Zerga aitorpena eta elizaren laukitxoa

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Urtero bezala, apirila iristerakoan, Foru Ogasunaren aurrean gure zerga aitorpena aurkezteko betebehar saihetsezina daukagu. Eta urtero bezala Eliza Katolikoak, bere betiko ildoa jarraituz, berriro ere elizaren laukitxoa markatzeko publizitatez josiko gaitu alde guztietatik. Horrela, gure zergen %0,7 jasoko bailuke, edo beste aukera, bi laukitxoak markatzea (Eliza Katolikoena eta gizarte helburuena), zeren eta azken hautu horretan gure zergen %0,7 berbera jasoko luke eta beste horrenbeste (hau da beste %0,7)  gizarte helburuetako izango litzateke. Hori dela eta, Laikotasuna kolektibotik herri iritzi aurrean gai honi buruzko gure aburua aurkeztu nahi dugu, alegia, zerga aitorpenean bi laukitxoetatik ez bata ez bestea ez markatzea, ezta elizarena ezta gizarte helburuena ere. Hona hemen gure arrazoiak:

  • Eliza Katolikoaren propagandak zera baieztatzen du, bere laukitxoa markatuz elizak egiten duen gizarte laguntza lanak babesten dituzula. Engainuzko baieztapena, zeren laukitxo horren bidez elizak jasotzen dituen 358 milioi euroren erabilera ez dira karitateko zereginak, ezta sikiera gurtza edo antzeko lanekin lotutakoak. Espainiako Gotzainen Biltzarrak berak emandako datuen arabera, %80 dira apaiz eta gotzainen soldatak eta gizarte segurantza ordaintzeko. Beste %20 13TV eta antzeko proiektuak finantzatzeko erabiltzen da, adibidez, eliz proselitismo kanpainak, abortuaren aurkakoak eta espainiar legeriak onartuak dituen beste hainbat eskubideen aurkakoak. Caritas erakundeari gutxi gorabehera 7 milioi ematen zaizkio (hau da, PFEZ laukitxoan jasotzen duenaren %2). Hau da, gizarte laguntza lanerako gutxi samar. Gipuzkoako datuak begiratzen baditugu, konturatuko gara 2023an elizaren laukitxoa markatu zutenak, gehi bi laukitxoan markatu zituztenak, 56.478 pertsona izan zirela (ordaintzaileen %14,01), eta elizari 3.849.723 euro ordaindu zizkioten. Intereseko datu gisara zera esango dugu: 2017an Eliza Katolikoaren laukia markatu zutenak %22,71 izan ziren, beraz, azken sei urtetan ehunekoak %8 egin du behera. Gainera, Eliza-Estatua akordioen arabera, diru-kopuru hori ez du Gipuzkoako elizak jasotzen, baizik eta, Ekonomia Itun sistema aplikatuz eta kupo bidez, oso-osorik Espainiako Estatuari transferitzen zaio, Espainiako Elizari emateko.
Nahi duenak bere dirua Eliza Katolikoari edo GKE zehatz bati edo gizarte erakundeari emateko, baina bere patrikatik, dagokion zergak ordaindu ondoren modu gehigarrian, aurrekontu publikoetatik dirua kendu gabe
  • Eliza Katolikoaren finantzazioaz jarduten dugunean, ezinbestekoa dugu aipatzea 1979an Espainiako Estatuak eta Vatikanoak izenpetu zuten hitzarmena. Bertan elizari ordaintzen zaion diru sari hau "denboraldikoa" izango zela finkatzen zen, hark "bere burua mantentzea" lortu bitartean. 45 urte geroago hitzarmen horrek bete gabe jarraitzen du, txandakatu diren gobernuak betetzeko eskatu gabe. Ezin ahaztua da PFEZ aitormenaren bidez elizak jasotzen dituen 358 milioi euroak osotasunean urtero jasotzen dituen 11.600 milioi euroenen zati txiki bat besterik ez direla. Adibide gisara zenbait zerga ez ordaintzeko eskubidearen bidez, edo immatrikulatu dituzten 100.000 ondasunen mantenuaz, kultura ministerioa arduratzen da, eta diru publiko horri guztiari buruz inolako gardentasun eta kontrolik ez dago.
  • Era berean, Gizarte Helburuko laukitxoa ere ez markatzeko eskatzen dugu. Jasotzen denaren %35-40 Eliza Katolikoarekin lotura duten erakundeentzat izaten dira. Hortik Eliza Katolikoak bere publizitatean bi laukitxoak markatzeko adierazten duen interesa, horrela bietatik lortzen baitu diru publikoa. Egia da jende askok laguntza behar duela. Egia da, baita ere, boluntario asko daudela besteen bizitza goxatzen laguntzen dutenak. Baina, gure iritziz, zerbitzu publiko lagungarriak era unibertsalean kudeatuko dira soilik botere publikoa arduratzen bada, bere beharretara egokitutako aurrekontuekin. Erakunde pribatuen edo norberaren borondate onaren menpe daudenen eskuetan uztea pribatizazio eta kanpoko kontratuen politikak sustatzea da, karitatearen azoka zabaltzen dutenak, gehienbat erlijioen eskuetan.

Beste gauza bat da erakunde partikularren edo GKEen izaera, gizarte helburuko hainbat eginkizunez arduratzen direnak, interes orokorrekoak izanik bere baliabide eta emaileenak ez ezik, administrazioaren kontrolpean laguntza publikoak jasotzea, ekonomikoak edo gaietan, gardentasun osoz kudeatuko direnak. 2021. urtean 124.502 pertsona (guztietatik %32) izan ziren gizarte helburuko laukitxoa markatu zutenak eta beste 28.433 (guztietatik %7,27) bi laukitxoetan X jarri zituztenak, hau da, ia 8 milioi euro.

Gai horri buruz zera bakarra geratzen zaigu esateko: nahi duenak bere dirua Eliza Katolikoari edo GKE zehatz bati edo gizarte erakundeari emateko, egin dezala nahi duen adina, baina bere patrikatik, dagokion zergak ordaindu ondoren modu gehigarrian, guztiona den aurrekontu publikoetatik dirua kendu gabe.

Alde horretatik, Ipar Euskal Herriko biztanleen egoera berean egotea gustatuko litzaiguke, 1905etik Frantzian dagoen eredua Eliza eta Estatua bereiztea baita. Elizak ez du Estatuaren dirulaguntzarik jasotzen, eta fededunen dohaintzen mende dago soilik, zergen aitorpenean Elizari buruzko aipamenik egin gabe.

Uste dugu aukera solidarioena inolako laukitxoa ez markatzea dela, zeren hori da biderik ziurrena zerga oro guztiena den kutxan geratzeko, gero denon intereseko diren benetako beharretan era errealistan banatzeko. Hori da Gipuzkoako ordaintzaile gehienak erabakitzen duten hautua, 2021ko zerga kanpainan 210.160 pertsonak hautatu zuten, aurkeztutako aitorpen guztietatik %53,72 direlarik. Datu hori dela eta, 2017an inolako laukitxorik markatu ez zutenak %17,88 izan ziren, hau da, lau urtetan ehunekoak %36 egin du gora.

Amaitzeko, esan Gipuzkoa dela estatu osoan eliza katolikoaren laukitxoa gutxiena markatzen duen lurraldea. Jarrai dezagun bide horretatik!

Imanol Zubizarreta, Laikotasuna kolektiboko kidea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


Eguneraketa berriak daude