzake landareetan oinarritutako jarduerak.

Lurzorua

Zenbaitek uste dute lurzoruaren kalitatea izan litekeela beganismoaren ahulgunea. Baina aziendek lurzorua zanpatzen dute, honela gehituz ura ez filtratzeko eta uholdeak sortzeko arriskuak. Eta sarritan esaten den arren mendi aldeak zailak direla aitzurrezko nekazaritza bertan ezartzeko, hala ere uraren ihesa eta uholde arriskuak larriagoak izan daitezke haietan.

Abereetan oinarritutako proteinak laga eta iraunkorragoak diren lekaleetara jotzea lagungarri gerta daiteke. Laboreok nitrogenoa lurrean finka dezakete aireari kendu eta sustraietan  metatuz, lurzoruaren osasunaren lagungarri. Bestalde, lurzoruaren osasun galera etengabea da sintoma bat urtero uzta handiak ekoizteko egiten zaien presioarena. Lekale eta landareetan oinarritutako dietan zabaltzeak txikiagotuko du lurzoruaren gaineko presioa, laboreok zuzenean jatea eraginkorragoa delako.

Bioaniztasuna

Basoak eraisten direlako elikagaiak ekoizteko edo bazkatarako, bio-aniztasun alferrikako galerak ari da nozitzen. Bide batez esanda, abereetan oinarritutako nekazaritza da extintzioen eragile nagusia. Honek berriro garamatza efizientziarik ezaren puntura, eta hau landareetan oinarritutako eskemak konponduko luke.

Eta tarteka oilasko puska bat jatea?

Zein kalte egiten dio ingurumenari tarteka haragi zuri puska bat jateak? Zer diozue haragia murrizteko ideiaz? Zergatik da aukera zuzena erabat landareetan oinarritutako dieta?

Hasteko, nabarmendu animalien produktuen kontsumoa murriztea urrats positiboa dela. Inork ez du bere bizimodu osoa aldatzen gautik goizera, ahalegin guztiak dira txalogarri. Baina ekologistak urrunago joan behar luke.

Oilaskoak ingurumena txekorrek baino gutxiago kaltetzen dutela esatea ez da asko esatea. Oilaskoak jarraitzen du eragiten landarez ekoiztutako edozein produktu baino baliabide xahutze handiagoa, negutegi gas gehiago isurtzen du. Tarte handiz, gainera. Badirudi oilaskoak bere alternatiba diren landarezko jaki askoren karbono lorratza biderkatzen duela.

Zergatik den garrantzitsua? Gobernuak aski egiten ari ez direnez, beharko ditugu negutegi gasen isurien mozketa berehalako, sakon eta jarraiak. Bitartean mundu mailako isurketek handitzen jarraitzen baitute. Testuinguru honetan, norbanakoen ekintzak are dira garrantzizkoagoak. Batzuetan ezinezkoa da kutsadurari laguntzea; baina posible denean, ingurumena zaintzeko bide onena da klimarekiko abegikorra den dieta hautatzea.

Haragi murrizketaz gain, beganismoak baditu hobea egiten duten eragin gehiago: bizitzeko era bat da, definizio  garbi batekin eta ulerterraza den aldarrikapen batekin. Burutsua da hurbiltzea gero eta eragin sozial, merkatu eta hedabideetako erakarpen handiagoa duen mugimendu ekologista baterantz.

Eta mundu guztiak egingo balu?

Irakurle askoren kezka izan liteke ea nolakoa izango litzatekeen mundu begano bat: nola ongarrituko litzateke lurra, eta abar. Baina tarte handia dago gaur begano bihurtzearen eta etorkizunik onena mundu guztia begano izatea litzatekeela sinestearen artean. “Nik zer egin behar dut” galdera kokatu behar da munduan besteak zertan ari diren testuinguruan. Haragi kontsumoa indartzen ari baldin bada eta Lurra planeta berotzen, gakoa hura ahalik eta gehien murriztean datza, eta honek eraman behar gaitu beganismora. Mundu begano batean simaurra falta litekeelako kezka arintzen da galdera hau eginez gero: nola lagundu diezaioket gehien planeta honi? Gero eta jende gehiagok sinesten du erantzuna beganismoan dagoela, eta gonbidatzen zaitugu mugimenduarekin bat egitera.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2019
Iñaki Lasagabaster
“Estatutu berria autonomiaren aldarrikapena geldotzeko ekimena da”

Hamaika gaiez jardun daiteke katedradun arabarrarekin. Elkarrizketa honetan batez ere Euskal Herriko autogobernua, Katalunia eta hari egindako epaiketa, eta euskal presoen gaia jorratu ditugu. Bere ustez, Espainia nabarmen ari da egiten estatu autoritario baterantz.


