Zerga turistikoarena estrategia komunikatibo hutsa da

Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean Donostiakoak) eta Jaurlaritzak izan nahi dute arduradun. Eta bigarren eztabaida da, aurrekoarekin lotuta, zertarako baliatuko den zerga honen bidez jasotakoa.

Indar politiko eta erakunde batzuek zergaren bidez bildutakoa “sektorea indartzeko” baliatu nahi lukete. Esan nahi dutena da turismo jarduera are errentagarriago bilakatzera bideratu nahi dutela aurrekontu publikoa. Sortzen duen aberastasuna gizartean gaizki banatzen duen jarduera ekonomikoa izan arren, irabazten ateratzen den gutxiengoa gehiago aberastu dadila sustatu nahi dute. Turistifikazioaren kalteei ezikusiarena egin eta turismoak hazten jarraitzearen alde apustu egiten dute.

Indar politiko eta erakunde batzuek zergaren bidez bildutakoa 'sektorea indartzeko' baliatu nahi lukete. Esan nahi dutena da turismo jarduera are errentagarriago bilakatzera bideratu nahi dutela aurrekontu publikoa

Badaude beste erakunde batzuk, “hiria hobetzeko eta turismoak eragiten dituen gastu gehigarriak estaltzeko” erabili nahi omen dutenak zerga turistikoa. Turistifikazioaren ondorio agerikoenei erreferentzia egiten dietela ulertzen dugu honekin: kaleko zikinkeria eta zaborra, zerbitzu publikoen saturazioa edo zarataren handitzea, adibidez. Aurrekontu publikoaren zati bat arazo estruktural larriak eragiten dituen turismoa erakartzera bideratzen dute (turismo azokak, kazetarien bidaia ordainduak, publizitatea, makro-ekitaldien erakarmena…) eta, edozein kasutan, azaleko ondorioak estaltzeko bilduko litzatekeen diru kopurua hori baino askoz txikiagoa litzateke.

Kontua da, zerga turistikoa ezartzeak ez duela turismoaren hazkundea zalantzan jartzen. Turismoak gure eredu ekonomikoan duen pisua handitzearen alde lanean ari dira erakunde publiko gehienak. Eta, turismo jarduerak zenbait kalte eragiten dituela onartzera iritsi diren gutxiek, proposatzen digutena da kalte horietara egokitzea. Kalte horiek iraunkortzat jotzen dituzte, betikotu egingo direla ziurtzat jotzen dute. Eta beraien proposamena da herritarrontzat eramangarriago egitea egoera.

Tranpa bat da eztabaida bera. Turistifikazioaren ondorio garrantzitsuenak egiturazkoak dira eta arrisku larriak dakarzkiote gizarteari maila sozialean, ekonomikoan, ekologikoan eta kulturalean. Horregatik, egiturazkoak dira egin beharreko esku hartzeak. Desazkunde turistikoaren norabidea hartzen ez den bitartean, herritarren gehiengoa kaltetuz aberasten ari direnen irabaziak kosta ahala kosta bermatu nahi diren bitartean, ez da arazoa amaituko.

Beraz, esan dezakegu tasa edo zerga turistikoaren eztabaida estrategia komunikatiboen eremuan kokatzen dela. Turistifikazioaren existentzia bera ukatzen dutenek talka egiten dute turistifikazioaren ondorio sakonak estali nahi dituztenekin. Baina biak dira gizartean sortu den kezka eta protesta baretzeko estrategia hutsak.

Desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren Bizilagunekin plataformatik herritarrei dei egiten diegu estrategia komunikatibo honetan, makillaje operazio honetan, ez erortzera. Herritarren bizi baldintzak erdigunean dituen hiri-ereduaren alde egiten dugu eta, horretarako, eredu aldaketa ekarriko duen trantsizio prozesu baten alde: ekonomiaren dibertsifikazioa, lan baldintzen hobetzea, etxebizitza eskubidea bermatzeko esku hartze publikoa, natur eta kultur ondarearen babeserako neurriak eta mugikortasun eredu jasangarria, besteak beste. Beraz, ez gaitezen engainatzen utzi eta antolatu gaitezen egoera zorrotz aztertzeko, inposatzen zaigun ereduari aurre egiteko eta alternatiba bizigarria martxan jartzeko.

Nerea Arregi Topas

Bizilagunekin, desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataforma

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Eguneraketa berriak daude