Euskara bermatzea “justizia sozial” kontua dela aldarrikatu du Behatokiak Barakaldoko epaiaren harira

  • Hizkuntza-Eskubideen Behatokiak salatu du zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izatea oinarrizko eskubide kolektiboa dela, eta larritzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak galarazi izana Barakaldoko Udalak zerbitzu publikoetako euskara eskatzea. Bestalde, Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteak udalari erantzunak eskatu dizkio, "behin eta berriz" urratzen delako euskaraz bizitzeko eskubidea herrian.


2023ko urtarrilaren 05an - 10:21
Azken eguneraketa: 12:45
EAEko Auzitegi Nagusiak galarazi egin du Barakaldon zerbitzu publikoetan hizkuntza-klausulak ezartzea. /Argazkia: Uztarria

Euskalgintzatik irmoki gaitzetsi dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak enpresa pribatuetan euskara zerbitzuak bermatzearen aurka kaleratutako epaia. Barakaldoko Udalak azpikontratatutako zerbitzuetan eman da euskararen aurkako azken erasoa, Auzitegi Nagusiak ebatzi baitu kultur egitasmoak kudeatzeko ardura zuten lanpostu pribatuetan ezin dela euskararen gutxieneko mailarik exijitu.

Udalak 2021ean ateratako lehiaketa publikoetan, B2 edota C1 euskara maila izatea zen baldintzetako bat –B2 administrari eta mantenu langileei, eta C1 teknikariei–. CCOO sindikatuak, berriz, helegitea jarri zion lehiaketari, argudiatuz baldintzek ez zutela bat egiten Barakaldoko errealitate linguistikoarekin. Asteon, EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio sindikatuari.

Kontseiluaren arabera, epaiak ez du legea bete

Euskalgintzaren Kontseiluak epaia “oso larritzat” jo du. Halaber, gogorarazi du ez dela lehenengo kasua justiziak euskarari “zartakoa” ematen diola, eta hizkuntza politikaren judizializazioa dela atzean dagoen arazoa; alegia, epaitegietan hizkuntza eskubideen geroz eta irakurketa murritzagoa eta desitxuratua egitea. Horren harira oroitarazi ditu Irungo udaltzainen kasua edota Laudion euskara ez exijitzea "zaila" delako.

Kontseiluak argudiatu du indarrean dagoen araubideak ahalbidetzen duela administrazio publikoetako zerbitzuak euskaraz bermatuta egoteko hizkuntza-klausulak ezartzea kontratuetan. Horregatik, Kontseiluko buru den Idurre Eskisabelek gutuna helarazi dio Barakaldoko alkateari, helegitea jartzeko eskatuz, legea alde dutelakoan: “Epai oso ahula kaleratu du auzitegiak, ez baitie erreparatu egun indarrean dauden dekretuei”.

Euskalgintzaren Kontseiluak Auzitegi Nagusiaren epaiari helegitea jartzeko eskatu dio Barakaldoko Udalari, indarrean dagoen dekretuak euskara exijitzea ahalbidetzen baitu

"Eskubide kolektiboa da euskara"

Hizkuntza-eskubideen urraketen aurka lan egiten duen Behatokiak ildo beretik jo du, eta adierazi enpresa pribatuei euskara bermatzeko baldintzak eskatzea legezkoa izateaz gain, “justizia soziala” dela kolektiboa den eskubidea bermatzea.

Egoera soziolinguistikoa aintzat hartzearen harira, gaitzetsi du “injustiziak betikotzeko” erabiltzen dutela epaitegietan: “Hain justu, hutsune eta beharrak indartzeko kontuan hartu beharko litzatekeenean”.

Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteak ere epaia salatu du eta adierazi herrian "behin eta berriz" ukatzen zaiela herritarrei euskaraz bizi ahal izateko eskubidea: "Udal zerbitzu publikoetara jotzen dugunean maiz erdaraz aritzera behartuta egoten gara". Orain dela urte batzuk baina "askoz" euskaldun gehiago direla jaso dute: duela 30 urte ez ziren 5.000 izatera iristen, eta orain 26.251 dira euskaldunak, eta beste 20.000 ia euskaldunak. Auzitegi Nagusiak Barakaldoko egoera soziolinguistikoaz egiten duen irakurketa zalantzan ipintzen du elkarteak.

Administrazio publikoa euskalduntzeko neurriak

Halaber, ELA sindikatuak ere epaiaren kontra egin du, eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeari gehitu dio euskaraz lan egitekoa. Gogora ekarri du LAB, ELA eta Kontseiluak 2022an adostu zituzten neurriak administrazio publikoa hamabost urteko epea euskalduntzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Eibarko udaltzain bat euskararen ezagutzatik salbuetsi du Donostiako epaitegi batek

Udaltzaina 1992tik ari da lanean euskararen eskakizuna zuen lanpostu batean, eta egonkortze prozesua eskatzen duen lehiaketan euskarak baldintza gisa jarraitzen zuen. Udaltzainak helegitea jarri dio derrigortasun horri eta epaileak arrazoi eman dio.


227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Berritzeguneetako lanposturako proba gaztelaniaz egin ahal izango da, deialdia aldatu baitu Jaurlaritzak

EAEko Berritzeguneetan hurrengo ikasturtean lan egiteko deialdira aurkezten diren irakasleek aldaketa bat ikusiko dute beren lana ahoz defendatzeko jarraibideetan: aurreko deialdian “defentsa euskaraz egingo da” zioen lekuan, orain dio “defentsa ahal bada... [+]


Diskriminazioaren aurka, pazienteak erdigunean

Naziometroaren arabera herritarren %56k uste du arreta euskaraz jasotzeko aukera izatea eskubide bat izan beharko litzatekeela; eta %32,5ak uste du ezetz.


“Jakinda mediku euskalduna nahi dugula, lasai asko jartzen digute erdalduna”

Osasunbidean dauden hizkuntza eskubide urraketez mintzatu da Joseba Otano Administrazioan Euskaraz taldeko kidea.


Epai euskarafobo berria
34 zaintzaile publikori oposizioetan euskara eskatzea legez kanpokotzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Uliazpi Fundazioan 34 zaintzaile plaza betetzeko oposizioetan euskara eskatzea zilegi zela eta ez zela diskriminatzailea ebatzi zuen iaz Donostiako epaitegiak. Orain ebazpen hori bertan behera utzi du EAEko Auzitegi Nagusiak, langile publiko hauei... [+]


Zergatik ez du Jaurlaritzak errekurritu udaltzainei gutxieneko euskara mailarik eskatzen ez dien epaia?

Ana María Martínez epaileak irailean ebatzi zuen udaltzainek ez dutela zertan B2 euskara maila ziurtatu; orain epaia berretsi eta bi hilabeteko epea eman du berriro onartzeko hizkuntza eskakizunagatik 2021ean Arkautiko lan poltsatik kanpo gelditu zirenak. Irailean... [+]


2023-01-25 | ARGIA
Arkautik B2 euskara mailarik gabeko udaltzain hautagaiak hartu beharko ditu

UGT sindikatuaren helegitea onartu eta epaia berretsi du Gasteizko Administrazio Auzitegiak: udaltzainek ez dute gutxieneko euskara mailarik egiaztatu beharko. Bi hilabete eman dizkio auzitegiak Arkautiko Polizia akademiari lan poltsatik kanpo gelditu zirenak berriro onartzeko.


2023-01-03 | ARGIA
Barakaldoko Udalak ez dio helegiterik jarriko azpikontraten euskara eskakizunen epaiari

Helegitea jartzea eskatu dio Euskalgintzaren Kontseiluak, epaia udal legediaren aurka doala iritzita.


Eguneraketa berriak daude