G7 Biarritzen
Dekadentziari distira atera nahian

Agorrilaren 25, 26 eta 27an G7aren goi-mailako bilera egingo dute Biarritzen. Nazioarteko politikan aditu Asier Blasek gailurraren nondik norakoak analizatu ditu.  II. Mundu Gerran sorburu izan zuen egungo kapitalismo liberalaren kontrako protestak antolatu dituzte... [+]


Filma
Mendiaren hego aurpegia

2001ean euskal mendizaletasunean gertaturiko tragedia batetik abiatuta, munduko gailur handienak dauden lurretako herritarren sufrimendu eta esperantza ere erakusten digu Pumori, mendiaren alaba dokumentalak, himalaismoan askotan ezkutuan geratzen den hego aurpegia.


Moda industriaren alternatibak
Josturak apurtu bestelako jantzigintza ehuntzeko

Jantzia, berez beharrizan oinarrizkoa dena, kontsumogai bilakatu da. Erosi eta bota logikari jarraiki biratzen duen gurpil kontsumistaren parte izanik, jasangarritasun eza du ezaugarri moda eredu hegemonikoak ere. Ehungintza industriaren etengabeko hazkundea ezin daiteke ulertu... [+]


2019-08-12 | Estitxu Eizagirre
Mendearen umeek munduari desafio jo ziotenekoa

Koldo Izagirreren Mendearen umeek munduari desafio hitzaldiak ireki zuen maiatzaren 21ean Zerukotik lurrekora zikloa. 70 lagun inguru elkartu ginen Donostiako San Telmo Museoan, ARGIAren mendeurrena ospatzeko antolatutako zikloaren lehen ekitaldira. 1958 eta 1964 urteen arteko... [+]


Euskarazko kazetaritzaren intrahistoria bat

ARGIAren ehun urteek euskarazko kazetaritzaren bizkarrezurra marrazten dute. Ez da hedabide bakarra izan, beti eduki ditu hurbileko nahiz urrutixeagoko senideak, baina mende beteko genealogia erakutsi eta frogatu dezakeen bakarra Zeruko Argiatik datorren ARGIA da. Bizkarrezur... [+]


2019-08-12 | Edurne Elizondo
Tradizioa besta ez denekoa

Askekintza Donostialdeko talde antiespezistaren Gurean dokumentalak eztabaidaren erdigunean jarri du gizakiz bertzeko animalien erabilera, besten esparruan. Herritarren protestek aldaketak eragin dituzte, azken urteotan, Euskal Herriko hainbat herritan, baina bertze anitzetan,... [+]


Animaliak hazi, hil eta jateaz
Beganismoa ingurumenaren mesede ala kaltegarri?

Ingelesezko Wikipediak laburbiltzen duenez, beganismoak aldarrikatzen du uko egitea animalietatik eratorritako produktu orori, bereziki elikaduran, eta hari lotuta doa animaliak ondasuntzat erabiltzea arbuiatzen duen filosofia. Beganismoaren baitan zenbait kategoria bereiz... [+]


2019-08-09 | Low Impact
Simon Fairlie nekazariari galdezka
“Jasangarria eta etikoa al da haragia jatea?”

Simon Fairlie kazetari eta nekazaria ezaguna da Britainia Handian agroekologian interesa daukaten baserritar eta kaletar askoren artean. Begano/ez-begano eztabaidan leku bat egin du bere Meat: A Benign Extravagance [Okela, kalterik gabeko gutizia bat] liburuak. Esne-behiak eta... [+]


2019-08-09 | Mikel Aramendi
Ordu aldaketa
Zentzugabekeria arrazionaltasunez mozorrotzen denean

Ordu aldaketaz idaztea eskatu diogu Mikel Aramendi analista geopolitikoari: “Egia frogatu bakarra da egungo DST sistema hau 1973ko petrolioaren krisiak abiarazi zuela. Eta geroztik, hor dagoela”, dio besteak beste.


10 liburu-denda europar

Gehienetan ez dira turismo gidetan agertzen. Eta eskerrak. Baina kanpoko hiri batera joaten garenean bisitatzea merezi duten gauzen zerrendan, beti egon behar litzateke liburu-dendaren bat.


2019-08-08 | Jesús Rodríguez
Katalunia independentziarantz
Goia eta behea

La Directa-ko kazetari Jesús Rodríguezek azaldu du 2017ko urriaren 1ean behetik gora egin zuen borborrak 2020ko hauteskunde autonomikoetan goitik ixteko arriskua duela. Erreferenduma deitzeagatik jasotako kartzela zigorren aurrean emango den erantzuna gakoa izango... [+]


Eguneraketa berriak daude