Zerbitzu publikoen aldeko protesta oldea

  • Hego Euskal Herriko sindikatuak bat eginik protestara irtengo dira otsailean. Sektore publiko osoa indartzeko eskatuko dute Nafarroan; EAEn berriz, Osakidetzan eta osasun sistema publikoaren gainbeheran jarriko dute fokua.


2023ko otsailaren 13an - 13:20
Azken eguneraketa: 14:39
EAEn protesta deitu dute otsailaren 25erako ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGTk, osasun publikoaren alde. (Argazkia: ELA sindikatua)

Datorren asteazkenean, otsailaren 15ean, Nafarroako Gobernuaren menpeko sektore publiko osoa grebara jotzeko deia egin dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta Steilas sindikatuek. Benetako negoziazioa eskatu dute praktikan lan baldintzak eta zerbitzu publikoa hobetzeko. "Pribatizazio politika amaitu" eta Foru Gobernuak bere "autogobernu eskumenak gauzatu" behar dituela uste dute sindikatu guztiek.

Hamar egun geroago, otsailaren 25ean hain zuzen ere, osasun sistemaren gainbehera salatu eta Osakidetzan jarriko dute fokua ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGTk deituta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Langileen prekarietateak arazo larrienetakoa izaten segitzen duela nabarmendu zuten prentsaurrekoan: "%50etik goragoko behin-behinekotasuna; hamarkada batean, %20tik goragoko erosahalmenaren galera; lan gainkarga sistematikoa; langile gutxi; ordezkapen eza eta lanpostu hutsak ez betetzea; edota lan baldintzetan murrizketak".

Osakidetzaren eta osasun sistema publikoaren erradiografia egin eta hainbat gako eman zituen ARGIAk erreportaje honetan.

Espainiako Estatuan ere giroa bero

Joan den igandean ehunka milaka herritar irten dira protestara Espainiako hiriburuan, Madrilen, autonomia erkidegoko osasun sistema publikoaren kaltetzeaz nazkaturik –Espainiako Gobernu ordezkaritzaren arabera 250.000 inguru izan ziren; antolatzaileen esanetan, berriz, milioi bat manifestari–. Guztira, 70 kolektibo baino gehiago atxiki ziren manifestaziora, salatzeko, besteak beste, Madrilgo autonomia erkidegoko milioi bat herritar inguruk ez dutela medikurik esleiturik; horietatik 200.000 haurrak dira, pediatra behar dute. Okerren daudenak hiriburuaren kanpoaldean bizi direnak direla diote.

Manifestazio handiaren bezperan, urduritasunak eraginda-edo, egon zen hainbaten ustez "hanka sartzerik" Madrilgo erkidegoko gobernuaren partetik. Espainiako estatuko zinemagintzan ezagunenak diren Goya Sariak banatu ziren larunbat gauean, eta ekitaldiaren hasieran Carlos Saura zinemagile historikoak jaso behar zuen ohorezko saria, egindako ibilbideagatik. Sari banaketa baino bi egun lehenago zendu zen Saura, Madrilgo ospitale batean, eta haren alargunak jaso zuen ikurra. Hitzartzea baliatu zuen osasun-zentro hartan jasotako zaintza eskertzeko, eta Twitter sare sozialean ez zen isilik egon Isabel Díaz Ayusok agintzen duen Madrilgo erkidegoko gobernua. Ospitale jakin hura kudeaketa publiko-pribatukoa dela gogorarazi eta halako formulek funtzionatzen dutela argi adierazi zuen, kritika guztien gainetik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasunaren pribatizazioa
2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


2024-12-30 | ARGIA
Osasun asegurua du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen ia laurdenak

EAEko biztanleen %23,9k osasun asegurua zeukan kontratatuta 2023an, Eustaten datuen arabera. 2021eko datuekin alderatuta, %4,1 gehiagok. Batez ere traumatologia, oftalmologia, ginekologia eta dermatologia kontsultak egin ziren. Aseguruen %61,3 enpresentzakoak edo bestelako... [+]


2024-11-12 | ARGIA
Anbulantzia zerbitzua publifikatzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]


Sinadura bilketa abiatu dute Aiaraldean “osasun sistema publiko eta duina” eskatzeko

Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan... [+]


Izargi Zumarraga, Baztango Osasun Plataforma
“Sendagilerik gabe gaude Elizondon”

Elizondoko osasun etxeko medikuaren bulegoan ez da medikurik izan gaur. Lehen eguna dute herrian sendagilerik gabe eta kezkatuta daude. Bizilagunak  Baztango Osasun Plataforman batzartzen hasiak dira eta asteazkenetan protesta egiten dute kalean egoera salatzeko.


EHUk osasun aseguru pribatua egiteko deskontua eskaini die beren langile publikoei aurten ere

IMQ osasun enpresa pribatuak “baldintza ekonomiko esklusiboak” eskaintzen dizkie unibertsitate publikoko milaka langileri eta beren familiei, %15eko beherapenarekin “gutxienez”. Urteak dira unibertsitate publikoak osasun aseguru pribatuen eskaintza... [+]


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


2024-03-15 | Hala Bedi
Beñat (OPA): “Kalera irten behar gara gure eskubideak aldarrikatzeko”

Osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioak izango dira larunbat honetan. Eguerdiko 12:00etan Gasteizen eta Bilbon, eta 17:00etan Donostian.


Lehen Mailako Arreta, “kolapsora” bidean

Nafarroako Osasun Plataformak salatu du osasun sistema publikoa gainbeheran dagoela eta pribatizatzen ari dela.


Osasungintza “guztiz publiko eta kalitatezkoa” aldarrikatu dute milaka lagunek kalean

Bilbo, Donostia eta Gasteizen mobilizazioak egin dituzte larunbatean, Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformek deituta.


Unibertsitate publikoak osasun aseguru pribatuak eskaintzen dizkio milaka langileri “prezio merkeagoan”

“IMQ Institutu Mediko Kirurgikoak Unibertsitateko langileen eskura jartzen du beren osasun-aseguruak prezio merkeagoetan kontratatzeko aukera”. Horrela dio EHU Euskal Herriko Unibertsitate publikoko langileek administraziotik jaso duten mezuak, ARGIAk eskuratu duen... [+]


Eguneraketa berriak daude