Joan den astean, Donostiako Udalaren Hizkuntza Politikaren inguruko mahai-ingurua antolatu zuen Bagera elkarteak eta EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, Partido Popular eta PSOE-PSEko ordezkariak izan ziren mahaian. Entzuleen galderen txanda iritsi zenean, Donostia Kulturak urtero antolatzen dituen ikastaroei buruz galdetu nion Udal Gobernuko Euskara Zinegotzia den Miren Azkarateri (EAJ). Paperean, ikastaro hauek euskaraz edo gaztelaniaz egiteko aukera eskaintzen badigute ere, praktikan, euskarazko talde gehienak ez dira sortzen, izen ematen dutenen kopuruak ez omen direlako nahikoak. Hori da behintzat azkeneko hiru urte hauetan Donostia Kulturako bulegoan eman izan zaidan arrazoia. “Aztertuko dugu” batekin bidali naute etxera urtero, egoera negargarri honen aurrean euskaldunok zer egin dezakegun planteatu diedan bakoitzean.
Hori da Azkarate andreari galdetu niona, ea bere taldeak zer neurri proposatzen zituen arazo honi irtenbide bat emateko. “Insistitu egin behar da, insistitu!”, esan zuen. Galderari ez ziola erantzun kexatu nintzaionean, “Zer nahi duzu, belarritik tiraka eramatea?” erantzun zuen. Ez, Miren, ez da hori nahi duguna. Gure hizkuntz eskubideak errespetatzea da nahi duguna, praktikan, eta ez teorian bakarrik!
Ez dut ulertzen horrelako utzikeria, utzikeria baldin bada benetan esplikazioa. Zeren eta noren buruan sartzen da udal batek ikastaro mordo bat proposatzea, eta gehienak anulatuak gertatzen direnean, ez ezer egitea? Zer ekarri du honek? Euskaldunek ikasi egin dutela Donostian gustuko ikastaroa egin ahal izateko gaztelaniazko taldean matrikulatu behar dela (bestela, kalean geratzeko probabilitate handiak daudelako).
Hiru urte ote daramate arazoa aztertzen? Aldaketarik behintzat ez dugu ikusi. Ideiak falta dira nonbait…
Ez da hain zaila, bada, euskarazko taldeak bultzatzea. Kopuru minimoak berrikusi, hiriaren errealitatera benetan egokituz (euskaldunak %35 gara, ez %75); talde hauen aldeko publizitatea egin txartel eta kultur etxeetako langileen bitartez; euskarazko taldeetarako matrikula merkeago jarri; taldeok sortzen ez direnean, zintzilik geratu diren multzo txiki horiek leku batean bateratzen ahalegindu edo hau gauzatu ezin denean, gaztelaniazko taldeetara pasatzeko aukera bermatu… Azkeneko kasu honetan, taldea elebiduna bihurtzea proposatu nien Donostia Kulturakoei, euskaldunok euskaraz egiteko eskubidea ez zapuztua gertatzeko, baina esan zidatenez, hori ezinezkoa da, gaztelaniazko taldeetan matrikulatzen direnek “ez dutelako euskararik nahi”. Sinestezina!
Ez, Miren, ez dugu euskaldunak belarritik tiraka eramatea nahi, euskaldunak laguntzea nahi dugu, euskaldunon alde egitea, besterik ez!
Bidali zure artikuluak iritzia@argia.eus helbidera
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]